Oin dala 90 urteko Musakolak antzik ez gaur egunekuekin

1923e zan, Isidro Heriz Mondraueko alhondigerue eta konpaiñia Musakolara juen zien ardue eruetera, sarritten egiten euen moduen.

Bueltarako gurdixe kargau, eta kalera; bidien, baiñe, geratu egin zien erretratu hori atarateko, Bidekurtzen. “Zaldi ona gaukan guk eta gobernau be ondo eitten gaixuan. Lau erruberako karrue ibiltten gaixuan, burdinazko llantadune”, esaten euen Luis Herizek, aurre-aurrien agerketan dana, ezkerrekaldien.

Gurdi haren gaiñien, jarritte, haren aitte Isidro eta anaixe, Gabriel, gerueu akzidente baten hil zana. Zutik, zaldixei eusten, Andres, Ferreriasen bizi zan morroi mondrauetarra. Eta korbatadune, barriz, biajante bat zan.

Erretratuen eskumakaldien ikusten dan etxie Hierro etxie da, eta haren atzien Zerrajerako etxiek. Bidien ezkerraldien dauena oin dala gutxire arte jubilauen etxie euenekue da. Hala be, San Antolin, San Lorenzo, Santa Teresa eta polideportibue falta die ezkerraldien, eta eskumakaldien, barriz, Musakolako gasoliñerie eta etxe asko. Maxua basarrixe be ikusi leike, eta haren gaiñien Arbe gaiñe.

press 4

Asteko enkuestan, insumisiñuen gaiñien preguntau eutzien mondrauetarrei.

press 6

Nola aldatzen diren gauzak… Bai, abesti horrek esaten dauena ederto aplikau leike Mondrauen dauen leku horretarako. Gaur egun, tabernak, komerziuek… danetik dau. Oin dala urte batzuk, ezer gutxi.

press 7

Takolo, Porrotx eta Pirrutx egon zien herrixen Karnabaletan. Gaur egun be martxan dauz… Takolo barik eta Pirrutx->Pirritx bihurtute. Eta Karnabaletako programaziñuen barruen, sokamuturre egon zan Monterron ondoko zelaixen…

press 9

Karnabaletako martitzena zan Mondrauen, eta sortu barri zan Arrasate Telebistako kamarek kalera urten euen.

Erliek eztire moduen, hola ibilli zien umiek egun hartan, ATBko kamarak ikusten zittuen bakotxien. Helduek, barriz, lotsa haundixe erakutsi euen kamara aurrien.

Izen be, Arrasate Press-ekin ohiketan ebitzen mondrauetarrak poliki-poliki, baiñe telebisiñue beste kontu bat zan….

press 11

Hori bai hori portadie!

press 5

Famauen ahotik atalien, Bittori Gallastegikin egon zien: “Lana gogor eindde baiñe oso ondo pasau juat kamarera”

press 10

(54. zenbakixe / 1990-03-02)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude