Gobernuan parte hartzia erabakitzen dabanak egin bihar leuke, gutxienez, gobernuan egindakuen defentsa. Kanpaina aurretik eta kanpainan bertan EB eta EAren jarrera ikusita, nabari da ez dabela larregi eragin. Euren burua ezkerrekotzat hartzen dihardue, gobernu tripartituak ez dabanian ausart jokatu langillien eskubidien alde.
Zelan leike irabazixak izan dittuen enpresei edo langiliekin adostu ez diran EREak onartzia? EBk kanpaina hasi aurreko egunian, zin egin zeban eta kutxa seguru batian gorde bere konpromezua martxoak 1etik aurretik ERErik ez onartzeko (hitza emotia nahikua da gure herrixan), EAk diño independentzia izango dala danan soluziñua. Danana diñuenian, danana da: etxebizitza, lana, hizkuntza… hobe leukie esku artian dittuen arazuak adarretatik heldu, Gipuzkoako herrixok ezin dogu independentziaren zain egon, EAk gobernatutako haziendak udaletxiok itxotxen diharduan bittartian. Elgetako kasuan 81.000 euro gutxiago jasoko dogu EAkuen zerga politika txarragatik.
Gipuzkoako Noticiasek egindako elkarrizketan esan neban gurian animuak zelan daren: goraka. Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako inkesta be horren islada da.
Inkestekin kontuz, Oxel. Egia da tendentzia bat erakusten dutela, optimista egoteko arrazoiak daudela baina interesak ere egon litezke Aralar gorakadan jartzeko.
Mikel Aramendiri behin entzun nion: egiak, gezurrak eta inkestak zeudela.
Animo!
Ez da ez esaldi txarra “egiak, gezurrak eta inkestak”. Tendentzia bat adierazten dutena esaten dugunean behintzat denok ados gaudela uste dut.
Batzuren aldetik beti esan izan da interesak daudela Aralar gorakadan jartzeko. Ez dut uste horrela denik, ez dut uste eta alderdi bati ere interasatzen zaionik Aralar goian. EAJk nahiago goian EA eta EB, erraz kontrolatuko ditu. PSE-EEk ere antzera. Batasunak, iparraldean eta nafarroan goian ditu ezker abertzaleko beste sensibilitateak, bide laburra egin behar genuen Aralarrekoak goraka joateak ezker abertzalean prozesu berri bat ekartzea dakar. Hortxe Aralarrek goraka egin dezan arrazoi bat.
Inkestak inkesta, inoiz baino motibatuago dugu militantzia eta horrek seguru emaitzak emango dituela.
…Eta, zertan ari dira, EA eta Aralar? Zertan ari da EB? Tranpa onartu
dute guztiek -tranpa legitimatu dute pragmatikoki-. Lehenago Gobernua
baldintzatzeko zeukaten gaitasuna lapurtu izana onartu dute. Galtzaile
izango direla jakinik, galtzaile izatera kondenatu dituen bentajista
onartu dute mahaian. Ez al dira konturatu kanpainatik desagerrarazi
dituztela? Ez al dira konturatu EAJk bultzatu duen polarizazioaren
biktima zuzenak izango direla bi alderdi abertzaleak? Ez al zen abagune
egokia oraingoa, abertzaleen aldetik, desobedientzia agertzen hasteko,
boto baliogabea eskatuz, esaterako? Hainbeste balio al du aulki pare
batek?
http://www.berria.info/m1/testua_ikusi.php?id=4747&mota