Politika egiteko garaia da. Politikari bide
egiteko garaia da, politikaren aldeko hautu garbia egitekoa, Espainiako
estatuaren estrategiari aurre egiteko. Politika egiteko erabakia da estatuari
ardura gehien ematen diona.
Abertzale eta soberanisten arteko elkarlana hauteskunde lehiatik kanpo
utzi beharreko kontua da. Elkarlan horrek, bi lan ildo
berezitu izan beharko lituzke:
Batetik, bakea lortzeko bidean giza eskubide eta eskubide zibil eta
politikoen defentsa bateratua egitea, eta eskubide urraketa horiei erantzun
bateratua eman ahal izatea: ETAren atentatuei, alderdien legez kanporatzeei,
politikarien atxiloketei, presoen argazkiekin sortutako egoerari…
Eta bigarrenik, gure herriaren aitortza eta erabakitzeko eskubidearen
aldeko estrategia bateratua garatzeko, gehiengo sozial eta politikoa agerikoa
egin eta urratsak ematen jarraitu.
Garrantzitsua litzake bakoitzak elkarlan hau bultzatzeko bere proposamen eta oinarriak zehaztea eta jokalekua argitzea garrantzitsua litzake. Diskrezioz elkarrizketak hasiz herritarren artean espektatiba faltsurik ez sortzeko.