KM 0: Tarragonaraino etorri naiz oraingoan. Duela 8 bat hilabete, Mediterraneoko jokuak ospatu ziren antzeztoki berean nago. Gogotsu nago. Irteerako ikusleen artean Esteladak ikusten ditut. Goazen.
KM 4: Azken maratoietan eraman izan dudan erritmoarekin alderatuz, oraingo honetan, erritmo arinago batekin osatu ditut lehen kmak. Gustura noa. Kontuak kontu, 10 bat minutu gutxiago irauten badu lasterketak, ene giharrek asko eskertuko dute.
KM 8: Tarragonako alde zaharra hiriaren goiko aldean dago. Bertara eramango gaituen aldapatxoa igotzen hasi gara; erritmoa jeitsi behar izan dut. Jeitsiera laster etorriko da.
KM12: Ondartza paretik pasatzean bañistaren bat edo, antzematen saiatu naiz. Alferrik baina. Daramadan abiadurak horretarako beta eskaintzen badit ere, ez da ausartik gerturatu ondarretara.
KM 15: Ez da talderik sortzen daramadan erritmoan. 3.15.00 eko erbia azkarregi doa eta 3.30.00ekoa berriz, motelegi.
KM 16: Ez nuen espero. Kaian sartu gara. Izugarria da haizearen indarra. Halere, gai naiz antzerako erritmoan irauteko. Baina, bigarren itzulian….
KM 21: Maratoi erdia. Lehen itzulia osatu dut. Azken kilometrotan Antonio izeneko mutil bat izan dut aldamenean. Ortozik ari da kilometroak irensten. Tartean apusturen bat izango den otu zait; edo agian, zorren bat norbaitekin…nork jakin. Urrats podología ere etorri zait gogora; Oiartz eta Jordi….
KM 28: Maratoiko kilometrorik erosoenak egiten ari gara. Itxuran sentitzen naiz eta erritmoa bizitu dut. Taldea atzean utzi dut eta banoa metaruntz.
KM 30: Berriz ere, “Maratoia 30. kilometroan hasten den 12 km.-ko lasterketa bat da” esaldia etorri zait burura. Antzuolako lagun batek sarri esaten duen esaldia. Zaragozako maratoiko kronikan, oker ez banaiz, gauza bera idatzi nuen.
KM 33: Berriro sartu gara kaian. Haizea izugarria da. Oreko mantentzeko egundoko ahalegina egin behar izan dut behin eta berriz. Korrika egiteko era aldatu behar izan dut. Giharrek sendo nabaritu dute haizearen ostikoa.
KM 35: Dexente jeitsi dut erritmoa. Haizea dagoeneko desagertuko ez den irudipena dut. 7 kilometro haizeaz eztabaidan, infernua bistan.
KM 37: Ostatua hartu dugun hotel paretik pasa naiz. Maider eta alabak helmugan izango direla jakiteak eta anoa postuan hartu dudan platano zatitxoak eragina izan dute. Bestela, hotelean geratzeko imintzioa, ez zen urruti izango.
KM 41: Azken kilometrotan jasandako urakan, tifoi edo dena delakoak, jota utzi nau. Estelada eskuetan zuen gazteak “ Un vasco siempre llega, GORA” egin dit garraisi. Ukabilla altsatu eta GORA erantzun diot.
KM 42: Metarako zuzengunean ez da arkurik ikusten. Oker ez banaiz, irteera orduan dozena erdiren bat bazen puztuta.Heldu naiz azken zuzenera. Etxeko lau sorginei keinu egin eta listo. Gustura nago nahiz eta, disfrutatzeko aukera handirik ez dudan izan.
TARRAGONA MARATON
03:36:04 Un vasco siempre llega. GORA
MARATON DONOSTIA | 2007 | 02:52:39 | Ikaragarria |
MARATON DONOSTIA | 2008 | 02:48:41 | Markarik onena |
MARATON DONOSTIA | 2009 | 02:49:30 | Sentsazio eskasak, baina tira. |
MARATON MADRID | 2010 | 03:30:46 | Sufrimendua |
MARATON DONOSTIA | 2010 | 03:02:53 | Azken 8kmak infernuan |
MARATON LAREDO | 2014 | 03:35:46 | Erronkak aldatuz, disfrutatzen |
MARATON MADRID | 2015 | 03:30:19 | Lagun artean gustura |
MARATON G CANARIA | 2016 | 03:35:12 | Sirokoren eragina |
MARATON ZARAGOZA | 2017 | 03:27:11 | Urakana azken kmtan |
MARATON TARRAGONA | 2019 | 03:36:04 | Un vasco siempre llega |