Aurrera historian

Momentu historikoen gainean galdetzen didatenean, bizi eta ezagutu izan ditudanak ekartzen ditut gogora: Anoeta eta su eten iraunkorra. Zoritxarrez, herri honetako erpin guztietako gizon-emakumeontzako zoritxarrez, atzera egin zen bi momentu historiko haietan. Atzera pausorik emango ez den eta onartuko ez den momentu historikoa izan behar da hurrengoa derrigorrean.

Momentu horren zain, badu bere balioa Abertzaleen Batasunakoekin batera Aberri Egunean adostu genuen manifestuak. Gustura ezagutuko nituzke testu honi Batasunak eta EAk zer ekarpen egingo zizkioten.

1.- Akordio politikoaren beharra: erabakitzeko eskubidea. Hankak lurrean ipini eta sozialki
egonkortutako erabaki-esparruetan oinarritua, status autonomiko bakoitzak (Nafarroa, Euskal Autonomia
Erkidegoa eta Iparraldea, bere lurralde elkargoa helburutzat daukalarik) kontsultak deitzeko eta
erabakitzeko eskubidea aitortua izateko gaitasuna izatea.

2.- Giza eskubideak, eskubidea zibilak eta eskubide politikoak. Pertsona guztiak, proiektu guztiak
eta ideia guztiak. Euskal Herriari behin eta berriz
ukatzen zaizkion giza eskubideen, eskubide zibil eta politikoen aldarrikapena
eskubide guztien defentsatik abiatuta egiten dugu eta horien urraketa
bakoitzaren aintzinean salaketa erradikala, koherentea eta tinkoa eginez.

3.- Bakea. Euskal Herriak behar du, exijitzen
du eta erabaki du bakean bizitzea. ETA erakundeari eskatzen diogu indarkeriaren
erabiltzeari uzteko erabaki aldebakarrekoa har dezala inolako ordainik eskatu
gabe. Preso politikoentzako amnistia eta
biktima eta kaltetuei kalte-ordaina ematea bakea lortzeko beharrezko oinarriak
dira.

4.- Politika sozial eta ekologikoa krisiari aurre egiteko. Krisiaren ondorio latzenak bizi
dituzten gizarteko sektore ahulenak –etorkinak, gazteak, emazteak, iraupen
luzeko langabetuak- dira gure kezken helburu nagusiak. Gure abertzaletasuna elkartasunean
eta krisi ekonomikoari erantzun soziala ematean oinarritzen dela aldarrikatzen
dugu. Egoera honen erantzuleak, finantzen espekulazio insolidarioak eta
norberekeriak sortutakoa, dira bere ondorioei buru egin beharko dietenak, eta
ez dituzte langileen bizkar gainera jaurti behar.

5.- Euskal Herriaren eraikuntza. Europako gainerateko hizkuntz
ofizialen eta kulturen maila berean jarria, euskararen eta euskal kulturaren
defentsa egiten dugu, eta Euskal Herria osatzen duten lurraldeak – Iparraldea,
Nafarroa eta EAE- batzeko aldarria egiten dugu, herritarren erabaki askean
oinarrituta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude