Iraillian herritarrek parte hartzeko ekimen bat jarriko dogu martxan. Oiñezkuen kalietan ibilgailuen arautegixakin edo etorkizunera begira kiroldegixak dittuan biharrak zehaztiakin egin dogun moduan, herrittarrok dauzkazuen iritzixak jaso gura dittugu. Jaso eta betetze bidian ipiñi.
Gipuzkoako Foru Aldundixa euko dogu bide lagun ekimen honetan: Elgeta 2020, etorkizunera begira! Atzo siñatu giñuan hitzarmena, eurak dira eta ekimen honi diruakin erantzungo dotsenak.
Eta zalantza sortzen jata, legealdi honetan 40 udaletxek parte hartzeko ekimen zehatzak martxan jarri badittugu eta parte hartzian inguruko arau foral bat onartuta badago, kultura politiko barrixak ez ete daban eskatzen hitz eta letren ostian gipuzkoarroi gure iritzixak galdetzia herrialdeko gaixen inguruan. Ia zer pentsatzen dogun Pasaiako portuan edo zabor kudeaketaren inguruan. Ia zer pentsatzen dogun zerga politikaren inguruan. Ia… Herrixak gertu gare kultura politiko barrirako, erakunde haundixauek aukera dauke ekintza konkretuekin hitzak eta ekintzak uztartzeko.