Esana zuen Amnistiaren Aldeko Mugimenduak epe motzean polizia operazio handia gertatuko zala, eta gaur egon da.
Horrelako operazioek gehiago dute estatuaren indar erakustaldi zantzua beste ezer baino, atxiloketa telebisiboak.
Auskalo zenbat denbora inkomunikatuta, torturak, auskalo zenbat denbora kartzelan preso prebentibo moduan… Gatazkaren alde honetan ere, egon badago sufrimendua.
Oxel, arrazoi dezu gauz askotan, torturen kontuan, inkomunikazio kontuetan… baina eztidazu esango SEGIkoek lan politikoa bakar-bakarrik egiten dutela… hori euskal herrian bizi garen denok dakigu. Zer dela eta inkautatu dituzte lehergailu pizgarriak egiteko materiala atxilotuen etxeetan? Pertsona batzuen datu pertsonal, helbide…??
Zertarako nahi dute SEGIkoek informazio hori? Ba eztakit zer esan. Ni eznago ados guzti honekin, baina bakoitzari berea. Eta herri honetan ez da atxilotzen lan politiko hutsa egiteagatik bakarrik. Eta hori zuk ere badakizu.
Bat nator Leixurirekin. Batzuen gehiegikeria salatzen duzuen bezala, besteen jokabidea ere salatu behar zenukete. Are gehiago kontuan hartuta zeuok harrikadagai zaretela.
Segikoen jokabide bikoitzaz nazkatuta dago jendea, eta jokabide horri ezin zaio babesik eman. Atzoko manifara joatearena ez dago ulertzerik. Eskizofrenia hutsa da.
Harrikatu ez zaituztelakoan.
Segik lan politikoa egiten du.
Beste kontu bat da segiko kide batzuek beste ekintza batzuk ere egiten dituzten edo ez, konparazio trakets bat eginaz, beste edozein alderditako kideak korrupzio kasuetan azaltzen diren bezalaxe. Alegia, inork ez du PP legez kanpo uzteko eskatzen, bere kide batzuek korrupzio kasuak medio.
Baina 35 gazte horiek, Segi-ko kide izatearen salaketarekin atxilotu dituzte. Alegia, lan politikoa egiten duen talde bateko kide izateagatik.
Aipatu nahi nuke bestalde, atxiloketa horien eduki politikoa. Alegia, zergatik eman den une honetan mota onetako atxiliketa masibo bat. Uste dut, Arnaldo eta konpainiaren kasuan bezala, probokazio bat izan dela, ezker abertzalearen barneko eztabaida baldintzatu, eta barne koesioa austeko saiakera bat.
Manifestaldiko deialdiaren gainean, Aralarren babesa gustura hartu nuela aitortu behar. Hori baita bide egokia: estatuaren eraso GUZTIEI, denok batera erantzutea. Ea elkarlana ez den horretara soilik mugatzen.
Ondo izan.
Inork ez du eskatu henmen segi legez kanpo uztea. Bestalde nik ez dut justifikatu gazte horien atxiloketa, inondik ere, eta bai, hainbestetan azpimarratu beharrik ez dago, atxiloketen esanahi politikoa ere argi dago, eta unea eta egoera. Onartezina da jendea horrela atxilotu eta gartzelaratzea.
Horiek esanda, salatu nahi nuke segiko kide askoren jokabide politiko eta sozial sektarioa eta indarkeriarako joera, alanola ustez izaera politikoa duten mota guztietako indarkeriazko ekintzei babesa eman izana, tartean hildakoak egonda ere.
Ezker Abertzaleak, segi barne, noiz eman dio euretarikoa ez den BESTE INORI babesa? Ea halako batean pozteko motiborik ematen diguten