Turismo batzordetik egin dugun proposamena onartu dugu Debagoieneko Mankomunitateko Juntan. Herritik herrira ematen ari da pausua Mundumira eta datorren urtean Elgetara egingo du. Erronka haundia da elgetarroi datorkiguna, baina duguna emango dugu ondo irten dadin.
Maiatzak 21 eta 22an munduko kultura desberdinez gozatzeko aukera izango dugu Elgetan. Irailean hasiko gara guztia behar den moduan antolatzeko lanean.