BIDEA EGINEZ
Iaz Donostiako Lilatoneko antolatzaileetako bat elkarrizketatu zuten irratian. Kazetariak gizakume askoren ahotan zebilen galdera bat bota zion: Noiz hartu ahal izango dute parte gizakumeek Lilaton batean? Erantzuna berehalakoa izan zen: Parte hartzeko aukera beti dago; bidegurutzeak zaintzen, izen- emateak jasotzen …. baina korrika ezingo dute egin. Niri erantzunak zer pentsatua eman zidan. Ene ustetan lehen edizioetan emakumeei zuzenduko zerbait izan behar bazen ere, gerora hezkidetzari keinu egin beharra dago. Izan ere, horrelako jarrera estankoek denboraren poderioz lasterketaren gainbehera, eta bide batez, Lilaton esanahiaren gainbehera ekar dezake feminismo matxistaren mesedetan.
Oñatin ere egingo dute Lilatona ostiralean. Honetan ere, emakumeek ez ezik gizakumeak ere gonbidatuak daude. Ea hezkidetzak irabazten duen. Lau berba hauen bitartez Abixarantaldea zoriondu nahiko nuke horrelako jarduera bat antolatzeagatik. Zorterik onena eta anima dadila jendea…
Asteburuak izan ditu beste lasterketarik ere. Ni neu, adibidez, Naxera aldean izan nahiz bertako maratoi erdia egiten. Erritmo patxadatsuan heldu nintzen Sto Domingoko kaleetara Nacho taldekidearekin batera. Giro ederra eta ardo botila bat opari etxera. Zuzenienere igo dira Azpetitik Erloraino; hasi dira dagoeneko mendiko lasterketak muturra sartzen.
Larunbatean plazan, Artzai Eguna ospatu zen; bildotsa, txakolina eta gazta dastatzeko aukera ederra izan zuten bertara hurbildu zirenak. Eta sabela berdindu ondoren, plazaren beste aldean zuhaitz azokaikusgai; gainera, bidegorriaren zati bat zuhaitz txikiekin apaindu zuten. Eta zuhaitzek ez dute hezkidetzaz ulertzen; nonbait, injertoen mesedetan.
OstiraleanMagazine berriaren aurkezpen ekitaldian izan nintzen. Jakin banekien Aratz saltsero bat dela baina ostiralekoak harrituta utzi ninduen. Proiektu interesgarria du eskuartean eta astunena webgunea egunean izatean datza. Zorterik onena Losada.
Arrasaten Aloñakezin izan zuen Mondra menperatu. Preferenteko klasikoetan klasikoenak ez zion punturik eskaini Aloñari. Natrak joera negatiboa ezin du oraingoz eten baina orain arte azaldutako maila ez da kasualitate hutsa izan beraz, laster batean emango dio buelta norabide gaiztoari.
Txirrindularitza ikusteko irrikaz nago. Paris- Niza hasi den honetan Euskaltel babesle berri baten bila dabil; garai aldrebesak dirua lortzeko. Atzoko prologoa laburregia izan zen Markel txapeldunarentzat. Ea zorterik duen lasterketa honetan eta datozenetan. Eutsi.
Gangen asteburua ere izan da. BEC, Kursal eta Gasteizeko zezen plazan jarri dituzte salgai dendetan ezin izan dituzten produktuak saldu. Erosketak egiteko VISA txartelaren ordez atera berri den “mugi” izeneko txartela erabiltzea baino ez zaigu gelditzen. Ene bada. Martxan da bateratutako tarifa sistema. Mugi gaitezen bada.
Bart Tony Ronalden Help Ayudame delakoa entzun dut. Atzoko egunez zendu zen Espainian bizi zen Holandarra. Eta bere tokadisko partikularrean jarri omen zuen Juan Karlosek kanta ezaguna ospitalera bidean. Kapitulu berri bat Errege honen erregistrorako. Help Ayudame.
Eta kitto. Eguraldi bikainarekin egin diogu ongi etorria aste berriari. Afaltzeko Naxeran emandako ardo botila zabalduko dut. Astea bideratzeko ez bada ere. Eta ostirala gustura hartuko dut; alabaren hamargarren urtebetetzea ospatzeko eta Lilaton Oñatiarrean era batean edo bestean parte hartzeko. Ondo izan eta zaindu.