Ezker abertzale politikoa etorkizunera begira

Estrategia politiko militarrak iraungitze data duen honetan, hamar urte dela hasitako bidea etorkizunera begira ipintzera goaz Urruñan. Inoren kontra eta inoren zain egon gabe, etorkizunera begira ezker abertzale politikoa eraikitzen dihardugunok, bidelagunak ere badatoz, hainbat ardatz argi behar ditugu:

1.- Akordio politikoaren beharra: erabakitzeko eskubidea. Hankak lurrean ipini eta sozialki
egonkortutako erabaki-esparruetan oinarritua, status autonomiko bakoitzak (Nafarroa, Euskal Autonomia
Erkidegoa eta Iparraldea, bere lurralde elkargoa helburutzat daukalarik) kontsultak deitzeko eta
erabakitzeko eskubidea aitortua izateko gaitasuna izatea.

2.- Giza eskubideak, eskubidea zibilak eta eskubide politikoak. Pertsona guztiak, proiektu guztiak
eta ideia guztiak. Euskal Herriari behin eta berriz
ukatzen zaizkion giza eskubideen, eskubide zibil eta politikoen aldarrikapena
eskubide guztien defentsatik abiatuta egiten dugu eta horien urraketa
bakoitzaren aintzinean salaketa erradikala, koherentea eta tinkoa eginez.

3.- Bakea. Euskal Herriak behar du, exijitzen
du eta erabaki du bakean bizitzea. ETA erakundeari eskatzen diogu indarkeriaren
erabiltzeari uzteko erabaki aldebakarrekoa har dezala inolako ordainik eskatu
gabe. Preso politikoentzako amnistia eta
biktima eta kaltetuei kalte-ordaina ematea bakea lortzeko beharrezko oinarriak
dira.

4.- Politika sozial eta ekologikoa krisiari aurre egiteko. Krisiaren ondorio latzenak bizi
dituzten gizarteko sektore ahulenak –etorkinak, gazteak, emazteak, iraupen
luzeko langabetuak- dira gure kezken helburu nagusiak. Gure abertzaletasuna elkartasunean
eta krisi ekonomikoari erantzun soziala ematean oinarritzen dela aldarrikatzen
dugu. Egoera honen erantzuleak, finantzen espekulazio insolidarioak eta
norberekeriak sortutakoa, dira bere ondorioei buru egin beharko dietenak, eta
ez dituzte langileen bizkar gainera jaurti behar.

5.- Euskal Herriaren eraikuntza. Europako gainerateko hizkuntz
ofizialen eta kulturen maila berean jarria, euskararen eta euskal kulturaren
defentsa egiten dugu, eta Euskal Herria osatzen duten lurraldeak – Iparraldea,
Nafarroa eta EAE- batzeko aldarria egiten dugu, herritarren erabaki askean
oinarrituta.

3 erantzun “Ezker abertzale politikoa etorkizunera begira” bidalketan

  1. 阿彌陀佛 無相佈施

    不要吃五辛(葷菜,在古代宗教指的是一些食用後會影響性情、慾望的植
    物,主要有五種葷菜,合稱五葷,佛家與道家所指有異。

    近代則訛稱含有動物性成分的餐飲食物為「葷菜」,事實上這在古代是稱
    之為腥。所謂「葷腥」即這兩類的合稱。 葷菜
    維基百科,自由的百科全書
    (重定向自五辛) 佛家五葷

    在佛家另稱為五辛,五種辛味之菜。根據《楞嚴經》記載,佛家五葷為大
    蒜、小蒜、興渠、慈蔥、茖蔥;五葷生啖增恚,使人易怒;熟食發淫,令
    人多慾。[1]

    《本草備要》註解云:「慈蔥,冬蔥也;茖蔥,山蔥也;興渠,西域菜,云
    即中國之荽。」

    興渠另說為洋蔥。) 肉 蛋 奶?!

    念楞嚴經 *∞窮盡相關 消去無關 證據 時效 念阿彌陀佛往生西方極樂世界

    我想製造自己的行為反作用力
    不婚 不生子女 生生世世不當老師

    log 二0.3010 三0.47710.48 五0.6990 七0.8451 .85
    root 二1.414 1.41 三1.732 1.73五 2.236 2.24七 2.646
    =>十3.16 π∈Q’ 一點八1.34

  2. Benetan penagarria da artikulua. Halako ordezkariekin etorkizunari beia bazaudete jai duzue. Ezker abertzalea? Ja, ja, irri egiten dut zuetako gehienekin. Urte gutxi barru non zabiltzaten ikusi nahi genuke. A,eta Euskal Herriko lurraldeak ez dira zatiketa administratiboaren araberakoak, aizu. Idatzi aurretik ongi pentsatu. 

  3. aupa oxel,

    asko pozten nau zu bezalakoak aralarren ikusteaz. Eskerrak behintzat ezker abertzalean ez zaudeten. Benetan, jarraitu horrela. Mesedez. Jarraitu zure puntuak apaintzen. Jarraitu bakeaz, ETAren gaineko zure irakurketak eginez… Bai,. Asko disfrutatzen dut ikustean nola iñork ez zaituen gustoko.

    Guk bitartean, jo ta ke, ez dugu etsiko. Borrokan jarraituko dugu, irabazi arte. Herri armatua inoiz ez zanpatua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude