Ez nago ados Espainiako Auzitegi Gorenan jurisprudentziakin, non talde bateko kide izatia
nahikua dan terroristatzat hartua izateko. Honek, hankaz gora botatzen dau Zigor
Kodiaren oinarrizko araua: delitua pertsonala dala; inoiz ez
taldekakoa. Pertsona batek delitu zehatzen bat egin
daben zantzuak badare, zabaldu ikerketia,
eta frogarik badago, atxilotu. Zorionez dana ez da ETA gure herrixan.
Estatutuak hain gustoko dittuan talde atxiloketei erantzuna tripekin baino buruakin eman bihar dotsagu. Ez nago ados atxiloketen aurrian batzuk, gutxi batzuk, kale borrokaren aukerari heldu izanakin. Hori estatuari arnasa emotia da. Batasunak argitaratutako agirixek ez dotse lekurik lagatzen horrelako indarkeria ekintzei. Erabaki unilateralak hartzia, inoren zain ez egotia… zentzu horretan ulertzen dittut nik. Hortxe dago esperantza. Estatuaren estrategia ikusita, isiltasuna eta erabaki eza, gaztiak kartzela bidian ipintzia da.
Horren harira iritzi artikulua idatzi dogu Berrian: Zenbat “noiz arte”? Zertarako?
Aupa Oxel… aupa zure ETArekiko itsutasuna… Esaten duzu zorionez ETA ez
dala dana gure herrixan, ba emuten dau zuk hori bakarrik ikusten duzula.
Auzitegi Gorenaren jurisprudentziarekin ados ez zaudela? Hori bakarrik falta
zitzaigun entzutea zure ahotik, beste dena esana duzu eta…
Begira, hausnarketa txiki bat zuk idatzitako testu motz honen gainean.
Ariketa txiki gisa planteatuko dizut:
Lenengo paragrafoan, “Zigor Kodiaren oinarrizko araua: delitua
pertsonala dala” diozu; “inoiz ez taldekakoa”. Konforme.
Bigarren paragrafoan, zuk Oxel, Eusko Legebiltzarreko parlamentari den
batek, atxiloketen harira buruturiko kale borroka ekintza batzuri Batasunaren
erantzunkizuna jartzen diozu atzean. Hots, Auzitegi Nazionalaren jokabide
berdina hartzen duzu: norbanako batzuek egindako ekintza, alderdi politiko
baten erantzunkizuna dela esan.
“Batasunak argitaratutako agirixek ez dotse lekurik lagatzen horrelako
indarkeria ekintzei“, diozu zure hitzetan. Noski! Esango didazu zuk niri
Batasunak zenbat kale borroka ekintza hartu dituen bere gain, zenbat dituzu zuk
apuntatuta?
Herri honetan, politika egin duen herri mugimenduren bat badago, hori
Ezker Abertzalea izan da urte luzeetan zehar. Herri hau gatazka honetatik
ateratzeko, eta bere eskubideak errespetatuak izan daitezen lan egin du beti,
LAN! Kasu askotan bizitza emateraino! Ez du inoiz beste batzuek jartzen
dituzten (ia dituzuen jarri dut) interesen alde inoiz egin: dirua, boterea,
handinahia, protagonismoa… Eta hitza kendu diotenean, politika egiten utzi ez
diotenean, horretan jarraitu du Ezker Abertzaleak, politika egiten. Badirudi,
Ezker Abertzale politikoa diozunean, zuek bakarrik zaretela politikoak. Besteak
terroristak izango ote dira…
Zuk egiten dituzun egoeren irakurketetan, heldutasun politiko falta
nabari dut, nire uste apalean. Lasai, joango zara poliki poliki gatazkaren
nondik norakoak ulertzen, etsaia eta kidea bereizten… Baina bitartean eskari
bat egin nahi dizut: utzi ezker abertzaleari eta bere lanari zilegitasuna
kentzen dizkioten testuak idazteari, mesedez. Ez erori telebistako sasi-intelektualen jokuan,
zuk ere min egiten duzu eta.
Agur bero bat.