Jon Sarasua: “Bertsolaritzaren arrakasta soziala lortzen da txapelketarekin”

Jon Sarasua atxabaltarra ez zan klasifikau 1989ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako: “Txapelketa honetan ilusio gutxiagorekin ikusi dut nire burua”. Hala be, askok uste euen finalien egotie merezi euela: “Hori eritzi bat da, baina epaimahaiari egindako kritika gaizki formulatua dago. Ez zuen ni finalera joan behar nintzela bakarrik esaten, beste batek kanpoan gelditu behar lukeela ere bai, eta hori ezin da hala esan”.

Izen be, polemikie egon zan urte hartan jurauekin: “Beraien lana erlatiboa da, baina guk aukeratu ditugu eta txapelketaren hasieratik amaierara gure konfiantza osoa dute”.

Lopategi, Lizaso eta Egaña zien Sarasuaren faborituek irebazteko, baiñe horrek ez euen esan gure onenak zienik: “Adibidez, finala bukatu eta Santamasetan Arrasaten txapeldunak baino saio hobea egin dezake zortzigarren gelditu denak (…) Ezin daiteke esan zein den onena. Bertsolaritzaren inguruan mugitzen den edozeinek asumitua dauka hori. Txapelketa bertsolaritzaren arrakasta soziala lortzeko egiten da”.

press 6

Hiru zien azokie zabalik eukitteko biherrezko kondiziñuek: produktuek merkieu egotie, produktuen kalidadie hobie izetie eta danetik egotie. Eta Ikei enpresak eginddeko ikerketa batek esaten euenez, horreik ez zien beteten: batetik, instalaziñuek oso txarto euzelako; eta bestetik, Maxi Eroski zabaldu barrixek aukera zabalaue ofreziduten euelako.

Hortan, gobernu batzordien erabaki euen 1990 bukaeran ixtie azokie, baiñe Udalak aukerie emun gure eutzen basarrittarrei, noixien behin euren produktuek saltzeko; baiñe ez ekixien nun.

press 1

1988ko udazkenien hasi zien Kataideko industrialdie egitten, eta 1990eko hasierarako ixe buketute euen.

press 2

Jokin Zaitegi goguen: Roneoko etxe barrixetan egingo zan plazie Jokin Zaitegi deittuko zan eta Monterrongo jauregixen Jokin Zaitegiri eskeiñitteko bibliotekie inaugurau biher euen eguakotx hartan bertan.

press 3

Deba ibarrien kolektorie ipintteko asmue euken Gipuzkueko Foru Aldundixek. Hala be, Mondraueko Udalak lelengo pasue emun euen: Aramaio errekie garbiketan hasi zan.

press 4 press 5

Kazintto Bergara agertu zan Famauen ahotik atalien: “Erreminttie eta materixala ezauketie dok inportantiena”

press 7

Asteko enkuestan, Nekane Amozarrain, Eduardo Sanpedro, Jon Isazelaia eta Mertxe Bedia harrapau zittuen, Santamas jaixen gaiñien berba egitteko.

press

(44. zenbakixe / 1989-12-15)

‘Laso’: “Gure denboran, koloreak guretzat debekatuta zeuden”

Pedro Sologaistoa, Mondrauen urte askuen egon zan fotografo bakarra: “40 urtetik gorako herritar guztiei aterako nien argazkia. Artisaua naiz. Gure denboran ez zegoen gaurko automatismorik eta koloreak guretzat debekatuta zeuden”.

Oso klaro euken ze biher euen fotografixa batek ona izeteko: “Ondo enfokatua egotea, zentratuta egotea eta motiboa aukeratzea, gusto apurra izatea argazkia ateratzerakoan”.

Laso izena nundik etorren esplikau euen: “Nire lehen deitura Sologaistoa da eta nire lagunarena Lasagabaster; hortik dator Laso izena”.

Hiru urte eroien fotografixarik atara barik: “Lana utzi nuenean, begi batez ez nuen ezer ikusten (…) Zenbait operazio egin didate eta gaur egun nahiko ondo ikusten dut. Urtero, argazkilari talde batekin Ameriketara joaten naiz (…) Guztiz ondo ikusten ez badut ere, kamara automatiko batekin gutxi gorabehera motiboa zentratu eta listo”.

press 2

Udaleko Gobernu batzordiek diru-partida inportante bi onartu zittuen Arrasate Telebistak aurrera egitteko. Danera, 13.300.000 pezeta.

press 1

Joxe Mari Oxina errotarixe agertu zan barriro Famauen ahotik atalien.

press 5

Asteko enkuestan, mondrauetarrei preguntau eutzien ia zinera jueten zien edo ez.

press

Entrebistie egin eutzien Juan Luis Aranburuzabalari; delanterue zan  eta oso teknika ona euken: “17 urte nituenean, Reala etorri zen nirekin hitz egitera; hurrengo denboraldian haiekin joan nintzen, jubenil mailako taldera”.

Partido ederrak jokatu zittuen, eta Realak beste urte bi luzetu eutzen kontratue: “Konfiantza handia nuen; baina ezkerraldeko aurrelari batentzat urte zailak tokatu zitzaizkidan parean: Lopez Ufarte eta Txiki Realean; Manu Urbieta eta Uria Sansen, nire aurretik…”.

Ez euen lortu talde nagusire salto egittie, eta Ondarroako Aurrera taldera juen zan; gero, Barakaldora; eta ostien, Alavesera. Vitorixen ez eutzien kontratue barrittu, eta Mondra taldera etorri zan, 24 urtekin: “Zaila izango den arren, futbolean zerbait egiteko aukera gelditzen zait”.

press 4

Asteko argazki zaharrien Albina Madinabeitia biolinista ezagune agertu zan.

press 6

(37. zenbakixe / 1989-10-20)

Luis Zabala ‘Gigi’: “Polita izango litzateke New Yorkeko maratoira joatea”

1980xen hasi zan Luis Zabala Gigi atletismuen, maratoietan batez be: “Denbora pasa bezala hasi nintzen, ezer konkreturik bilatu gabe, baina 1986an Mallorcan 2 ordu eta 50 minutuko marka egin nuenean…”.

Benetan bizi euen atletismue Zabalak, eta inguruen egitten zien proba danak buruen artxibaute euken: “Ordenadore bat besterik ez zait falta gauzak zehatz-mehatz kontrolatzeko”.

Egunero urteten euen entrenetan, 7rak aldien, eta, gutxienez, hogei kilometro egitten zittuen urteten euen bakotxien. Prueba inportante bat eukenien, baiñe, ez zan entrenetan: “Igandean Donostian korrituko dut. Egun hauetan ez naiz entrenatzera joango. Masaje batzuk hartu…”.

Amets bat euken atleta mondrauetarrak: “Polita izango litzateke New Yorkeko maratoira joatea. Gastu izugarri handia da, badakit, baina polita izango litzateke”.

press 4

Entrebista nagusixe Joserra Gartziari egin eutzien: “Ikastolan oso disgustora nengoen eta egiten nituen zenbait gauza nik aukeratutakoak ez zirela sentitu nuen”.

press 3

Iturripe zelakue izengo zan datutan emun euen Press-ek.

press 1

Beheko Errabalien euen Garibai etxie, herriko harresixetatik kanpoko behekaldien. Esteban Garibai bertan jaixo zan, 1533en.

Felipe II.aren kronistie izen zan eta etxien bertan idatzi euen gerora Anberesen inprimauko euen Espainiako Historia Orokorra.

1569xen Mondraueko alkate izen zanaren etxiek daukon aurrekaldie 1560xen barrittu euen; leiho bat eta burdiñazko balkoi bat egin zittuen. Balkoi gaiñien zamalloatarren harmarrixe euen. Garibai bertan bizi izen zan sasoien, 13. eta 15. zenbakixek etxe berekuek zien.

Madrillen hil zan Garibai, 1599xen.

Etxie 1989xen barrittu euen, 5.695.962 pezetako presupuestuekin, eta 1990a ezkero Mondraueko Gazte Bulegue dau bertan.

press 6

Asteko enkuestan, Udalak alkoholaren eta tabakuen kontra hartuteko akordixue zala-eta preguntau eutzien herrittarrei.

press

Famauen ahotik atalien, Joxe Mari Arabaolaza errotarixek bizi izendakuek kontau zittuen: “Gabien hiru bider jaiki biher izaten zuan errotie zainketan”.

press 5

(36. zenbakixe / 1989-10-13)

Tejero, On Jose Maria Arizmendiarrietaren azken agurrien

Barinagako Iturbe basarrixen jaixo zan On Jose Maria Arizmendiarrieta, 1915eko apirillen 22xen.

1968xen, bihotzak lelengo abixue emun eutzen; 1974ien, lelengo aldiz operau euen, bihotzien balbula artifizial bat ipiñitte; 1976xen, beste operaziño bat egin eutzien, eta urte berien hil zan, azaruen 29xen. Haren gorpue egun bi egon zan parrokixan.

Abenduen 1ien hilletak izen izen. Eleixie jentez gaiñezka, eta aldare inguruen 60 abade.

Azken agurre kanposantuko atarixen egin eutzien; han atara euen goiko argazkixe.

Zerralduen inguruen, Uribe basarriko haren loibak, Jesus Larrañaga, Del Arco, Javier Mongelos eta Jose Maria Ormaetxea. Eta hareikin danekin batera, lelengo illeran, bere betiko bigotiekin, orduko Gipuzkuako Guardia Zibillen komandantie, Antonio Tejero Molina.

Press

Asteko enkuestan, ekonomia kontuez pregunteu eutzien mondrauetarrei.

pres

Saskibaloi taldie gertu euen zapatuen bertan ligie hasteko. Bigarren Maille.

pres 7

Maritxu Kajoi egune zan, eta hiru orriko reportajie egin euen Press-ek.

pres 4pres 5 pres 6

Mondraueko euskerien gaiñien idatzi euen Txipi Ormaetxeak Txandaka atalien.

pres 3

Cum laude kalifikaziñue emun eutzien Ana Toledo antzuolarraren tesixei; bestetik, Jazten aldizkarixe jaixo zan.

pres 1

Urte asko egin zittuen kamionero Felix Bolibarrek. Berak esaten euen moduen, lan asko eta diru gutxi: “Gaur barrenderuek hobeto pagaute jazak kamionerue baino. Neuri zer pasau jatek? Gorputze hondatu eta duro bat irabazi ez”.

Kamioi asko konduzidute euen, danetarikuek: “Roneon Mack-a euki neuen. Gasoliñie erreten juan… Campsako kamioie be gutxi zuan harentzako. Eterra, barrez, arrankaualdi guztietan biher”.

Biaje asko egin zittuen urte askuen, eta, bestiek beste, ardaue ekarten euen Cariñetatik (Zaragoza): “Tabernie eiñ aurretik, hemen etxe aurrien tejamana bat gaukan eta hemen hasi gitzuan ardaue saltzen. El Portal de Belen deiketan jutzien. Horreik 200 litroko barrikok en un santiamen jueten zittuan”.

Press 1

(35. zenbakixe / 1989-10-06)

Sabino Garai: “Ez zuan komeni Sabino Aranaren hazurrek hartu zeixien”

Sabino Garaik gerra denporako kontuek ekarri zittuen Famauen ahotik atalera.

Amaiur batalloiekin ibilli zan gerra denporan, eta morse ikesi euen Aramaixon: “Banderiñekin, akordeoiekin eta argixekin egitten zittuan seiñak. Akordeoie esaten gutzen trastioi gabien ebalten gaixuan. Botoie zapaldu, tiretu eta argi txiki batek urteten juan. Txikixe izen biher, bestela danak ikusiko laukiek eta”.

