Gabonetan ere ederki ibili gara ekintza bereziez gozatuz!!

Ludotekako ateak itxita egon arren, eskaintza izan da gabonetan gure erabiltzaileentzako. Abenduaren 26an Legazpira joan ginen eta Brinkola auzoan kokatuta zegoen baserri batean ogia egiteaz aparte osagaiak nondik zetozten eta historia pixkat entzuteko aukera izan genuen besteak beste. Gainera, garai bateko errota zaharra martxan ikusteko parada izan genuen. Hona hemen argazki batzuk:

img-20161226-wa0032 img-20161226-wa0033 img-20161226-wa0007 img-20161226-wa0034

 

 

 

 

 

 

 

 

Abenduaren 27an berriz, ludoteketan elkartu eta ondoren azokan plazan aritu ginen guztiok batera jolas kooperatibotan elkar lagunduz eta elkarren laguntzaz gozatuz. Gainera Haur baten urtebetetze eguna zela eta arratsalde hasieran tarta goxoa jateko tartetxoa izan genuen guztiok.

img-20161227-wa0027 img-20161227-wa0039 img-20161227-wa0021

Azkenik, 28an Kurtzetxikira igo ginen Arrasatek dauzkan paraje ederretaz gozatuz. Haur guraso eta hezitzaileak oso pozik itzuli ginen etxera, horrela ikasturteari amaiera emanez!!

img-20161228-wa0006img-20161228-wa0004img-20161228-wa0011

Ondo ibili Mireia!

Kaixo lagunok! Usaetxen agur festa ospatu genuen atzo. Askok galdetuko duzue… Nor da ba Mireia?
Iaz gure ludotekan praktiketan egon zen neska maitxagarria!!

img-20161215-wa0006

Askotan etorri zaigu bisitan baina oraingoan bidai luze bat egingo duenez, normalean baino muxu handiagoa, potologoa eta goxoooago bat emanez esan diogu gero arte.

Esku hutsik joan ez dadin, oparitxo bat egin genion guztion artean eta merixenda batekin bete genituen tripak.

img-20161215-wa0007

img-20161215-wa0004

Ondo ondo pasatu India eta Txina aldian!! Muuuuaaaakaleee

LUDOTEKAN EUSKARA MINGAINEAN!

Ostiralean, egunerokotasunean bezala, euskarari omenalditxoa egin nahi izan genion ludotekako lagunek.

Astean zehar deialdiaren berri eman ondoren, azoka plazan elkartu ginen hiru ludoteketako haur eta hezitzaileak. Bertara bakoitzak bere ludotekan margotutako mural zatia eraman eta zer zioen jakin guraz, elkarren artean pegatu genituen.

LUDOTEKAN EUSKARA MINGAINEAN lemarekin argazki ugari ateraz!


img-20161206-wa0010
img-20161206-wa0011 img-20161206-wa0012 img-20161206-wa0013 img-20161206-wa0014 img-20161206-wa0015 img-20161206-wa0016 img-20161206-wa0017 img-20161206-wa0018

Honetaz gain, karaokea martxan jarri eta abesti ezberdinak abestuz, gustora asko aritu ginen euskararen bueltan abestiak abestuz.

EUSKARAZ BIZI NHAI DUGULAKO ETA EUSKARAZ BIZITZERA GOIAZELAKO GORA EUSKARAREN 365 EGUNAK!!

Eragin aurreko danboliñari neska-mutil!!

Santamainako ate irekiak ospatzeko eta hotzari aurre egiteko, gaztaina erre festa ospatu dugu ludotekan! Aurreko astean asanblada egin ondoren, haurrek janari goxo hori egitea erabaki zuten.

img-20161128-wa0003Haurren ilusioa gurasoengana iritsi zen eta horren ondorioz horietako batek, etxean zituen gaztaina sorta ekarri zuen ludotekara gainerako haurrekin elkarbanatzeko.
Behin gaztainak edukita, danbolina eta laba hartu genituen, denon artean gaztainak egin eta jaten disfrutatzeko.

img-20161128-wa0004img-20161128-wa0005Gaztainak egin ondoren, guztiok borobilean jarrie eta tripa bete genuen. A zein modu ona hotzari aurre egiteko!

Mobiru gorputza, laguna!

Kalien hotz itxen dau, baina Usaetxen badaukou berotan sartzeko metodo ezin hobia… DANTZATZIA!

img-20161115-wa0021

Egixa da, Usaetxeko ludotekan musikia jarten dan bakotxien danok hasten garela hankak, gerrixa, ipurdixa eta besuak mugiruten. Erritmua eta estilua etxaku falta, horregatik, goiko bizilagunak (Jubilatuen elkartia) musikia jarri zauiela konturau gitzenien bertara juatia pentsau gauen.

Badau talde bat, irakasle baten gidaritzan, dantza estilo ezberdinak ikasi eta praktikatzen ditxuena. Leihotik begira ikusi gintxuzten eta bertara sartzeko proposamena luzatzian… ez gauen dudarik euki, geuk be dantzatzia gurou!

img-20161115-wa0020img-20161115-wa0022

 

Batzuk izerdixa bota eta beste batzuk hainbeste bueltakin mariau… Oso esperientzia politxa izan zan. Heldu zein haur danok danokin ikasteko aukera ezin hobia izen zan eta espero dogu hemendik aurrera ekintza bateratu gehixau itxia. Gure partetik beraz, eskerrik asko!

img-20161115-wa0019

Azaroa egun esanguratsuz betia heldu jaku

Jakin badakigu Azaroan, haurren eskubideak aldarrikatzeko eguna eta emakumearen kontrako indarkeriaren aurkako egunak bereziak izan ohi direla. Hala ere, guk, hauek  egunerokotasunean izaten ditugu kontuan eta zeharka lantzen saiatzen garen gaiak dira haurrei hitza emanaz eta aisialdi hezkidetzailea jo muga izan da.

Honetaz aparte, kantzer mota batzuei elkartasuna adierazteko ekimena ere egiten da Azaroan. Hau honela, bertako hezitzaile batek bibotea uztea erabaki zuen elkartasuna adierazi nahian. Gure txikiek ere honen arrazoia ezagututa ekintzaren parte izatea erabaki zuten. Horretarako aurpegi margoketako margoak hartu  eta biboteari bizitasuna emateko helburuaz koloretakoak margotu zizkioten elkarri.

img-20161107-wa0019 img-20161107-wa0017 img-20161107-wa0007 img-20161107-wa0012 img-20161107-wa0004 img-20161107-wa0008

 

SANTAMAINAKO LAGUNAK USAETXEN!

Usaetxeko 9. urteurrena zela eta, bertara joateko gonbidapena jaso genuen santamainako ludotekari zein haurrek. Usaetxeko zenbait haur eta hezitzaile gerturatu ziren gurera eta beraien ospakizunaren berri eman ziguten.img-20161103-wa0002

Era horretara, Santamainako lagunok asanblada baten bitartez jaialdirako zer sukaldatu adostu genuen. Bilgune horretan, madari eta melokotoizko batidoak egitea adostu genuen.

img-20161026-wa0001

Beraz, ostegunean, haurrekin batera auzoko denda batean erosketak egin eta batidoak egiteari ekin genion. Arginano bezain sukaldari trebeak ditugu Santamainako ludotekan!!!!

img_20161027_182906img_20161027_182856Eguna iritsi zenean, ludotekan batu eta zenbait lagun gerturatu ginen Usaetxera. Bertan batidoak eta beste ludoteketan prestatutako jakieak dastatzeaz gain, jolasten, abesten eta elkarrekin gozatzen ibili ginen.

img-20161103-wa0001ZORIONAK ETA URTE ASKOTARAKO USAETXE!!!!

 

ZORIONAK USAETXE!

Hilak 28, ostirala, Usaetxeko 9. urteurrena ospatuko dugu eta aste honetan haur, hezitzaile eta familiak, buru belarri aritu gara prestaketekin. Oso dibertigarria izan da prozesua eta festa hori aurrera eramateko emandako lehenengo pausua asanbladan batzea izan zen, horrela guztion ideia zaparrada jaso genuen.

whatsapp-image-2016-10-28-at-5-19-53-pm

 

 

 

Muralak egiten hasi ginen, auzokide guztiak ikus dezaten Usaetxeko festa ospatuko dugula eta horrekin batera, beste ludotekentzako gonbidapenak idaztea eta banatzea erabaki genuen.

whatsapp-image-2016-10-27-at-4-16-53-pm

 

 

 

 

 

 

 

 

whatsapp-image-2016-10-28-at-4-54-50-pm

 

whatsapp-image-2016-10-28-at-4-53-32-pm

 

 

 

 

Azkenik, atzo sukaldaritzaren munduan murgildu ginen eta guztion artean napolitana mooordo bat egin genituen. Beste hainbat gauza ditugu pentsatuta ostiralerako, Usaetxeko ludotekara etortzen garenon artean grabatu dugun bideo bat beste hainbaten artean, baina tira! ez dizuegu guztia kontatuko!  Animatu eta etorri!

whatsapp-image-2016-10-27-at-8-34-24-pm

 

 

 

 

OSTEGUNEAN ATE IREKIAK LUDOTEKETAN!!

Ludotekak oraindik ezagutzen ez badituzu aukera paregabea izango duzu ostegunean!

Ostiralean Usaetxeko ludotekako urteurrena dela aprobetxatuz, sukaldari lanetan ibiliko gara ostegunean!

sukaldaritza

Ludoteka bakoitzak jateko bereziren bat prestatuko du hurrengo egunean Usaetxera eramateko! Bertan parte hartu nahi baduzu hurbildu zaitez nahi duzun gunera: Santamaina, Okendo edo Usaetxera; arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.

Animatu!!

Okendon be martxan gaz!!!

Ikasturte berrixakin batera lagun berrixak eta  betikuak  bertan elkartu gare. Beti bezela elkarezautzen gabitz helburua elkarbizitza eta euskera izenik. Denbora tarte honetan kanpuen eta barruen ibili gara lekuak ezautuz eta egualdi ona aprobetxauaz.

Umiak ipuina kontatzen

Umiak ipuina kontatzen

Eskalatzen

Eskalatzen

Sormen txokoan jolas berrixa txukuntzen

Sormen txokoan jolas berrixa txukuntzen

Gazteluondoko ingurua esploratzen

Gazteluondoko ingurua esploratzen

Urakin esperimentatzen

Urakin esperimentatzen

Azoka plazan jolasean

Azoka plazan jolasean

Azoka plazan

Azoka plazan

Zure ideiei lekua emutia gurebotzezu etorri Okendora, hemen irrikitan gauz zure nahiak aurrera eruteko. ANIMAU TA ETORRI GUREGANA!!!