HOTZEZ APAINDUTAKO MAINDIREA

Asteko Olerkia

Siberiarrak lotan diren gauetan marrazten dira zeruak,

labankor bihurtzen dira haize galduak,
irainez betetzen dira tanta izoztuak.
Badelako marrazkietan elur malutarik,
edo, badelako, nonbait, errugabeen kanpamendu izozturik.
Azal koloreko margo inuzenteak amestu du hotza;
laku epelena ere, zuri gordinez ekarri du elurretara.
Etorkizuneko maitasun taupadak ez dira aldatuko,

ez dira urtuko,

ez dira galduko.

Hotzez apaindu da maindirea.     

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude