BASTIDA TRAIL 2022

Trail lasterketa baten parte hartu nahi izanez gero, honek dituen ezaugarriak tentu handiz begiratzen ditut. Ez ditut lasterketa teknikoegiak atsegin edota harkaitz edo harri koskor ugari dituzten horiek ere ez. Desnibelari dagokionez ere, nahiko berezia naizela aitortu beharrean nago; korrika egin daitekeen lasterketak ditut gogoko.

Aurreko ekarpenean Gasteizetik Gorbeako gurutzeraino eraman gintuen lasterketaren berri eman nizuen. Tankerako baten bila hasi nintzen. Esan bezala, ez naiz aldapa behera korrika egitea gustuko duen horietako bat. Halere, Bastidan uztailean ospatuko den mendi lasterketa batek piztu du nire arreta. Herriko plazatik atera eta Toloñoko mendizerra bisitatuko duen lasterketa erakargarri bat eskaintzen dit mendi lasterketen egutegiak.

Mendizerrako tontorrik garaienak ematen dio izena. Toloño askorentzat, Kantauri beste hainbatentzat, azken boladan izenak eztabaida ugari sortu ditu. Iparraldeko isurialdea pagadi zabalek margotzen dute, hegoeldeko paisaian berriz, kareharrizko gailur malkartsuak nabarmentzen dira eta ugari dira ere lapiaz estali zein estaligabeak. Paisai poetikoegi honetan mendizerrak magalean dituen mahasti perfektuak agertzen zaizkigu;  sasoi honetan gainera, hosto berdeek mahats- mordoekin batera are ederragoa egiten dute lekua.

Ilusio berezia egiten dit Bastida eta Toloño ingurutatik pasako den lasterketa batean parte hartzea. Izan ere, uda ugari pasa ditut Arabako herri koskor honetan. Herriak izan duen eraldaketaren testigu ere izan naiz; ardoa eta turismoaren baitan hamaika aldaketa bizi izan ditu 80ko hamarkadatik hona.

Oilarraren kantuarekin batera izango da lasterkEtaren hasiera; goiz alegia. Goizeko zortziretarako aterako gara Bastida herriko plazatik. Ordurako prestaketa guztiak egin eta  plazako iturrira gerturatu naiz. Bertan Jonekin egin dut topo. Arreba eta koinatuaren bidez ezagutu dudan lagun berri bat da, lagun zintzo horietakoa. Baikor eta probari aurre egiteko gogoz ikusten dut. Jonen ondoan beste mutil bat dago, nonbait Aretxabaletakoa , hau ere aurreko arratsaldean ezagutu nuen eta Jonen tankeran, gogotsu dago. Argazki bat  edo beste atera dizkigute. Helmugan egingo digutenarekin alderatu beharko dugu gero.

Zortziak puntuan atera gara Bastidako plazatik. Olmorainoko aldapa tentea izan da lehendabizi pasa behar izan dugun koska. Baina behin Kristo azpiko arkutik pasa eta gero, ibilbidea etzana da eta beraz, korrika egiteko egokia. Udako egunak luzeagoak izateaz gain, eguzki ordu gehiago ere badituzte eta hau mahatsondoetan erruz nabaritzen da. Dagoeneko loreak fruitu berde txikiak ematen hasiak dira, klorofilaz betetako mahats aleek lasterketa kolore berezi batez girotzen duten irudipena daukat. Horrelako pentsakerak baina, San Kristobalera eramango gaituen aldapa madarikatua ikusi ahala uxatu zaizkit. Beroak eta desnibelak eragin handia izan dute; San kristobal gaineko postontziari irribarre inozo bat luzatu diot, izan ere, Oñatiko auto mekanikari onena gogorrazi dit. Gustura hartu dut Tabuernigara iristeko aldapa, oraingo honetan beherunzko norabidea du eta.

 Tabuernigako harrizko dolareak Erdi Aroko herentzia zaintzen duela irakurri izan dut.  Nahiz eta, denborak kupidarik ez duen izan, oraindik ere eraikin dotorea da. Bastida eta Buradon Gatzaga lotzen zituen, eta dituen, bide zaharrean abiadura handitu beharra izan dut. Anoa postuan indarberritu eta Toloñora eramango gaituen bidezidorra hartu dut. Goazen bada!!

Mendizerraren iparraldera eramango gaituen bidea ez zait gogorregia egin eta ondorioz, mendebaldeko kilometro lauak korrika egin ditut. Mendizerrako goiko ordekara indartsu heldu banaiz  ere, hanketako bikiek hitz egiten hasi zaizkit; “nora hoa? “ Keinu esanguratsuak egin dizkit eta beldurraren beldurrez, erritmoa jeistea erabaki dut. Historiazale amorratua naizen aldetik, geure aberriaren historiari dagokionez bederen, leku pribilegiatu baten naizela esan behar. Eskubitara dudan harkaitz handi eta borobil horretan dirau garai batean Toloñoko gaztelua izan zena, Nafarroako gotorleku defentsiboa.  Ehun bat metro aurrera egin eta monastegi zaharra dakusat, esaten dutenez, gazteluko harri zaharrekin eginiko monastegia da.

