Sebero Altuberen lagun haundixe izen zan Jose Antonio Arana Martija; gaiñera, harro euen, Altubek itxitteko postue bete euelako Euskaltzaindian.
Mondrauera etorri zan Arana Martija, Jokin Zaitegiren omenez organizauteko ekintzetan parte hartzeko, eta Mondraueko hiru persona inportanteren gaiñien berba batzuk egin zittuen: Juan Carlos Gerra, Sebero Altube eta Jokin Zaitegi. Hamen, labur, harek esandako batzuk:
“Arrasateko pertsonaiarik garrantzitsuena da Juan Carlos Gerra; Arrasateko historia ezagutzeko, Gerra ezinbesteko gizona da; eta bere garaiko euskaltzale guztiekin harremanak zituen”.
“Sebero Altubek proposatzen zuen hizkuntza ikasterakoan sintaxia eta gramatika ikasteaz gain, tonologia ere ikasi behar dela.
“Zaitegik, euskararengatik, euskara defendatzeagatik edo euskara ikasteagatik jesuita izateari utzi zion”.
Cum laudie emun eutzien Jose Antonio Mendizabal Tonino mondrauetarrari, Elkarte anonimo laboralak gizarte-ekonomiaren testuinguruan tesixagatik.
Jose Luis Agotek erregalo ederra ekarri eutzien Press-ekuei, Marruekosetik: Macintosh IIci barrixe!
Nolakoa da gaur egun euskararen egoera Arrasaten? Galdera horren bueltan batu zien Nati Abasolo, Edurne Erauskin, Jose Felix Diaz de Tuesta, Julen Arexolaleiba, Mikel Lezamiz eta Jose Mari Velez de Mendizabal.
Simon Arregi harrapau euen Famauen ahotik atalerako: “Sasoi baten Ziorlako zerrie inguruko inportantiena zan”
Enkuestako galderie: Zer deritzozu autodeterminazioaren inguruan sortu den eztabaidari? Galdera bat, eta lau erantzun.
San Agustin egune zan, Zarugalde kaleko patroien egune, 1953ko agostuen 28xen; zarugaldetarrek ugarixo-harrapaketie organizau euen.
Gutxi ibilli zien ugarixuek harrapetan, baiñe jente pillue batu zan, Muxibar ondoko rotondan: argazkixen dauena Aramaio errekie da. 1970eko hamarkada bukaeran tapau euen hor ikusten dana, baitte eskumakaldien ikusten dan presie; presaren azpixen, angilak, zarbuek, ezkailluek, kangrejuek-eta harrapetan zittuen jentiek.
Ur haundixekin, Muxibarko Esteban Etxabek ezkaillutan urteten euen eta Lagunilla tabernako Baratillo-k kañaberiez harrapetan zittuen ugarixuek.
Teillatuez tapaute Zarugaldeko labaderue dau; sasoi baten, hara jueten zien arropie garbiketan.
(48. zenbakixe / 1990-01-19)