Erikoren gola

Izango dira lau edo bost urte. UDA aurre samarrian genkan. Etxian
jokatzen genden baten, bukatzeko denbora larregi falta ez zala gola
sartu zeban Eriko gure kapitainak. Salto baten bazijoan korner aldera
bidian plastikozko baloi bat topau eta hari be golpe emon zotzanian.
Arbitruak gola emon arren, zelaixan bi baloi zerela eta banderiña
altzau zeban haren laguntzailliak. Arbitruak jaramon egin eta atzera
bota zeban Erikoren gola. Aurre samarrian geratu ginan, baina
hirugarren mailara igotzeka.

Aste bukaeran Liverpooli gertatu jakonak ekarri dosta gogora hau pasartiau. Irudixak ikusita, seguru Eriko akordau dala Ibarran egun haretan bizi izandakuaz.

Igoeriakin pozik ikusi neban Fito uda aurretik. Bixentek be seguru
batzutan igo dittuala honezkero Arantzazuko aldapak. Maila barrixari
ederto erantzuten dabil UDA eta pozten naiz Fito eta Bixente eta han
egindako lagunegaittik. Esan biharra dakat hala eta be, kapitainak
merezi zabala hirugarren mailan jokatzia.

Erantzun bat “Erikoren gola” bidalketan

  1. Ez dakit Oxel, baina azken aldian atentzioa deitu dit espainiar komunikabideei diezun aprezioa… aurrekoan Elpais egunkariko berri bati egiten zenion aipua. Ez dizut gogoratu nahi egunkari honek gure herriarekiko duen begirunea eta jokabide “zintzoa”…
    orain ere As delako egunkariari madrildarrari egiten diozu erreferentzia, nahiz eta kirol berri bat izan. Ez dut polemikatan sartu nahi, baina komunikabide hauek gure herriko komunikabideei (egin, egunkaria…) zuk erakusten diezun begirune minimoa erakutsiko baliete, seguraski ez genizun Egunkaria Libre! pankartaren atzean ikusiko… zeren eta azkenean sasikomunikabide hauek izaten dira gure herriaren etsaiei jo puntua seinalatzen dietenak… hala ere bakoitza libre da nahi duen komunikabideetan ilustratzeko… gero: nondik jan, handik esan.
    (aupa UDA! Eriko gure kapitaina! Atxabalta aurrera!)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude