Ekarpenik gabeko sasoia agurtu nahian eseri naiz ordenagailuaren aurrean. Udako oporraldiaren osteko egunetan bloga martxan jartzeko nahia izan banuen ere, irailak zein urriak sortu dizkidaten beharlekuek saihestu dute ahalegina. Orain, berbak aurkitu nahian nabilen honetan, herdoilduta nabaritzen dut jarioa, arraildutako…
Nahiz eta zuhaitz asko ikusi ez, Zugaztieta izenez ezagutzen da ingurua. Meategietako ustiaketek eraldatu zuten inguruaren hasierako itxura eta egun, oraindik ere, meategi guztiak itxiak badira ere, iraganera daraman bisita gidatu gisa aurkezten zaigu. Leherketen ondorioz zabaldutako sakonerak urpean geratu…
…pero sé también que no todo me sucederá, y así espero lo favorable y estoy aparejado para lo adverso>> Madarixan bezalaxe atzokoan ere kukua entzun nuen. Giro ederraz gozotzeko aukera izan nuen Urbia eta Oltza aldean eginiko entrenamendu saioan. Ostarte…
KM 0: Pilar Amabirjinaren elizaren parean nago irteera noiz emango duten zai. Haize bolada bortitzek Zaragoza hiriko udaletxeko banderak astintzen dituzte kupidarik gabe. Bagoaz. KM 4: Azken maratoietan eraman izan dudan erritmo bera ezarri nahi diot gaurkoari. Halere, nire…
Gipuzkoan bi maratoi erdi ospatzen dira urte berean eta biak ala biak, datorren asteburuan izango dira. Azkoitia eta Azpeitia lotzen dituenak 24. ekitaldia biziko du aurtengoan eta Donostiakoak berriz, 17. Beraz, lurraldeko egutegian ondo errotuak dauden maratoi erdiak direla esan…
Igande goizez Zestoan izan nintzen. Baditu herriak historian zehar garrantzitsuak izan diren bainuetxeak; oraindik ere, trenbide ondoko eraikinean dagoenak irauten du zabalik. Urte glamourosoak izan zituen garai batean herriak; bainu- hartzaile ugari gerturatzen zen herrira. Ekain kobazuloaren erreplika ere bertan…
Ez zen erraza izan Zumaian aparkatzea. Hiru bat buelta eman behar izan nituen konturatzeko. Tren geltoki ondoko industrialde grisean aparkatu nuen automobila. Autokarabanak Zumaian non aparkatzen dituzten jakin nuen larunbatean. Motorra itzaltzearekin batera ikusi nuen Ramon Varela korrikalari beteranoa. Dortsala…
Zaragoza etorbideko txurrodenda abegikor baten sartzea otu zait. Inguru hauetako bizilagunek ez dute maíz horren zaparrada mardulak ikusten; nik ere, ez dut beharrezko oihalik ekarri Oñatitik zerutik darion urjauziari aurre egiteko. “Egun on “ esan ahala, “kaixo, zer nahi duzu?”…
OK Magazinerako idatzitako iritzi artikulua Urtarrila amaitzear den honetan, kros denboraldia ere azken txanpan sartzera doa. Nazioarteko egutegian ditugun krosak ospatu dira degoeneko eta orain, otsailean, Euskadiko txapelketa baino ez da geratuko aurtengoari agur esateko. Ezagutzen nauenak jakin badaki zenbat…
Siberia aldetik etorritako hotz mantu izoztuegi bat izan dugu geurean. Lotsagabe sartu da haran, mendi edota lautadak zuritu artean. Oñatin jarri berri duten TAO sistemak baino eragin handiago izan omen du automobilak etxe azpitako garajetara eramateko. Halere, goizero ikusi ahal…