Xabier Lete: “Rantxoz eta bakeroz betetako herri baten bizi gara, Burns-en”

Mondrauen euen Xabier Lete, bakaziñotan. Ameriketako Estatu Batuetan bizi zan, Oregonen, Burns-en: “Aita eta ama [bergararrak] duela 37 urtetik bizi dira han, 5.500 biztanleko herrian”.

Burns-en 400 bat euskaldun euzela kontau euen: “Bizkaitar eta naparrak gehienak. Gure tiok hotela ipini zuen eta horra beti euskaldunak etortzen ziren. Horregatik kontserbatu dugu hain ondo hizkuntza; etxean beti egiten dugu euskaraz. Daukadan semeari ere erakutsiko diot euskara”.

Bere bizimoduaz be egin euen berba: “Hango ekonomia egur, behi eta ardietan oinarritzen da, guztiontzat dago lana. (…) Kirol asko egiten dugu. (…) Neskei 21 urte arte ez diete tabernetan sartzen uzten, eta tabernak 2etarako itxita daude. Burns-en ez dago gauza handirik egiteko”.

Mondrauen euela aprobetxaute, jairik jai ibilli zan: “Herri askotako jaietan egon naiz. Arrasaten, sanjuanetan, tanborrero urten nuen; jendeak esaten zuen: ‘Ese es el americano”.

press 2

Udalekuetan 360 ume ebitzen, 21 monitorek zainddute. Danetik egitten euen: eskulanak, okindegixe, fotonobelie…

press 1

Hainbat mondrauetarrek egin euen Hiru Handiak pruebie: Gorbeia, Anboto eta Aizkorri. Ba, Xabier Ozaetak egin euen kontakizune.

press 3

Alberto Garai kirol medikuek urten euen Podiuma atalien: “Umeak OHOko 3. mailatik kirol espezifiko batean hasten dira eta hau astakeria itzela da”.

press 4

Bixente Barandiaran Mentu entrebistau euen Famauen ahotik atalien. Holan definiduten euen Josu Otaduik Barandiaran: “Esku bixekin ezker-eskuma berdin manejetan dau maillue”.

press 5

Asteko enkuestie selektibidadien gaiñien egin euen. Ia ze pentsetan jakuen mondrauetarrei. Iñaki Gurrutxagak, Olga Parrak, Maria Angeles Elortzak eta Gaizka Lasagak erantzun euen.

press

“Hemendixe aterako ziran takarradan Joanikote eta Presebal, beste oinaztar batzuekin nahasian, ganboatar maltzurrek setiaturik zeukaten Mondragoeko hiribilduari su eman ziotenean. Kale artean ez kiskaltzearren, ihesari eman zioten; ez ziren oso urruti heldu, beherago zegoen Madalena errebalean harrapatu eta hil egin baitzituzten”.

Jerardo Elorzaren berbak die, XV. mendeko ahaide nagusixen burrukez. 1448ko ekaiñen 23ko Mondraueko erreketaz ebillen.

press 6

(29. zenbakixe / 1989-07-07)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude