EGUZKIAREN TERAPIA

Krema, bisera edota sonbrilak ikusi dira Urbia, Ondarretaeta antzerako leku marabillosoetan. Eguzkiak ederto berotu zituen igande goizean Vallecaseko harmailak; edertoegi dabilen traza hartzen hasia naiz Errealari. Europan jokatzeko txartela poltsikaratzeko gero eta gutxiago gelditzen da. Ilusioa piztu du zalegoan; eta hau da, azken batez, futbol talde batek sortarazi behar duen sentimendutako bat. Eutsi.
Mendiko lasterketen denboraldia ere, pil pilean dago; udaberri aldean ospatzen dira lasterketa gehientsuenak eta oraingo asteburuan eguraldiak keinu ederra egin die Bera eta Mendarori. Maiz gizonezkorik azkarrena aipatzeko joera badugu ere, oraingo honetan emakumeak nahi nituzke aipatu; Kortazar Beran eta MayoraMendaron izan dira azkarrenak. Ez dakit datorren asteburuan izango den Aloñako igoeran izango diren baina, horrela balitz, korrika baino hobe nengoke ixkinaren baten hauei so. Edota landatu berri dituzten zuhaitz gazteak kontenplatzen.
Dirudienez eguraldi onak Euskaltel iratzarri du. Urtasun eta aurten fitxatutako postizotako batek eman dizkiote talde laranjari lehen garaipenak. Orain klasikak ditugu; ea bada. Baina Euskal Herriko panoraman horren klasikoak diren Txirri, Mirri eta Txiribitonen oinordekoak ere, izan ditugu ikusgai. Antxintxiketan elkartearen eskutik izan ziren larunbatean Santa Ana antzokian. Terapia,zentzu guztietan !!!!….eta terapiarik milagrosoena beharko du Donostiako saski baloi taldeak; balentria handia egin beharko du maila mantentzeko. Eta mailaz maila, Natra Oñatiraino heldu gaitezke; asteburuan irabazi eta igoera fasean parte hartzeko txartela eskuratu du….ederto.

Bilbon ospatu zen familia mailako orientazio froga baten hartu genuen parte etxekook. Duela 30 bat urteko uholdeei eskainitako plaken bila ibili ginen alde zaharrean. Ito gabe baina izerdiz bustita bukatu genuen saioa.