LiLaBaba
Martxoaren 8ko ospakizunek eman zioten hasiera martxoko asteburu honi. Izan ere, alabaren urtebetetze eguna lila kolorez jantzi baitzen han eta hemen. Abixaren taldeak bi sexutakook deitu gintuen Oñatiko kaleetan antxintxikaldi errebeindikatibo bat egiteko edo. Horrela, ostiralean, erritmo mantso eta apropos batean egin genituen kilometro goxo batzuk. Datorren urterako lila koloreko kamiseta zuzendu beharko dut aurtengo grisaren mesedetan. Eta ildo beretik, larunbatean, lila kolorea Antxintxiketan beharrean, Takarraranerakutsi zuten Arrasateko kaleetan.
Heldu dira dagoeneko duatloiak. Beñat Arnaizek Basaurin lortutako laugarren lekua aipatu gurako nuke. Zarata handirik atera gabe izan da aspaldian atxabaltarra baina aurtengoan ere emango du zeresanik, bai horixe. Luis oñatiarrak ere lasterketa txukuna egin zuen bertan. Datorren asteburuan Oñatiko duatloiaren txanda izango da, ea bada. Eta garipenaren txandaz jabetzea ez da askotan erraza izaten; galdetu bestela Natrako jokalarieei. Oraingo honetan porrota Estelataldekoek eraman dute Santanderra eta Oñatin berriz, asperen sakon bat gelditu da.
Asperenik ere izan zen atzokoan Calderon futbol zelaian. Errealak asperenik herdoilduena eskaini zion zaletuontzat horren ospe txarra duen Atleticori. Defentsan erakutsitako lan serioak saria jaso zuen kontraeraso perfektu baten bitartez. Hiru puntuak Donostiara etorri diren honetan, begirik handizaleena Europara begira jarri da. Eutsi bada.
Futbolari beste zertzeladatxo bat ere eskaini nahiko nioke. Berazubin Tolasak partida deskontuan galdu zuela esanez gero, ez nabil nobedade handirik kontatzen. Baina xelebrekerietan nahastu zen nonbait epailea eta hogei minutuz luzatu zuen partida. Horrela, Tolosak deskontuko 19. minutuan jaso zuen gol hiltzailea; eta epileak, zaleen haserrea deskontatze aldera edo, minutu estrak pasa behar izan zituen aldageletan.
Aiako herrianbabarrun eguna izan zen atzokoan. Jai honen aitzakira edo, mendi lasterketa egin zen Pagoetan. Ni bertan izan nintzen; oraindik ere, LILA koloreasoinean baino buruan nuela hartu nuen parte. Aitzitik, eguardiko babajanari ez nioke lila kolorerik eskainiko; ez naiz ni LILABABAren bila aterako naizen hori. Sesamorik ederrena flaterrean eta familiaren konpainian aurkitu nuen , beste behin.
Eta Aiako landak korrikalariz bete baziren ere, Jaizkibel aldekoek zorte okerragoa izan zuten. Sute batek 50 bat hektarea kiskali zituen. Kolore beltza nagusi. Zaleturen batek Berazubiko arbitroa eramango luke gustora bertara. Inon ez dut irakurri baina dirudienez ez zuen norgehiagoka lila kolorez zuzendu. Donostain izan zen lasterketa ekologikoari ohore eginez edo, agian berdez zuzendu zuen eta Jaizkibel ere, Ondarreta aldera so.
Datorren asteburuan Arande Duero aldera noa iparrotza astintzera. Mahatsa nagusi den paraje haietan erraz moldatu beharrean izango naiz. Iparrorratzak kale eginez gero ere, ardoak gidatuko nau itsu. Ardo beltzez zikindutako alkandora txuriak orban zabala dauka, lila kolorekoa. Banengoen ba….