“Pertsona bezala, ez dituzte baloratu dirua, harrokeria…”

RIP taldiez idatzi euen Javi Sayes-ek (Destruye): “Zenbat bider jo zuten ‘por milki!’. Gasolina ordaintzeko adina… kotxea hartu eta fuego”.

Holan definidu euen talde haren eragiñe: “RIP taldeak rock munduan ateak zabaldu ditu, gero beste talde batzuk bide musikal horretan ari ahal izateko. Aipatzekoa da taldeak izan duen arrakasta eta nola gorde den arrakasta hori”.

Beti errepertorixo iguela eukitte be, klaru euken zergatik errespetetan euen jentiek RIP: “Musikari dagokionez, goi mailako poesia eta munduaren ikuspegi zorrotza lortu dutelako; eta pertsonak bezala, ez dituztelako baloratu gaur egun hain ohikoak diren balioak: dirua, harrokeria…”.

1988xen separau ostien, Txerra eta Jul anaiek transportista ibilli zien Mondraue eta Bilbo artien, Mahoma autobus-konduktore eta Portu bizikletan ibiltten zan sarri herrixen gora eta behera.

press 5 press 6

Musikie izen zan sanjuanetako zenbaki berezixen protagonista nagusixe. Erreportaje luziek, herriko musika taldien zerrendie… Adibidez, tarte zabala eskeiñi eutzien rockari, herriko rockari, lau orriko erreportajien.

press 1 press 2 press 3 press 4

Gaurko panorama. Hola titulau euen bost orriko beste erreportaje bat, herrixen euzen musika-taldien gaiñekue –baitte ingurukuek be–. DDDP, Heriotza, Malaña, SS-77…

press 7 press 8 press 9 press 10 press 11

Eta, zelan ez, lehengo talde batzuk be ekarri zittuen gogora Press-ek. Los Iris, Los Dragones eta Los Jaguar’s.

press 12 press 13 press 14

Asteko enkuestan be musikie izen zan protagonistie. Ze talde gureko leukie ikusi mondrauetarrek herrixen bertan? Aitor Lopez Rekarte, Bea Alcalde…

press 0

(Zenbaki berezixe, sanjuanak, 1990-06-22)

Eskola Profesionaleko lelengo irekasliek, Arizmendiarrieta buru

Urtebete egin euen On Jose Maria Arizmendiarrietak Union Cerrajerako Aprendices eskolan. Hango ikasle danak langillien semiek zien, hamarreko taldetan banatute ikasgeletan.

Arizmendiarrietak, barriz, Aprendiceseko atiek zabaldu gure eutzien herriko gazte danei, ez bakarrik langillien semiei. Union Cerrajerako zuzendaritzak, baiñe, ez euen onartu, eta Barinagako abade gaztiek, gurasuen eta herrittar askoren laguntziekin, Eskola Profesionala sortu euen Biteri Fundaziñuen edifiziuen.

1934ko oktubrien 10a zan. Montiano maixuekin eta Cerrajerako langille eta ofizial batzuekin osatu euen irekasle-taldie. Argazkikuek die Eskola Profesional sortu barriko lelengo irekasliek: zutik, ezkerretik hasitte, Gaspar Ezkurra, Prudencio Osinaga, Anton Balerdi eta Ignacio Palacios. Jarritte, ezkerretik eskumara, Jose Lasa, On Jose Maria Arizmendiarrieta eta Mariano Montiano.

Hogei ikaslekin hasi zien, danak gizonezkuek. Izen be, 1958xen egin zan emakumez osatuteko lelengo taldie.

press 2

Euskal irekurliez hauxe esan euen Andu Lertxundi idazliek: “Euskal irakurlegoa ez dugu ezagutzen. Gure irakurlegoaren zati handia irakurlego tenporala da. Fidelak, berriz, gutxi dira”.

Kezkatute euen kritika faltagatik: “Nik zer nahiago nuke, nire azken nobelari buruz, nik idatzi dudan nobelarik onena kontsideratzen dudana, Carla-ri buruz, alderdi onak azpimarratu izan balira edo txarrak jipoitu izan balira. Baina inork ez du ezertxo ere esan eta erabat desaperzibituta pasatu da. Hau izango da gure egoera, baina nik ez dut uste batere egokia denik”.

press 1

Urkuluko urtegittik Eskoriatzara ure erueteko sarie inaugurau euen.

press 2

JMA, ezohiko elkarte anonimoa erreportajie egin euen Press-ek, punta-puntan euen-eta giltzagintzaren sektorien.

press 3 press 4

Asteko enkuestan, arropatan diru askorik gastetan ete euen preguntau eutzien mondrauetarrei. Mari Karmen Zubillaga, Gorka Sudupe…

press 1

Torrestarren gaiñekuek agertu zien Famauen ahotik atalien: “Mondrauen oso famosuek zien torrestarrak”.

press 5

(65. zenbakixe / 1990-05-25)

Oin dala 90 urteko Musakolak antzik ez gaur egunekuekin

1923e zan, Isidro Heriz Mondraueko alhondigerue eta konpaiñia Musakolara juen zien ardue eruetera, sarritten egiten euen moduen.

Bueltarako gurdixe kargau, eta kalera; bidien, baiñe, geratu egin zien erretratu hori atarateko, Bidekurtzen. “Zaldi ona gaukan guk eta gobernau be ondo eitten gaixuan. Lau erruberako karrue ibiltten gaixuan, burdinazko llantadune”, esaten euen Luis Herizek, aurre-aurrien agerketan dana, ezkerrekaldien.

Gurdi haren gaiñien, jarritte, haren aitte Isidro eta anaixe, Gabriel, gerueu akzidente baten hil zana. Zutik, zaldixei eusten, Andres, Ferreriasen bizi zan morroi mondrauetarra. Eta korbatadune, barriz, biajante bat zan.

Erretratuen eskumakaldien ikusten dan etxie Hierro etxie da, eta haren atzien Zerrajerako etxiek. Bidien ezkerraldien dauena oin dala gutxire arte jubilauen etxie euenekue da. Hala be, San Antolin, San Lorenzo, Santa Teresa eta polideportibue falta die ezkerraldien, eta eskumakaldien, barriz, Musakolako gasoliñerie eta etxe asko. Maxua basarrixe be ikusi leike, eta haren gaiñien Arbe gaiñe.

press 4

Asteko enkuestan, insumisiñuen gaiñien preguntau eutzien mondrauetarrei.

press 6

Nola aldatzen diren gauzak… Bai, abesti horrek esaten dauena ederto aplikau leike Mondrauen dauen leku horretarako. Gaur egun, tabernak, komerziuek… danetik dau. Oin dala urte batzuk, ezer gutxi.

press 7

Takolo, Porrotx eta Pirrutx egon zien herrixen Karnabaletan. Gaur egun be martxan dauz… Takolo barik eta Pirrutx->Pirritx bihurtute. Eta Karnabaletako programaziñuen barruen, sokamuturre egon zan Monterron ondoko zelaixen…

press 9

Karnabaletako martitzena zan Mondrauen, eta sortu barri zan Arrasate Telebistako kamarek kalera urten euen.

Erliek eztire moduen, hola ibilli zien umiek egun hartan, ATBko kamarak ikusten zittuen bakotxien. Helduek, barriz, lotsa haundixe erakutsi euen kamara aurrien.

Izen be, Arrasate Press-ekin ohiketan ebitzen mondrauetarrak poliki-poliki, baiñe telebisiñue beste kontu bat zan….

press 11

Hori bai hori portadie!

press 5

Famauen ahotik atalien, Bittori Gallastegikin egon zien: “Lana gogor eindde baiñe oso ondo pasau juat kamarera”

press 10

(54. zenbakixe / 1990-03-02)

Jose Antonio Arana Martija: “Herriko pertsonaiarik inportanteena da Juan Carlos Gerra”

Sebero Altuberen lagun haundixe izen zan Jose Antonio Arana Martija; gaiñera, harro euen, Altubek itxitteko postue bete euelako Euskaltzaindian.

Mondrauera etorri zan Arana Martija, Jokin Zaitegiren omenez organizauteko ekintzetan parte hartzeko, eta Mondraueko hiru persona inportanteren gaiñien berba batzuk egin zittuen: Juan Carlos Gerra, Sebero Altube eta Jokin Zaitegi. Hamen, labur, harek esandako batzuk:

“Arrasateko pertsonaiarik garrantzitsuena da Juan Carlos Gerra; Arrasateko historia ezagutzeko, Gerra ezinbesteko gizona da; eta bere garaiko euskaltzale guztiekin harremanak zituen”.

“Sebero Altubek proposatzen zuen hizkuntza ikasterakoan sintaxia eta gramatika ikasteaz gain, tonologia ere ikasi behar dela.

“Zaitegik, euskararengatik, euskara defendatzeagatik edo euskara ikasteagatik jesuita izateari utzi zion”.

pressargit

Cum laudie emun eutzien Jose Antonio Mendizabal Tonino mondrauetarrari, Elkarte anonimo laboralak gizarte-ekonomiaren testuinguruan tesixagatik.

press 1

Jose Luis Agotek erregalo ederra ekarri eutzien Press-ekuei, Marruekosetik: Macintosh IIci barrixe!

press 2

Nolakoa da gaur egun euskararen egoera Arrasaten? Galdera horren bueltan batu zien Nati Abasolo, Edurne Erauskin, Jose Felix Diaz de Tuesta, Julen Arexolaleiba, Mikel Lezamiz eta Jose Mari Velez de Mendizabal.

press 3 press 4 press 5 press 6

Simon Arregi harrapau euen Famauen ahotik atalerako: “Sasoi baten Ziorlako zerrie inguruko inportantiena zan”

press 7

Enkuestako galderie: Zer deritzozu autodeterminazioaren inguruan sortu den eztabaidari? Galdera bat, eta lau erantzun.

press

San Agustin egune zan, Zarugalde kaleko patroien egune, 1953ko agostuen 28xen; zarugaldetarrek ugarixo-harrapaketie organizau euen.

Gutxi ibilli zien ugarixuek harrapetan, baiñe jente pillue batu zan, Muxibar ondoko rotondan: argazkixen dauena Aramaio errekie da. 1970eko hamarkada bukaeran tapau euen hor ikusten dana, baitte eskumakaldien ikusten dan presie; presaren azpixen, angilak, zarbuek, ezkailluek, kangrejuek-eta harrapetan zittuen jentiek.

Ur haundixekin, Muxibarko Esteban Etxabek ezkaillutan urteten euen eta Lagunilla tabernako Baratillo-k kañaberiez harrapetan zittuen ugarixuek.

Teillatuez tapaute Zarugaldeko labaderue dau; sasoi baten, hara jueten zien arropie garbiketan.

pressargit2

(48. zenbakixe / 1990-01-19)