SE QUE TODO ME PUEDE SUCEDER…

…pero sé también que no todo me sucederá, y así espero lo favorable y estoy aparejado para lo adverso>> 

Madarixan bezalaxe atzokoan ere kukua entzun nuen.  Giro ederraz gozotzeko aukera izan nuen Urbia eta Oltza aldean eginiko entrenamendu saioan. Ostarte zabalak nagusi ziren zeruan eta eguzkia bazterrak berotu nahian bazebilen ere, haize fin batek zapuzten zion ahalegina. Eta kukua entzun nuen horretan, Aitzgorriko mendizerrara begiratu nuen. Arbelaitzeko tontorrean jaka horiz jantzitako pertsona bat antzeman zitekeen. Erretraturen bat atera nahian imaginatu nuen; egun modan diren selfie horietako bat atera nahian alegia; baina ez zen hau burura etorri zitzaidan gauza bakarra izan. Maiatzaren 14a izanik, Everest gailurreko estanpa ere otu zitzaidan. Jaka horiz jantzitako gizona Martin Zabaleta hernaniarra izaterainoko pentsamendua irudikatu arte.

Irribarre inozo bat atera zitzaidan. Izan ere, Hernaniko lagun zahar batzukin izan genuen bazkaria larunbatean. Aitak gartzelan egindako lagun- mina du Hernanin; Frankoren azken hamarkadako  hainbat kontu eta istorio dituzte hor nonbait. Banaka batzuk kontatzeko modukoak ei dira, beste batzuk aldiz, hobe, ixilean gorde. Elutxeta sagardotegia inguratzen dituzten zuhaitz multzo ezberdinei begira ere izan nintzen; sagarondo ederrez gain, haritz mardul  eta lizar hostotxikiek muxukatzen dute inguru goxoa.

Perusaloi etxolaren paretik pasatzean erritmoa bizitu nuen. Eguerdirako hamar minutu baino ez ziren gelditzen eta Jaunartze igandea izanik, lagun baten elkartean zerbitzari lanak egiteko emana nuen hitza. Kontatu didatenez, zeremonia, erritual ala dena delakoan apaizari mezan gertatutakoa, bazkari guztietako tertuelietako hizketagaia izan zen; meza emateko  unean konturatu omen zen apaiza biblia sakristian ahaztu zuela. Eliztarren gozamenerako edo, “ cosas del directo” esan zuen abadeak. Gustu handiz aritu nintzen pajaritarik gabeko zerbitzari prestuaren papera egin nahian; Pelayo bezalako sukaldari handi batekin sukaldeko lana 4 sardexken pare egiten da.  Xanxi gustura, eta gu beste hainbeste.

Sukaldari eta zerbitzari honek ere izan zuten bazkalosteko solasaldirik. Bada denbora “Cartas a Lucilio” gomendatu zidatela. Eta bertan asko dira gaur egungo gizarte malapartatu honetara ekar ditzakegun ahapaldi edota aipuak. Sare- sozialen bitartez torpedeatuta sentitzerainoko berba jarioa jasan dugu; ezjakintasunari ohore egiteko lasterketa bat bailitzan, asko dira horretarako saiatu eta prestuak.

<< La verdad se ofrece a todos y no es exclusiva de nadie; aún no ha sido descubierta del todo, mucha parte de ella quedó reservada para la posteridad>>Cartas a Lucilio

 Gaur bada, aipu honekin eman nahiko nioke amaiera ekarpenari. Jasotako babesa eskertuz eta era batean ala bestean, indarberrituta. Beharbada orain, Elutxetako sagardoaren sorginkeria odolean. Ondo izan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude