1987xen akzidentie euki euen Mikel Otxoa mondrauetarrak Atotxa futbol zelaixen.
Ba, 1989ko martxuen 19reko omenaldixe organizau euen lagun talde batek. Ekitaldi nagusixe futbol partido bat zan: Reala-Osasuna.
Herriko jentiekin oso pozik eta eskertute euen, baiñe Realakin…: “Herriko jendeak laguntza handia eskaini digu… Errealak hemen jendea mugitzen hasi arte ez du ezer egin, beren aldetik ez da ezer irten”.
Omenaldireko animaute euen, baitte urduri be, eta istripuen ostien zelan bizi zan kontau euen: “Etxean gimnasia egiten dut, kalera joaten naiz, txanponak kolekzionatu… Lehen futbolean aritzen nintzen; hasieran oso gogorra egin bazitzaidan ere, ohitu egin behar, istripua izan duzula eta horrela geratu zarela onartu behar, ez dago besterik”.
Etorkizunerako ez euken plan haundirik, ez euen gure planik egin: “Datorrena hartuko dugu”.
Aste Santue zala-eta, ohar hau ipiñi euen zenbaki hartako azalien: Laster arte maiteok! Hori bai dala gertutasune!
Eta Aste Santuekin lotute, mondrauetar batzuei ia ze asmo eukien pregunteu eutzien enkuestan. Mikel Montoiak, Marisa Larrañagak, Txari Romerok eta Ramon Martinezek erantzun euen.
J.M. Mendizabal abadie eta Eskola Politeknikoko irekasliek urte batzuk lehenau Venezuelan bizi izendako esperientzia kontau euen Txandaka atalien.
Orain eta hemen atalien, insumisiñue eta Debagoieneko lantegi eskolie aittatu zittuen, bestiek beste.
Patxi Gorosabelek, ordureko, 15 urte eroien rugbixen: “Lehen, hemen rugbya indar soila zen. Jo eta aurrera… Orain, teknika askoz gehiago lantzen da”.
Karrikirrixeneko Anizeto eta Dolores entrebistau euen Famauen ahotik atalien: “Gure ume denporan, ez euen automobilik, zaldi-kotxie!”.
Holakotxie zan herrixe 1910. urte inguruen. Santa Barbararen babespeien agerketan da Mondraue historikue. Harresixen kanpokaldetik, barriz, San Frantzisko konbentue, Ugaran errekaren ertzien. Errekan gora juen ezkero, ezkerretara Olarte kalie dau eta eskumakaldien, Zarugalde; erdialdetik ezkerrerutze, Portaloittik hurrien, Madalenako errebal zaharra eta Biteri eskolak. Eta ezkerrien, Zerrajerak Zaldibar inguruen jasotako lantegi haundixek. Indalezio Ojanguren eibartarrak atara euen argazkixe.
(15. zenbakixe / 1989-03-17)