Enrike Alonso mondrauetarrak Vueltan egon gure euen Zahor taldiekin

1989ko Karnabalek hartu euen 10. zenbakiko portadie.

Press01

Lau orriko reportaje fotografikuen, mondrauetarrek ibilli euen danetariko disfrazak erakutsi zittuen Press-ek.

Press06Press07  Press08 Press09

Enrike Alonso mondrauetarra Makatzena Eskolan hasi zan ziklismuen, 11 urtekin.
Afizionauetan, Bizkaiko Bira eta beste hainbat prueba irebazi zittuen eta 1988an fitxau euen Zahor taldiek. Orduen emun euen profesionaletarako saltue.

Ziklista onak euzen taldien, eta gatxa euken Españako Vueltako 9kuen sartzie: Van Brabant, Suykerbuyk, Juan Tomas Martinez, Ocaña…

Lasterketa gogorrak gustetan jakon, menditsuek, eta baitte bueltak be. Esprintetarako, barriz, ez euken abilidade haundirik. Hala be, lelengo urtie euken profesionaletan eta baekixen oso-oso gatxa zala destaketie.

Negu aldien, mendixen ibilli, atletismue, igeri egin… beste gauza batzuk egitten zittuen. Eta, inportantiena, denporie ataraten euen Enpresa Zientziak ikesteko be! Haren ziklista gustokuenak Marino Lejarreta eta Pedro Delgado zien.

Press12

Jose Mari Balanzategi Aizkora persona ezagune zan ordureko Mondrauen. Urtiek eroien udaletxien lanien, eta jentiek zelan tratetan euen preguntaute, hauxe erantzun euen: “Denetik dago. Batzuk oso haserre etortzen dira, beste batzuk errespetu handiarekin tratatzen zaituzte, baina guk denak atenditu behar izaten ditugu”.

“Saltsa guztietako perejila”. Holan definiduten euen bere burue. Hori bai, txikitten udaletxien sartziek bilddurre emuten eutzen: “Sartu eta berehala irten nahi izaten nuen”.

Press11

Karreterak, rotondak, barientiek, trena… orri biko reportajien, trafikuen arazue aztertu euen. Kuriosue da, baiñe trenak Santa Agedan geltokixe eukiko euela entzuten zan…

Press04 Press05

Hainbat albiste inportante orri bakarrien: Udalak Amaya antzokixe hartu, Atxabaltako Basotxo jubilauen etxie inaugurau eta Mondraueko gaztetxien gaiñeko gorabeherak… Jon Sarasuak, barriz, Atxabaltako Karnabalen gaiñien egin euen berba, txino-dantza eta holakuek aittatute.

Press03

Enkuestie gaztetxien gaiñekue izen zan. Danak ados euzen, biherrezkue zan gaztetxie eukittie Mondrauen.

Press02

(10. zenbakixe / 1989-02-10)

Oso giro txarra AGAren eta Udalaren artien gaztetxie zala eta

Bederatzigarren zenbakixek AGAren eta Udalaren arteko hartu-emun txarrak eruen zittuen portadara; gaztetxie zala eta. 1989ko otsaillen 3e zan.

PressPortada

Izen be, 1989ko urtarrillen 21erako gaztetxien kontzertue organizau euen AGAk (Arrasateko Gazte Asanblada). Baiñe Udalak prohibidu egin euen. Hala be, kontzertue hasi, eta elektrizidade-kabliek moztu zittuen ezezagun batzuk.

1987xen okupau euen AGAk Gurea zinema zana. Udalak, barriz, ez euen gaztetxe moduen hartzen, baiñe ez zittuen gaztiek kanpora bota. Bittartien, inguruko bizilagunek salaketak jarri zittuen, sortzen zien zaratengaittik-eta.

AGAk, barriz, biherrezko ikusten euen gaztetxie eukittie; bardin jakon nun. Udalak, barriz, ez euen erabakirik hartzen, bost talde politiko euzelako eta iñork be ez eukelako gehixengorik.

Hori gutxi ez, eta gazte batzuk AGAtik urten euen, arrazoi bi emunde: drogie ebillela gaztetxien eta Asanbladak ez euelako ondo funzionetan.

Aste hartan bertan egin biher euen batzarra Gazteria batzordiek, eta gaztetxie jarteko leku bat proposatzeko asmue euken: ospittale zaharra!

15-439-ArrasatePressGOI Press 2

Frai Rufino: enfermero, koziñero eta abade
Rufino Oianguren 1929ko maiatzaren 14an jaixo zan, Bolibarren.
Enfermerue, koziñerue… eta: “Amak gure juan, erderaz ikesi eta abare sartzie. Alde guztietatik abare, e!”.

Arantzazun egon zan denporak ekarri zittuen gogora Frai Rufinok: “Arantzazun gosie pasau gaixuan, gosie ikeragarrixe”. eta Oliten be egon zan: “100dik gora estudiante jauan eta ni koziñero nausi. 10 urte ein nittuan”.

Press 3

Asteko enkuestie Mondraueko Karnabalen gaiñekue izen zan, eta danok esan euen oso ondo euzela, jente asko disfrazetan zala.

Beheko parteko publizidadie be, kontuen hartzekue modukue: Ekaitzen gosarixek emuten zittuen eta goizeko zazpietan zabalketan euen! Beste publi hau be, oso ona: Hire azken tragoa Otamendin.

PressEnkuesta

(9. zenbakixe /  1989-02-03)

‘Mondragones’: frontoietako jaun eta jabe izen zan 10 urtien

Juan Bautista Azkarate Egaña mitue izen zan pelotan (1891-1965). Zergaittik?: “Bere indarra, beronen besoen potentzia, kantxan egoten jakitea, eta bere bistagatik”.
Mondragones-ek dana irebazten euen, eskuz banakakuen, eskuz biñakakuen… Ez euken kontrarixorik. Ogetak orduen esan euen esku pelotak hiru garai euki zittuela: Mondragones-ena, Atano III.arena eta Gallastegirena. Pelotarixe izen aurretik, okiñe izen zan.

15-438-EZKER

Ordureko Udalak baeuken proiektue San Kristobalen beste kanposantu bat egitteko, eta horren gaiñien pregunteu eutzien mondrauetarroi, enkuestan. Aldaikue ez euela leku egokixen, hori nabarmendu euen gehixenok.

Press01

Labeko Koban Goi Paleolito garaiko aztarnak topau zittuen, eta Mondraueko bariantie egin aurretik, Aranzadi elkartekuek aztarnategixe bera atara egin euen bertatik. Alvaro Arrizabalaga: “Hemendik hamar edo hogei urtetara ikertzaileren batek koba aztertzea interesgarri gerta zitekeen arren, galera ez da oso handia izango”.

Press03 Press04

Juan Carlos Irizar musiko oñatiarrai entrebistie egin eutzien. Bestiek beste, esan euen pianue jotie baiño, gustorau ibiltten zala musikie egitten, musikie idazten.

Press05

Gazteen Asanbladaren eta Udalaren artien ez euen giro onik, eta Gaztetxien egin biherreko kontzertu bat suspendidu egin euen Udalak. Are gehixeu, kontzertue hasi, eta baten batzuek elektrizidade-kajako kabliek moztu zittuen.

Press02

(8. zenbakixe / 1989-01-27)

AUKEA: ixe urtebete lanien Mondraueko deportie bateraketan

1988ko apirillen 29xen sortu zan AUKEA: Arrasateko Udaleko Kirol Erakunde Autonomoa.
Zertarako sortu zan? “Kirol munduko erabaki eta egitasmoak bateratzeko kirol elkarteen partizipazio zuzenarekin”. Hainbat proiektu eukien ordureko, eta batzuk egindde: Antoña pabilloie inaugurau euen 1989ko urtarrillien eta kiroldegixen barrikuntzak egin zittuen (bestuarixuek, klimatizaziñue, elektrizidadie…). Esku artien eukien proiektu harrigarrixena, barriz, hauxe zan: Garagartzan belodromue egittie!

Kirol elkartiek oso pozik euzen erakunde barrixekin, oso lagungarrixe zalako: “Orain badaukagu leku bat gure beharrak planteatzeko, eta jestioan zuzenki parte hartzeko aukera dugu, lehen gertatzen ez zena”.

15-437-ArrasatePressGOI Press

Aurrekuekin lotute, AUKEA sarixek banatu zien lelengo aldiz. Bestiek beste, Axperi eta Caballerori emun eutzien sarixe, aurreko urteko Seuleko Joko Olinpikuetan parte hartu euelako.

Press 2

Jose Maria Sanchez Carrion Txepetx soziolinguistari entrebistie egin eutzien.
Euskeraz egitteko motibaziño faltie nabarmendu euen, jeneralien, eta batez be politikuen artien: “Ditugun alderdiak, edo erdaldunak dira erabat, edo sasi-euskaldunak. Denok dute erdara nagusi. Egoera hau aldatzen ez den bitartean, ezin daiteke euskararen izenean mintza (…) euskararen bizitza kolokan eta arriskuan orain dago”.

AEDren lana nabarmendu euen: “Euskal Herrian beste alternatiba baten bila dabiltzanen eredu eta exenplu da”.

Press 1

Asteko enkuestie eutanasiaren gaiñien egin euen. Hiru ados, eta bat kontra, zaharrena: “Esperantzaren bat beti dago”.

Press 1

(7. zenbakixe / 1989-01-20)

Mondraueko barientien lanak martxan jarri zittuen barriro be

Bariantie geldi

Gipuzkuako Diputaziñuen eta Altuna-Uria enpresaren artien tira-birak egon zien Mondraueko barientien lanak ziela-eta; horren ondorixoz, obrak geldi euzen.

Ordureko buketute egon biher euen bariantiek, baiñe hainbat problema egon zien: alde batetik, esplosiñuek peligrosuek zien inguruko etxiendako eta enpresendako; bestetik, Labeko-kobaren aurkikuntzie eta Aranzadi elkartekuek bertan eginddeko lanak euzen; eta azkenik, proiektuen beraren problema teknikuek.

Aukera bi euzen mahai gaiñien: batetik, Altuna-Uria enpresiekin kontratue bertan behera ixtie. Baiñe horrek asko atzeratuko euen bariantien konstrukziñue. Eta bestetik, presupuestue 149 milloi pezeta haundiketie. Eta hori erabaki euen, baiñe enpresa horrek beste lan-plan bat aurkeztu biher izen euen.

Gaiñera, Umezaintzak kejie ipiñi euen Udalien, leherketa baten ondorixoz San Josepe kalera harrixek jausi zielako.

15-436-ArrasatePressGOI

Tabernen ordutegixekin bueltaka!

Izen be, orduen, eta gaur egun be, kalien bolo-bolo ebillen tabernak ixteko ordutegixe. Horrekin lotute, kaleko enkuestie be horren gaiñien egin euen: Zer deritzozu tabernak ixteko ordutegiari?

Betiko kontue, zelan ez: zeiñei pregunteu, erantzune bata edo bestie. Gaztiek eta tabernarixek, ordutegixe luzeketien alde; eta nausitxuauek, lo lasai be egin biher dala…

15-436-ArrasatePressBEHE

Bernardo Atxaga: “Ez dut sinesten inork erregelarik jar dezakeenik”

Laugarren zenbakixen, gas naturalaren kontuek hartu euen portadie.

Press

Izen be, aspaldi-aspaldiko kontue dala emuten dauen arren, orduen hasi zien herrixen gas naturala sartzen. Orri biko reportaje baten, haren bentajak eta desbentajak azaldu zittuen, eta baitte gas-sarie etxebizitzekin lotziek eukiko euen kostue be: 7.746 pezeta. Hiru urtien herri osuen jartie zan asmue, epe bitten banatute.

Press 2 Press 3

Aparkamentuen arazue be tratau euen, 9. orrialdien. Erresidentiendako aparkamentuek egittie euken Udalak esku artien.

Press1

Obabakoak publikau barri, Bernardo Atxaga Mondrauen egon zan berbaldixe egitten, eta entrebistie egin eutzien Press-ekuek. Bestiek beste, Euskaltzaindiaren gaiñien egin euen berba: “Ez zait batere gustatzen gramatika. Ingalaterran ez dago Euskaltzaindiarik eta bakoitzak nahi duen bezala idazten eta pronuntziatzen du”. Bere ezizena nundik datorren be kontau euen, eta Kornelio Atxaga izen biherko leukela esplikeu!

Press4

Arrasate 88 lehiaketako sarituen izenak be publikau zittuen, eta hainbat izen ezagun dauz tartien: Andoni Urzelai, Julen Arriolabengoa, Jon Andueza…

Press

Santamas eguneko ferixie desagerketako puntuen egon zan

Hirugarren zenbakixen, Santamasak ekarri euen portadara.

1

Juanito Leibarrengana jo euen orduko Press-eko kazetarixek, eta harek esandakuek eta 1970ien Leibarrek berak eta Jose Letonak eginddeko Mondragon liburue kontuen hartute, orri biko reportajie egin euen. 1988xen, nobedade moduen, kuadrilliek herrittarrei eskatu eutzien Santamasetan basarrittar jantzitte urteteko. Hala be, 70eko hamarkadan, Santamas egune lanegune zan, eta ferixie desagerketako puntuen be egon zan. 80ko hamarkadan, baiñe, indderra hartu euen barriro. Oin dala 25 urte be sinbolo nagusi bi eukien jaixok: txistorrie eta txarrixe, zelan ez.

10 11

Debagoieneko alkatiek Dolores Ruizekin batzartu zien, Osasun sailburuordiekin, Mondrauen beste ospittale bat egittien gaiñien berba egitteko.

6

Radio Euskadikuek zuzenien egin euen programa bat Mondrauetik, eta, bestetik, Monterronen ezkontza zibillak egitten hasi zien.

9

Laugarren denporaldixe zan Jon Igoa mondrauetarrandako Sanse taldien. 22 urte zittuen eta ordureko pare bat partidu jokatute euken Realakin. Batzuek esaten euen John Toshack entrenadorien “ume mimaue” zala. Igoak klaru euken gatxa zala Realien jokaketie: “Ezin da lasaitu, jo eta ke jarraitu behar egunero”.

19