Sabino Aranaren gorpue zainketan ibilli zan: “Kabue nitzuan ni eta egun baten Eibarko topete tenientie etorri jatan, ez jakixat zer egin biher gauela esanaz. Laster juan gitzuan kapitana, tenientioi eta hirurok Sukarrieta ondoko baserri batera. Kapitanak orduen: ‘Hemendixik haraxe egon biher dozue. Inguru guztie zerkaute geukan, iñork zertan gabitzen ez gakixela. Gero jakin gaixuan, itxurie Francoren tropak abanzauaz jatozan eta ez zuan komeni Sabino Aranaren hazurrek hartu zeixien, eta gu ba inguruek bijiletan egon gitzuan hazurrok beste leku batera erueteko atara arte. Sekule ez gaixuan jakin nora ezkutau zittuen”.

press 6

Javier Mentxaka ekarri euen Podiuma atalera, oso ezagune herrixen, ariñeketan ikusitte.

press 5

1989ko Elekziño Jeneraletarako kandidatuek presentau euen Press-ek: Xabier Zubizarreta, Esther Larrañaga, Eli Galdos, Koldo Martinez…

press 2

1989xen Kilometroak jaixe Oñatin egingo zala aprobetxaute, hiru orriko reportajie egin euen Press-ek.

press2bpress 3 press 4

Asteko enkuestan, errenta deklaraziñuen gaiñien pregunteu eutzien lau mondrauetarrei. Ia ze pentsetan jakuen sistemie.

press

Javier Ortega arkitekto bilbotarrak diseñau euen Ferixalekurako frontoien maketie, 1989xen.

Frontoie 330 milloi pezeta kostauko zan eta 1.100 ikuslendako lekue eukiko euen. Eukiko zittuen hiru edo lau frontoi txiki, squash kantxa bi, gimnasiue eta tabernie. Arkitektuek esan euen “aparteko topalekua” izengo zala.

HB, EAJ eta EA proiektuen alde euzen eta EE, barriz, kontra, pentsetan euelako mondrauetarrek “beste lehentasun premiagoatsuak” eukiela. Hala be, Gobernu Batzordiek onartu egin euen eta urtie buketu baiño lehen hasiko zien lanak.

press 1

(34. zenbakixe / 1989-09-29)

Albina Madinabeitia: “Bibolin-jole ona izateko, dohain horrekin jaio egin behar da”

Albina Madinabeitia mondrauetarrari egin eutzien entrebistie: herriko biolinista haundixenetakuei. 80 urte euken, Arrasate Musikalen irekasle zan eta bertako orkestan joten euen.

Gazte hasi zan bioliñe joten: “Arrasatetik Bartzelonara joan nintzen ikastera, 8 urterekin, irakaslearen etxera. Bost urte pasa ondoren, aitari irakaslez aldatzea aholkatu zioten, oso doinu gogorra nuelako. Madrilen egin nituen ondorengo ikasketa guztiak; han ikasten ari nintzela, urtero Kontserbatorioko lehen saria jasotzen nuen eta behin Sarasate saria ere jaso nuen”.

Bilbora ezkondu, gerrie hasi, senarrangandik banandu, barriro Madrillera juen, eta jubilau ostien Mondrauera etorri zan gurasuekin eta semiakin: “Oso etxekoia naiz eta hemen oso harrera ona egin didate (…) Arrasate Musikalek meritu handia dauka. Do bat zer den ere ez zekiten haurrek solfeoa, bibolina, pianoa etab. ikastea lortu dute”.

Press 2

1958xe zan. Eskola Profesionala martxan euen eta agostuen lelengo biajie organizau euen, Europara.

110 persona juen zien, ikasle izendakuek gehixenak, hiru autobusetan, hogei egunerako.Alemania eta Holanda bisitau ostien, Bruselasera juen zien, Expo’58 ikustera. Han 4-5 egun egin ostien, etxerako bidie hartu euen.

Argazkixen, atzien Atomium dauela (Bruselas), zutik, ezkerretik eskumara: Jose Luis Abarrategi, On Jose Maria Arizmendiarrieta eta Klaudio Pagaldai; belauniko, Eugenio Zabarte eta Juan Leibar.

Press 5

Andoni, Patxi, Jose, Piraña eta Iñigo… martxan euen SS-77 musika taldie.

Press 1

Alejandro Mendizabal harrapau euen Famauen ahotik atalerako: “Orduko golik polittena porterue eta baloie bixek barruen sartie izeten zuan”.