Jeitsiera aldrebesa hasi aurretik, Bastida herriari  eta honen inguruan dagoen paisai idilikoari begiratu diot. Toloño talaia perfektua da; Ebro ibaia lautadan barrena bihurka dihoan heinean, mahastien doinu goxoa entzuten da. Nola ez zait bada, ardoa gustatuko?

 San Gineserainoko bidea oinez egin behar izan dut. Arestian aipatutako atxabaltarrak aurreratu nau; “Txikito de la Calzadaren “ tankera hartuko zidan, ziur. Bidea estutzearekin batera, animatzen ari zen gizon batek mirariak egiten dituen gel horietako bat eman dit eta egia esan, azken kilometroak ganoraz egiteko indarra eman dit. San Ginesen gustura hartu ditut animo ohiuak; daramadan neke xelebreagatik edo, ez dut gizonezkoa ezagutu baina “aupa Oñati” entzutean gertukoren bat dela esango nuke. Kostata, paella eta bakailo lehiaketak sarri hartu dituen berdegune freskoa atzean utzi dut.

Kristora heldu aurretik, akueduktu zaharraren parean edo, Jon somatu dut gibelean. Zalantza barik, Iturrian ateratako argazkian, biak ala biak, aurpegi hobeagoa genuen. Aitzitik, atzetik aurrera eginiko lasterketa polita egiten ari da Jon; agurtu ahala aurreratu nau. Txirrindularia bainitzan, haren arrastoa jarraitzen saiatu naiz. Baina gaurkoan Indurain gurpilen faltan dago.

Azken txanpan sartu gara eta Larrazuria arkura iristear naizela, aurpegi dotorea jarri behar izan dut. Etxeko Patxitxo erretratugilea gertu dago bere kameragaz.  Aittari behartutako keinu bat luzatu eta azken aldaparen bila abiatu naiz. Anddee eta Ager mutikoak  Jon eta bion zai daudela ikusi dugu. Eskutik heldu eta pozaren pozez gurutzatu dugu helmugako marra.

Giharrak dantzan baditut ere, gustura burutu dut Bastida trail lasterketa. Orain baina, errugbian bezalaxe, “hirugarren denbora” dator. Alegia, bertako ardo goxo bat dastatu ahalaz, lasterketako abenturak komentazteko garaia.

7 thoughts

  1. Healy company presents uniqueness in the world of medical care – Healy wave device, which treats sicknesses at all levels – energy, mental and physical. Based on the creed of quantum physics, using leading knowledge and developments in the area of psychology and physiotherapy. Portative home doctor who painlessly effectively treats and counteracts onset of illnesses – best diverse spectrum, more than 5 thousand, and list is growing. Partial list of treatment softwares – digital su-Jock, digital homeopathy, digital herbal medicine, digital flower therapy, digital health nutrition and diet, i-ging, Schuessler salts, Alaskan gem elixirs, Australian bush flowers, macrobiotics, manual therapy elements, to in -depth meditation and relaxation programs.

    See More

  2. Healy company offering uniqueness in the world of medical aid – Healy wave device, which heals diseases at all levels – energy, mental and physical. Based on the creed of quantum physics, using progressive knowledge and developments in the sphere of psychology and physiotherapy. Mobile home doctor who painlessly effectively treats and counteracts onset of sicknesses – very diverse spectrum, more than 5 thousand, and catalogue is growing. Partial list of treatment apps – digital su-Jock, digital homeopathy, digital herbal medicine, digital flower therapy, digital health nutrition and diet, i-ging, Schuessler salts, Alaskan gem elixirs, Australian bush flowers, macrobiotics, manual therapy elements, to in -depth meditation and relaxation programs.

    Observe More

  3. Healy company presents innovation in the world of medical aid – Healy wave device, which cures diseases at all levels – energy, mental and physical. Based on the creed of quantum physics, using progressive knowledge and developments in the area of psychology and physiotherapy. Portable home doctor who painlessly successfully treats and counteracts onset of sicknesses – best diverse spectrum, more than 5 thousand, and catalogue is growing. Partial list of treatment apps – digital su-Jock, digital homeopathy, digital herbal medicine, digital flower therapy, digital health nutrition and diet, i-ging, Schuessler salts, Alaskan gem elixirs, Australian bush flowers, macrobiotics, manual therapy elements, to in -depth meditation and relaxation programs.

    Check More

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude