“Udazkena aurrera doia, udabarrixa neguan etorriko ete da?” galdetu zoztan aurreko barikuan lagun batek Egunkaria libre! esaten zaban pankartaren atzian.
Galdera hori sarrittan egin dostenez, hemen erantzuna: Gu gure bidia egitera goiaz. Lehenau edo beranduau bidelagunak euki gura giñukez. Baiña denbora larregi egon gara zain, eta bukatu da zain egotia.
Gurako neban negua epel datorrela esan, ezker abertzale zibil eta zabal indartsu bat loratzerainoko epel datorrela. Itxaropena galtzia gura ez dabanak begiratu deixela udazkena amaittu bittartian Irlandara.
Berandu baino lehen hemen be esango dogu, atzo Gerri Adams-ek esandakua: “Pediría a todos los grupos que atiendan a los deseos de los irlandeses,
que quieren lograr objetivos políticos por medios democráticos y
pacíficos”.
Udabarrixan gaiñian ezin geinkenez erabaki, hartu daigun gure bidia egiteko erabakixa.
Negua epel datorrela esateko nahia? Ez nekien aldaketa politikoa aldaketa klimatikoarekin zerikusia zuenik. Negu epelak ez du ez gatzik ez piperrik, ez da naturala. Negua, negu izateko, gorria behar du izan, gogoratzen kantua?
Elurra teilatuan
zakua lepuan
ibili beharko degu
aurtengo NEGUAn.
Epeltasuna ez da elurraren lagun eta negu siku eta eguzkitsu baten desioa naturaren aurkakoa da (munduko zati honetan behintzat).
“Baiña denbora larregi egon gara zain, eta bukatu da zain egotia.”
abangoardia edo lidergoa?
Oxel, esaten duzunean “Gurako neban negua epel datorrela esan, ezker abertzale zibil eta zabal indartsu bat loratzerainoko epel datorrela” zer esan gura duzu?
Orain arte ez dela gure herrian Ezker Abertzalerik loratu?
Edo loratu den/dugun Ezker Abertzalea ez dela “zibil eta zabala”?
Zuek “asmatu” duzuen lelo horrekin pixka bat gogaitzen hasita nago.
Luze idatziko nuke Aintzanek, hitz joko horiek erabiltzen dituenean,
denok dakigun intentzioz. Edo Patxik, hitz horiekin gure herrian
betidanik egon den Ezker Abertzalea intentzio txarrez baztertzea nahi
duenean…
Zure kasuan, uste dut aspaldi hontan bezala, alde bakarreko begiaz
begiratzen duzula egungo gatazka eta errealitatea. Noiz eta
itxaropenari eustea Irlandako pausoei lotzen diezunean… (elpais
egunkari zibil, zabal eta ilustratuari eginiko loturan). Noski
horrelako pausoak itxaropenari lotuta datozela, ez dut hori zalantzan
jartzen. Baina irakurketa honekin egiten duzun interpretazioa da;
borroka armatua dela arazoa, eta ez gatazka gordinaren kausa. Eta
horrela erabiltzen du/dute gatazka honekin konforme ez dagoela esan,
baina egoera honetan eroso daudenek. Zuek saku horretan sartzen
zaituztet beraz, horrelako hitzak entzuten dizkizuedanean, alkatetzak
herriaren hitzaren gainetik lapurtzen dituzuenean, hauteskunde
“demokratikoetan” hainbeste defendatzen duzuen desobedientzia zibila
erabiltzeko gai ez zaretenean, herri honetara errepresio basatia eta
gerra zikina ekartzen duten indarren babesean, NaBai-rekin batera,
ateratzen zaretenean, herriko etxeak gaztez usten ari direnean beste
aldera begiratzen duzuenean…
Oxel, esaten duzunean “Berandu baino lehen hemen be esango dogu, atzo Gerri Adams-ek esandakua” nik
esaten dizut, hemen entzun nahi duguna dela, herri honi bere etorkizuna
erabakitzeko eskubidea ematen zaiola, aukera guztiak aintzat hartuz eta
egoera demokratiko batean. Eta hori ere esaten du Gerri Adams-ek, eta gustura entzungo luke gure Herrian. Bitartean saku horretan sartzen zaituztedan
arrazoi berberengatik, demokrazia eza dagoen egoeran gaudela argi dago.
Eta guztiok dakigu nork daukan interes gehien mahaian berriz hizketan
jartzeko. Beraz ez aprobetxatu egoeraz eta ez eman jokurik
interpretazio okerrei.