Neguko udaberria

Aurreko asteko kronikatxoari atsedena eman beharrean izan nintzen. Astelehenean zehar Oñatiko Nazioarteko lasterketak utzitako kontu batzuk amaitu beharrean izan nintzen. Halere, oraindik ere, aipatu beharra dago asteburuak izan zuen etorria, bai horixe.
            Futbola. Errealak txapeldunen liga jolasteko aukerak ditu; abuztuan jokatuko duen kanporaketak esango digu izarren liga ala Europak eskaintzen duen beste hori jokatuko duen. Arrasate izeneko entrenatzaile gaztea jarri dute proiektuaren gidari; ea bada. Osasunak estu xamar bukatu du denboraldia eta  Bilbo aldean taldeak egin duen denboraldi eskasa San Mames zelaiaren agurrarekin estali da. Bielsa badoa eta Urrutia jaunak bere “ kolegak” zabaldu ditu taldean; Amorrortuk utzitako hutsunea Etxeberriaren “esperientzia teknikoagaz” beteko omen da…..ene….
            Bigarren mailan jokatuko du Alavesek eta Eibar ere ahaleginak ahalegin, beste horrenbeste lortzeko zorian dago.  Zalegoa ilusioz beterik dago; eta Bartzelona aldean ere, Neymarren aurkezpenak pozez zoratzen utzi zituen culeak. Denboraldi berri, eder eta interesgarri bat izango dugu laster.
            Orientazioa. Lizarran jokatutako Raidari, antolakuntzari dagokionez, nota altu bat jarriko nioke. Inguruak ematen dituen ezaugarriak ederki bideratu zituen antolakuntzak. Gu geuk estrategia zuzena medio, lasterketa bikaina egin genuen. Laster batean Oñatin izango dugu abentura Raid bat, desiratzen nago.
            Txirrindularitza. Berandu bada ere,  eman dio Samuelek Euskalteli garaipena. Tourra ate joka dabil eta talde euskaldunaren sasoia ez da onegia. Garaipen honek taldea motibatu eta indartzeko beharko luke izan. Suitzan beste garaipenen bat lortuz gero, Frantziako itzulia lasaitasun handiagoz hartuko luke taldeak. Ea bada. Bestetik ez nuke aipatu gabe utzi gura Emakumeen bira; bailaran izan dugu eta aurrekontuak aurrera ateratzeko arazoak badira ere, pozgarria da horrelakoak mantentzea.
            Atletismoa. Lehen aipatu bezala Oñatiko nazioarteko lasterketa jokatu zen aurreko astean. Aurtengoan formatua aldatu beharrean izan da Antxintxiketan kirol elkartea. Horrela, Nazioarteko korrikalariak ekarri ordez, Euskal herritarrak izan dira Oñatiko kaleak girotzen. Antolakuntzak bertako lasterkari onentsuenak ekartzeko saiakera egin du eta nik uste, asmatu duela. Ivan Fernandezjaun eta jabe izan zen eta Yerai Varelaoñatiarra podiumean sartu zen. Zorionak. Bestetik, atzoko egunez ospatu zen Gasteizen Emakumearen lasterketa; bertan emaztea aritu zen. Gustura. Emakumearen kirola sustatzeko lasterketa den aldetik, giro ederra nagusitu zen euripean.
            Tenisa eta 1 Formula.Nadal sasoi betean dagoenean…….agur. Aise nagusitu da Parisen; zortzi bider irabazi du Roland Garrosa. Alonsoezinean badabil ere, lasterketa dotoreak burutzen ari da; lehen postuaren lehian Vetel du arerio. Lan zaila.
            Ekaina aurrera doa eta neguak euria itsatsi dio lepoan udaberriari. Oraindik ere neguko zira eta txamarrak ezin kendu ari garen honetan, kirol ekintza ugarik jasan dute euri malapartatuaren eragina. Zarautzeko triatloianesaterako igerialdia kendu eta korrika saio luzeagoa egin behar izan dute; honek era batean ala bestean,  Beñat atxabaltarraren lasterketa bikaina eskaini digu. Udanarako bidean izan diren kotxeek ere, aise igarri dute lur bustiaren eragina eta Kosta Trailean izan ziren lasterkariak lokatz ugari izan bazuten ere, ikuslegoaren beratasunik ezin izan zuten jaso.
            Astea lehor samar datorrela esan dute. Asteazkenean Degurixara noa ikasleekin. Eguzki eta bazkari gozo batekin disfrutatzeko ahaleginean. Ikasturteari amaiera emanez eta neguari euri izara zabalenak bidaltzeko saiakeran. Udaberriaz gozatzera. Ondo izan.

            

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude