Julio Galarta: “Pintore izateko, dohain batekin jaio behar da”

Mondraueko txoko asko pinttau euen Julio Galartak. Ohikue zan ezkiñaren baten ikustie bere kaballetien laguntziekin. Txiki-txikittetik euken “pintatzeko nahia, gogoa edo bokazioa”.

Roneon lanien ebillela, eszedentzia eskatu, eta Bartzelonara juen zan ikesten: “Pintura irakasle izatera heldu nintzen. Oso baliagarri izan zaizkit ikasketa haiek, kolorean, anatomian, mugimenduan-eta trebakuntza lortu bainuen”.

Argi euken pintore izeteko ikestie ez zala nehikue: “Eskolako ikasketak bukatu eta inor ez da Picasso edo antzeko bat izango, horretarako dohain horrekin jaio behar da.

Salvador Dali hil barri zan, eta, Galartaren ustez, “Dali bere alderdi estrapertsonalengatik” nabarmendu zan: “Dibujante handia izan da, baina ez kolorista”.

Instituziñuek artiei ez eutziela laguntzarik emuten komentau euen: “Ez dago babesik”.

15-441-APressEZKER

‘Kote’ Lopez Rekarte
Orduen, Kote-k Eibarren jokaketan euen; anaia nagusixek Bartzelonan –Luis Mari–; eta txikiñenak –Aitor– Mondran, infantilletan. Kote-k argi euken zein zan hiru anaietatik onena: “Hiruetatik onena Aitor da. Atletikek eta Errealak eraman nahi izan dute, baina aitak hemen ikasten jarraitzea nahi zuen”.

Ez euen oso sasoi onien Kote, lesiño asko euki euen-eta oso denpora laburrien: zuntze apurtu, tiroie, esginzie orkatillien…

Zelaixen zelan jokaketan euen preguntaute, hau erantzun euen: “Anaiak eta biok, teknikan baino, indar eta azkartasunean oinarritzen dugu gure jokoa”.

Gustetan jakon jokalari batzuk aittatu zittuen: “Loren, Archibald, Klinsmann…”.

15-441-APressESKUIN

Eguraldixei dagokixonez, sikutie egon zan 1989xen, eta Pello Zabalangana jo euen Press-ekuek. Hala be, Zabalak be ez euken garbi zergaittik egitten euen hain euri gutxi.

Press 1

Famauen ahotik tartien, Eugenio Otxoari egin eutzien entrebistie. Haren txikitteko kontuek-eta. Leintz Gatzagako alkatie zan orduen Otxoa.

Press 2

Txandaka atalien, barriz, Eduardo Gorosarri eskoriatzarra zein izen zan gogora ekarri euen Gerardo Armendarizek, Gorosarri abesbatzako kidiek. Musikagillie, abadie eta euskaltzalie izen zan Gorosarri.

Press

(11. zenbakixe / 1989-02-17)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude