BESTE BAT…
Adina izango da. Udaberria iristearekin bat lasterketa ugaritan parte hartzeko aukera izan dut. Guztietatik atera naiz nonbaiteko minez. Oraingo honetan Peñaranda aldean jokatutako orientazio frogan orkatila okertu dut. Une honetan mala letxe nabaria dut, datorren larunbatean Lizarrako Raidean hartu behar baitut parte teorian. Orientazio froga bestalde, ongi atera zitzaidan. Baliza guztiak aurkitu nituen eta gainera dagoeneko ez naiz sailkapeneko azkena izaten. Lurralde ederrean ibili ginen iparorratzarekin; mahastiak indarra hartzen hasiak dira. Eta niretzat, mahastiek, xarma berezia dute, ez da?
Halere aipatu beharra daukat, astebrua ez zela soilik orientazio frogara mugatu. Bezperan Belorado inguruan dauden mehategi eder batzuk bisitatu genituen. Kaskoa buruan jarri ahala, atera genuen argazki dotoreak erakausten du bizitakoa. Lerma herrian hartutako bazkariak agurtu zuen atzo Burgos lurraldea….
Kirol arloan bestetik, oparoa izan dugu asteburu. Natra Oñatik igoera fasea jokatu du Plasencian, Extremaduran; bertara, ilusio handia eraman badu ere, lesioek ez diete utzi gura bezain besteko lehiakortsuna erakusten. Aitzitik, zorionak. Eta zoriontzeko modukoa dugu ere Kilian Journet handia;bere garaian Zegama- Aitzgorri lasterketari neurria erraz hartu bazion ere, gaitza izaten da garaipena behin eta berriz errepikatzea; beste urte batzutako hotza ez zen atzokoan agertu eta horrela, giro ederra bizi ahal izan zuten korrikalari eta Andraitzedota Urbiara gerturatutako zalek.
Hotza eta elurra lagun dituela irabazi du Nibalik aurtengo Giroa. Jaun eta jabe izan da italiarra eta Euskaltel Euskadi taldeak las eskasa burutu du. Samuelek ezin izan du Top10 delakoan sartu baina poztasuna Beñat Intsaustik eman digu, hiru astetan ondo ibili eta etapa bat eskuratu du gainera. Eta zenbaki negatibodun Top delakorik balego, DiLuka sartuko genduke bertan…majaderoa.
Errealzalea bart jokatu zen partida itxaroten egon da. Berriro ere txuri-urdinek jokoa, adorea eta abar luze bat erakutsi zuten Real Madril handiaren aurrean.Nik internetez jarraitu nuen ene orkatila malapartatuari izotza jartzen nion bitartean. Ez dakit datorren astean zer gertatuko den; Errealak derrigorrez irabazi behar badu ere, Valentziak beste horrenbeste egin beharko du laugarren postua eskuratzea nahi badu. Ea bada.
Gaur astelehena, hilak 27 ditu. Amaren urtebetetze eguna da gaur. Ospatzeko afari merienda bat egingo dugu koinatuaren elkartean. Agian, Peñaranda aldean jasotako mahats zukuz egindako ardoa edango dugu; bihurrittu eta antzerakoak itotze aldera, nonbait. Lehenik eta behin fisioarena joango naiz fereka goxoen bila, mirari berri baten bila…..ondo izan.