Press 4

Ramon Luengo eta futbola batera doiez. Bueno, jeneralien, Mondrauen, luengotarrak eta futbola.

Press 3

Enkuestie kuriosue izen zan: ia mondrauetarrei ze pentsetan jakuen txuri-baltzezko pelikulak koloretan emutie.

Press

(33. zenbakixe / 1989-09-22)

Arrasate Telebista gertueu, AEDk eta Udalak akordixue egindde

Xabier Zubizarreta alkatiek eta Joxemari Muxika AEDko presidentiek konbenixue firmau euen, elkartien funtzionamendue eta etorkizune garantizetako.

Gaiñera, Arrasate Press-erako periodista bi, publizista bat eta maketadore bat kontratau zittuen Udalak, AEDren ardurepeien aldizkari horretan lan egitteko; eta lokalaren errentiez, mantenuez, azpiegituretako inbersiñuez… horreittaz be Udala arduretuko zan; izen be, Press sortu zanetik izen zan holan.

Baiñe nobedade nagusixe izen zan Arrasate Telebista martxan jarteko pasue emun zala. Udalak periodista bi eta tekniko bi kontratau zittuen eta lokalaren mantenue, produkziño, emisiño eta postprodukziño-tresnak be pagauko zittuen, 13.710.000 pezetako presupuestuekin.

Eta euskerazko komunikabide danetako zuzendarixe be kontratau euen: Joxe Aranzabal.

Press 2

1989ko Kilometroak Oñatin egingo ziela eta, reportajie dedikau eutzien jai inportante horrei.

Press 6 Press 7

Reala eta estranjeruek. Asteko enkuestie horren gaiñien izen zan, ia mondrauetarrek zela ikusten euen Realak kanpoko jugadoriek fitxetie.

Press

Stephen Rochek ez euela kontratue barrittuko Fagor ziklismo taldiekin… eta Greg Lemond fitxetako asmue eukiela… Izen haundixek Fagor taldien inguruen.

Press 9

Famauen ahotik atalien Felipe Vitoria musikue agertu zan: “Hojalatazko galleta kaja batzuk izen zittuan nire lehenengo baterixie”.

Press 10

Joxemari Muxika zan AEDko presidentie, eta elkartiek euken asmuez berba egin euen.

Press 8

Kultura sailburuordie, Iñaki Zarraoa, egon zan Arrasate Press bisitetan, eta lantaldiekin argazkixe atara euen.

Press 4

Eta Zarraoa hamen egon zala aprobetxaute, euskal egunkari bat sortzien gaiñien eginddeko enkuestiez emun euen bere opinixue. (Zarraoaren berbak die, nahiz eta argazkixen Maite Aristegi agertu).

Press 1

“Udalatx mendiaren malda aldapatsuetatik zintzilik, karaitzez eta artadiz inguraturik, paraje airoso eta eguzkitsuan ikus dezakegu Udala auzoko San Esteban eliza”. Holan deskribiduten euen Jerardo Elorzak Udelako eleixie.

“Batzuen ustez, eliza honetako parrokoa zen Martin Abade ehiztari porrokatua: zakurrak zaunkaka entzun zituenean, meza bertan behera utzi eta ehizaren atzetik arrapaladan ondoko basora abiatu zen apaiz ospetsua, alegia. Beste zenbaitek dioenez, Larrinoko abadea edo Leintzeko artziprestea zen ehiztari zalapartari hura. Dena den, beste eskualde batzuetako Mateo Txistu ezagunaren antzera, zakurrei jarraituz, batetik bestera eten gabe ibiltzea ei dauka zigortzat gure Martin Abade gizarajoak”.

Press 11

(31. zenbakixe / 1989-07-21)

Xabier Lete: “Rantxoz eta bakeroz betetako herri baten bizi gara, Burns-en”

Mondrauen euen Xabier Lete, bakaziñotan. Ameriketako Estatu Batuetan bizi zan, Oregonen, Burns-en: “Aita eta ama [bergararrak] duela 37 urtetik bizi dira han, 5.500 biztanleko herrian”.

Burns-en 400 bat euskaldun euzela kontau euen: “Bizkaitar eta naparrak gehienak. Gure tiok hotela ipini zuen eta horra beti euskaldunak etortzen ziren. Horregatik kontserbatu dugu hain ondo hizkuntza; etxean beti egiten dugu euskaraz. Daukadan semeari ere erakutsiko diot euskara”.

Bere bizimoduaz be egin euen berba: “Hango ekonomia egur, behi eta ardietan oinarritzen da, guztiontzat dago lana. (…) Kirol asko egiten dugu. (…) Neskei 21 urte arte ez diete tabernetan sartzen uzten, eta tabernak 2etarako itxita daude. Burns-en ez dago gauza handirik egiteko”.

Mondrauen euela aprobetxaute, jairik jai ibilli zan: “Herri askotako jaietan egon naiz. Arrasaten, sanjuanetan, tanborrero urten nuen; jendeak esaten zuen: ‘Ese es el americano”.

press 2

Udalekuetan 360 ume ebitzen, 21 monitorek zainddute. Danetik egitten euen: eskulanak, okindegixe, fotonobelie…

press 1

Hainbat mondrauetarrek egin euen Hiru Handiak pruebie: Gorbeia, Anboto eta Aizkorri. Ba, Xabier Ozaetak egin euen kontakizune.

press 3

Alberto Garai kirol medikuek urten euen Podiuma atalien: “Umeak OHOko 3. mailatik kirol espezifiko batean hasten dira eta hau astakeria itzela da”.

press 4

Bixente Barandiaran Mentu entrebistau euen Famauen ahotik atalien. Holan definiduten euen Josu Otaduik Barandiaran: “Esku bixekin ezker-eskuma berdin manejetan dau maillue”.

press 5

Asteko enkuestie selektibidadien gaiñien egin euen. Ia ze pentsetan jakuen mondrauetarrei. Iñaki Gurrutxagak, Olga Parrak, Maria Angeles Elortzak eta Gaizka Lasagak erantzun euen.

press

“Hemendixe aterako ziran takarradan Joanikote eta Presebal, beste oinaztar batzuekin nahasian, ganboatar maltzurrek setiaturik zeukaten Mondragoeko hiribilduari su eman ziotenean. Kale artean ez kiskaltzearren, ihesari eman zioten; ez ziren oso urruti heldu, beherago zegoen Madalena errebalean harrapatu eta hil egin baitzituzten”.

Jerardo Elorzaren berbak die, XV. mendeko ahaide nagusixen burrukez. 1448ko ekaiñen 23ko Mondraueko erreketaz ebillen.

press 6

(29. zenbakixe / 1989-07-07)

‘Hauts gaua’: 300 litro kalimotxo, 1.000 jai-zapi, 500 kilo urun

1989ko sanjuanetako programie egitteko talde eta elkarte batzuk batu zien: Udala, SUDC, Aukea, Lore Gazteak, Gaiteroak eta Kuadrillen komisiñue.

Ba, orduko jaixek preparetako, 28 kuadrillatako jentie batu zan: “Sei edo zazpi bilera egin ditugu. Batzuetan hirurogeiren bat lagun bildu izan gara”.

Ekitaldi asko egon zien: txopuen igoerie, kuadrillen arteko ziklismo karrerie, zezen jaialdixe, Toronto eta bere epotxak, rock jaialdi bi, Hauts gaua, poteue gona eta patiñekin, herri bazkarixe…

Orduen, Tronpalari elefantie ibiltten zan kalien; jaixen sinbolue zan. Hauts gaua-i dagokixonez, 300 litro kalimotxo, 1.000 jai-zapi eta 500 kilo urun ibiltten zittuen: “Hauts gaua-ri buruz esan gura dugu ez dadila inor haserretu. Joan den urtean udaletxean bi denuntzia jaso ziren, eta argi utzi nahi dugu ez dugula egiten asmo txarrekin. Baina, badaezpada, jendea ez dadila etorri domekako erropaz jantzita”.

Jaixetako pegatiñetan, barriz, dragoie agerketan zan, astue erreten.

Kuadrillen komisiñuen ustez, oso pasibuek zien herrittarrak: “Ematen du jendea oso lotsatia dela. Jendearen parte-hartzea Maritxu Kajoirekin eta Aratusteekin lotzen da. Jendeak beste herri batzuetara joan behar izaten du desmadratzera”.

Komisiñue inddertu gure euen gauza gehixeu organizetako: “Zaldibarko txapelketa berreskuratu nahi dugu, eta horretan dihardugu”.

press

Sanjuanetako egitaraue be oso zabala zan orduen. Bestiek beste, Mondraueko taldien kontzertu potentie egon zan: DDDP, Zakarrak, Malaña…

press 3 press 4 press 5

Epelderen argazkixen, Kaxarranka izeneko dantza egitten dabitz Herriko Plazan, sanjuanetan.

Bertan agerketan dienak sasoi beteko arrantzale lekeittiarrak die. Dantza hori San Pedro egunien egitten da, Lekeitixon, bestiek beste.

press 1

Asteko enkuestan, sanjuanetan jentiek ze asmo euken pregunteu euen, ia kanpora juetekue zan edo ez. Danek erantzun bera emun euen: herrixen geratuko zien.

press0

Enrike Alonso ziklista mondrauetarrari entrebistie egin eutzien, Eibarko Bizikleta herrittik pasau zala aprobetxaute. “Profesional bihurtzean, dirua da duzun aliziente bakarra”.

press 12

Famauen ahotik atalerako, Eugenio Abarrategi harrapau euen: “Frigorifikue etorri zanien zientoka izotz-fabrikak itxi zittuan hamen”.

press 2

(28. zenbakia / 1989-06-23)

Udaletxeko obriek herriko ardozalien konture, neurri baten

XVIII. mendeko bigarren erdialdien konstruidu euen udaletxie. Martin Karrera arkitekto beasaindarrak zuzendute hasi zien lanak, 1756xen, eta hamar urte gerueu buketu.

Galarrako harrobittik ekarri euen harrixe, eta armarrixe eta moldurak egitteko Agurain aldera jo euen material bille. Armarrixe arkitektuen semiek landu euen, Manuel Martinek. Balkoiek eta beste burdin-lan batzuk, barriz, Rafael Amezola elorrixotarrak egin zittuen.

Herrixe zorpeien geratu zan, eta haxe gastu ikeragarrixe kubriduteko, inpuesto berezi bat jarteko eskubidie lortu euen Kontsejuek: hamar urtez ardo-azunbriei lau marabedi gehixeu jartie.

Hortan, esan leike herriko ardozaliek pagau euela, neurri baten, obrak.

Plaza erdiko kioskue, barriz, 1911tik 1953ko ekaiñen 8ra arte egon zan.

Press 3

Zikloturismue modan jarri zan 80ko hamarkadan. Mondrauen, 1980 inguruen fundau euen Deba Garaiko Zikloturisten Elkartea. 100 bazkide zien, danak gizonezkuek, eta 30 urtetik gorakuek.

Elkartekuek domekero egitten zittuen urteerak, martxotik iraillera arte: denporaldi hasieran 40 kilometro ingurukuek eta ekaiñien eta uztaillien, barriz, 120 kilometrokuek.

Gipuzkoan egitten zien probetan be ibiltten zien; ez euen irebazlerik, eta danei emuten eutzien premixoren bat. Gaiñera, urtien behin, umiendako ekitaldixek organizetan zittuen.

PressPress 5

13 urtekin hasi zan Fernando Zufiria atletismuen, eta baeroien urte batzuk entrenadore. Caballero, Alonso, Gay… atleta onak euzen orduen Arrasate Atletiko Taldien.

Press 1

Joxe Biainek maketak egitten zittuen; batez be, barkuek. Artistie zan: “Azkeneko barkue eitten 15 hillabete pasau jittuat”.

Press 2

Asteko enkuestan, Europako Parlamentorako elekziñuetako kanpaiñaz pregunteu eutzien mondrauetar batzuei. Ba, erantzunek danetarikuek izen zien.

Press0

(27. zenbakia / 1989-06-16)