1. Erronka. GI- ½ / 2022

Lesio malapartauak alde batera utzi eta erronka berriei aurre egiteko garaia heldu zitzaidala erabaki nuen. Horretarako korrika egitera ateratzeko egunen maiztasuna moldatu behar izan dut. Bospasei egunetan korrika egiteko ohitura eta beharra nuela aitortu beharrean nago; horrela entrenatu  izan dut adibidez azken urteetan egin ditudan maratoiak egiteko. Aitzitik, eta ditxosozko lesioek horrela aginduta, entreanamendu sistema aldatzera derrigortua ikusi dut nire burua. Entrenamendu gurutzatuak, oraingoz bederen, mesede egiten dit.

Bolumena jeitsi dudanez, maratoiak oraingoz, alde batera utzi ditut. Agian, datorren denboraldian eta 50 urte betetzen ditudan aitzakiarekin, saiatuko naiz, nork jakin. Kontuak kontu, geldigor samarra naizenez nire buruari erronka berriak ezarri nahaian urteko lehen erronkari forma ematen hasi nintzen.

 2022. Lehenengo Erronka. GI- ½

Osoen faltan erdiak ere ez dira txarrak. Horrela eta Gipuzkoako lurraldeko hiru maratoi erdiak bata bestearen atzetik ospatzen direnez, hauek egiteko erronka ezarri nion neure buruari. Aitortu beharrean nago, atletismo munduan horrenbeste denboraren ostean, niretzako ez duela erronkak aparteko zailtasunik; baina azken bi urteetan izandako lesioek apaltasunez jokatzera gonbidatu naute.

Eta zergatik Gipuzkoa? Ba egia esan, ez dauka aparteko azlapenik. Izan ere, oñatiarrok ez dugu inoiz izan gipuzkoar sentimendu haundirik. Txantxikuarrok Oñatikoak gara eta kitto. Apuntetxo hau, idatzita gera dadila. Je, je.

Irun

Entrenamenduetan, oraindik ere, kilometro geihegi egin gabe iritsi nintzen bertara. Oarsoaldeko lasterketan estreinekoz hartu nuen parte. Lurraldea muturretik muturrera zeharkatu eta Kolon plazako lurazpiko aparkalekuan utzi nuen automobila. Dortsala jaso eta hau kamisetan itsasterako orduan, kateorratzek hatzamarretan bizi zuten dantza eroak irribarre bat atararazi zidan. Dortsala soinean jarri gabe neraman denbora luzea salatzen zuen irribarrak.

Lasterketa polita iriditu zitzaidan Irungoa. Mosku plazak oroimen politak dakarzkit. Adibidez,Bastidako lagun batek bertako jaietara gonbidatu ninduen nerabe nintzelaai. Baina parrandaz gain, Moskuk Kortatu taldea ekarri zidan gogora eta hotzikara gozo batek, After Boltxebike abestiaren konpasean, Behobiara abiarazi zituen nire oinak.

Antolakuntza balekoa. Halere, lasterketako esatariak euskara esaldi solteren bat edo beste esateko baino ez zuen erabili. Egun gutxitara, mezu elektroniko bat jaso nuen; maratoi erdiari buruzko inkesta bat zen. Euskarari, gazteleraren mesedetan, eginiko keinu itsusia salatu nuen.

Azkoitia Azpeitia

Maratoi erdietan kuttunena. Lehen aldiz oso gazte nintzela hartu nuen parte bertan. Froga igande goizetan ospatzen zen eta txipak zer ziren ez genekien garaian; alegia, Diego handiak liluratuta gintuen sasoain.

Gipuzkoako maratoi erdirik onena dela esango nuke. Detaile denak ganoraz zaintzen dituzte Jimenez anaiek eta konpainiak. Azkoitiatik Azpeitirakoa baina, ondo planifikatu behar den lasterketa bat dela esango nuke. Arratsaldez ospatzeak, badu korrikalari askorentzat alde negatiborik; udaberriko lehen beroekin, kontuz!!! Lasai hasi eta bukaeran indartsu azaltzea gauza garrantzitsua da lastreketa honetan.

Halaxe egin nuen. Azken kilometrotan gozatua!!!

Donostia

Ez naiz Donostia zalea; ez behintzat lasterketei dagokienez. Hiriburuan lasterketa gehiegi daudela iruditzen zait; edo geheigi izan gabe, inguruko herrietan daudenei axolarik egin gabe ateratzen dituztela aurrera iruditzen zait; beste hauen kalterako, alegia.

Bi bira eman behar izan genion zirkuituari 21 kilometro pasatxo dituen lasterketa egiteko. Berehala konturatu nintzen aurreko bi maratoi erdietan baino indartsuago nengoela. Hasieratik erritmo polita eramatea lortu nuen; hemen ere atzetik aurrera egindako lanari esker azken kilometrotan hegan ari nintzen ustearekin bukatu nuen.

Eta postre bezala, lau baso erdi eta bazkaria Alde Zaharrean.

Beraz, urteko lehen erronka gaindituta gelditzen da. GI – ½/ 2022 izenez bataiatua. Esan bezala, egundoko lorpena izan gabe, minik hartu gabe korrika egin ahal izatea da xedea, asmoa eta bide batez, arrakasta.

Zein izango ote da bigarren erronka?????

2 thoughts

  1. Hi there, I found your website via Google at the same time as
    looking for a similar matter, your website
    came up, it seems to be good. I’ve bookmarked it in my google bookmarks.

    Hi there, simply become aware of your blog through Google, and located that it’s truly informative.
    I am going to watch out for brussels. I will be grateful if you happen to continue this in future.
    Lots of folks can be benefited from your writing.
    Cheers!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude