Festa mexikarra

Hezitzaile baten azken eguna ospatzeko eta gero arte batez agurtzeko, ostiralean festa mexikarra ospatu genuen ludotekan.

Mexikarrez mozorrotu eta bibote ikusgarriak nabarmendu ziren gure jai giroan.PENTAX DIGITAL CAMERA

Emozioz beteriko arratsaldea pasatu genuen elkarrekin aste osoan zehar prestatutako ikuskizunak antzeztuz. Besteak beste, musika eta tresna desberdinez osatutako emanaldiak, dantzak, mimika saioak, hezitzaileari agurtzeko sortu genuen rantxera elkarrekin abestuz… Ikuskizun guzti hauek borobiltzeko hiruhilabete honetan bizi izandako une goxo eta hunkigarri anitzen bideo emanaldi bat eskaini genion, malko, irri eta muxu artean. Beste behin ere, guzti hau urtean zehar elkarrekin pasatako uneen, harremanen eta lanaren islada ikusi izan genuen, berak utzitako arrastoa nabarmenduz. Arratsalde mundiala igaro izan genuen elkarrekin eta ez ditugu erraz ahaztu elkarrekin pasatako momentuak! Eskerrik asko Ane!

PENTAX DIGITAL CAMERA

Sorte on zure bizitzako etapa berrian!!! Txokolatezko muxuak ludokendoren partez, ludotekan elkar ikusiko dugulakan, besarkada erraldoi bat!

PENTAX DIGITAL CAMERA

Usaetxeko Ate irekiak

Martxoko ate irekietan, Usaetxeko ortuari beste itxura bat eman diogu. Lehendabizi lurra ongarriarekin nahastu eta bitartean lorontziak margotzen hasi gara.

MARTXOA 151        MARTXOA 144

         Lorontziak margotzeko lehendabizi tenperaz zuritu ditugu.

MARTXOA 145MARTXOA 152

Jarraian lurra lorontzietara bota eta marrubien landareak eta letxuga landareak landatu ditugu.

MARTXOA 162MARTXOA 164

MARTXOA 169MARTXOA 174

Bukatzeko lorontziei beste itxura bat eman diegu

MARTXOA 182MARTXOA 185

MARTXOA 200MARTXOA 201

Batzuek hau egiten zuten bitartean, beste batzuek ludotekako kanpoko paretak itxura aldaketa bat behar duela eta, marrazki bidez nolakoa izatea gustatuko litzaiekeen irudikatu dute.

MARTXOA 149MARTXOA 159

Argazkietan ikusi daiteken bezala, gustura aritu dira usaetxeko bazkideak eta egun horretan hurbildu ziren neska- mutikoak. Orain ortuari mimotxoak ematea tokatzen zaigu!!

ATE IREKIAK UDAL LUDOTEKETAN!!

Martxoko ate irekiak ere iritsi dira jada eta ludoteketako haurrek ekintza bereziak prestatu dituzte bai bazkideentzat eta baita bazkide ez zaretenontzat ere!

Martxoaren 25ean (ASTEARTEA) Santamainako kanpo espazioa alaitzeko asmoz eta Udaberria iritsi dela aprobetxatuz, lorontzi koloretsuak egin eta lore haziak landatuko dituzte.

loreak

Martxoaren 26an  (asteazkena)  Usaetxen beraien ortuan lan egingo dute garaiko produktuak landatuko dituztelarik. Gainera, kanpo paretak margotu nahi dituztela eta, hauek nolakoak izatea nahi dituzten ere pentsatuko dute.

Martxoaren 27an (osteguna) Okendon bertako bazkide diren haurrek antzerkia prestatu dute bertaratu nahi duen orok ikusteko.

antzerkia

Animatu parte hartzera! Oso ondo pasatuko duzue eta!!

Santamañako bizipenak!

Santamaña Ludotekako azken aste hauetako bizipenak kontatzera gatoz!

Duela denboratxo bat, Ludotekako materiala, behar bezain  zaindua ez zegoela ohartu ginen. Denborakin, material lekuz kanpo pilatzen joan gara,  eta gure ludotekak behar zuen berrantolaketa kontuan izanda txukuntze sakonari ekin genion!

[000006]

Arratsalde ezberdinetako eguraldi euritsuak aprobetxatuz, oso gustora aritu ginen, jolas bat gehiago bilakatu zen!

PENTAX DIGITAL CAMERA

 

Materiala sailkatu…

PENTAX DIGITAL CAMERA

Non gorde pentsatu…

PENTAX DIGITAL CAMERA

 

Materiala modu samurrean antzemateko asmoz, irudiak koloreztatu…

PENTAX DIGITAL CAMERAPENTAX DIGITAL CAMERA

eta kaxatan itsatsi ditugu.

PENTAX DIGITAL CAMERA

 

Bestetik, haur batzun partetik zirkuito bat asmatu  dute

PENTAX DIGITAL CAMERA

haur txiki

PENTAX DIGITAL CAMERA

eta guraroentzat,

PENTAX DIGITAL CAMERA

barre ederrak bota genituen guztiok elkarrekin!

 

PENTAX DIGITAL CAMERA

Eguraldi eguzkitxua ere topera aprobetxatu dugu kanpoan jolasean!

PENTAX DIGITAL CAMERA

Ezusteko aurpegi margoketan ederto ibili ginen!

PENTAX DIGITAL CAMERA PENTAX DIGITAL CAMERA

Antzerki mutua…

PENTAX DIGITAL CAMERA

Gure hazitegitxoan ere kalabalak landatu ditugu!

Hauekin batera, beste hamaika jolas eta bizipen ezberdinez gozatu dugu!

Animatu eta gerturatu!

LUDOTEKA IBILTARIA

 Larunbat goiz honetan ere, Bedoñabeko Herri Eskolako jolas lekuan egongo gara Ludoteka ibiltaria gauzatzen.

 Goizeko 10.30etan hasi eta 13:30ak bitartean, jolastu, esku lanak egin, eta zuek erabakitzen duzuen guztia egiteko prest izango dituzue hezitzaileak.

 Eguraldi ona edo txarra egin, gerturatu ondo pasatzera, izango da zer egina eta!

 MARTXOA 009MARTXOA 041
Gogoratu arduradun zaren horrek ere, gonbidapena luzatua duzula, eskertuko dugu zure parte hartzea.

Otsaileko ate irekiak Okendon musikaz blai!

Otsaileko ate irekiak zirela eta, Okendo Ludotekan musika kaxa jolasera aritu ginen. Hasiera batean, asanblada bidez ginkana antolatzea erabaki genuen arren, eguraldi kaxkarra zela eta, azkenik ludoteka barruan geratzea egokiena litzakela uste izan genuen. Bertan, kalejira doinuekin denak batu eta dantza giroan ludotekari hainbat buelta eman genion, azkenik denok borobilean eseri ginelarik.

PENTAX DIGITAL CAMERALehenagotik prestatuta geneukan musika kaxa atera eta gustura asko aritu ginen froga desberdinak egiten. Sentimen eta balore asko azaleratu ziren, hala nola poza, beldurra, elkarlana, sormena… norberaren buruari barre eginez aurre egin genion oztopo guztiei.

PENTAX DIGITAL CAMERA Baina hau ez zen asteko egun berezi bakarra izan, izan ere, ostiralean, ludotekako haur batzuk Amaia antzokian jo behar zuten kontzertura gonbidatu gintuztenez, pankartatxo bat egin eta haur talde batekin bertara gerturatu ginen gure indar denak lagunei transmititzera. Aupa zuek!

PENTAX DIGITAL CAMERA

 

JAI GIROA USAETXEN

Atzo, otsailak 26, ate irekiak izan genituen Usaetxeko ludotekan.

Ludotekako nagusienek azken urtea egingo dute gurekin eta datorren urtean gaztetxokora joango direnez, bertako gazteak eta hezitzaileak ezagutzeko, ate irekietara gonbidatzea erabaki genuen.

Horretarako, gaztetxokokoekin jarri ginen kontaktuan eta ideiarekin ados zeudela ikusita, “festatxoa” prestatzen ibili gara aste honetan.

Ludotekariak meriendaz arduratu gara eta guztion artean txokolatezko madalenak egitea pentsatu genuen. Neguko hotzari aurre egiteko, txokolate beroarekin batera jango genituen.

2014-02-25 17.55.49          2014-02-25 18.49.20

 

Argazkian ikusi daiteken bezala, ludotekako bazkide eta gurasoak pozik aritu ziren madalenak egiten. Atzoko egunean ere, ludoteka kanpoan sukaldea montatu eta gogotsu ibili ginen kazuela artean.

Diapositiva1           Diapositiva2

 

Gaztetxokoko gazte eta hezitzaileak etorri zirenean, guztiok batera meriendaz gozatu genuen eta ondoren, beraiek prestatutako eskulana egiteko aukera izan genuen: “atrapasueños”.

Diapositiva4         Diapositiva3

 

Alanbrea, haria eta plumak erabiliz, itxura ezberdinetakoak atera zitzaizkigun eta oso gustura aritu ginen guztiok batera. Eskerrik asko! Eta…

 

…hurrengo baten ere etorri zaitezte!

OTSAILEAN ERE LUDOTEKETAKO ATE IREKIAK!!

Kaixo lagunak,

Iritsi dira dagoeneko Otsaileko ate irekiak eta hilero egin ohi dugun bezala, sorpresa eta ekintza bereziz aurkituko ditugu.
Lagun artean ederto pasatu nahi baduzu, Udal Ludoteketara hurbildu eta gurekin ekintzetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

 

Asteazkenean, Otsailaren 26an: Usaetxeko ludotekan.
Ostegunean, Otsailaren 27an: Okendoko ludotekan.
Ostiralean, Otsailaren 28an: Santamainako ludotekan.

niños-pintandoAnimatu zaitezte gurekin ondo pasatzera!!!

 

Ekintzaz beteriko egunak Santamainan !!

Azken astean zehar Santamainako ludotekan ekintzaz beteriko egunak izan ditugu ! Besteak beste, hauerrekin tratu onen lanketa egin dugu horretarako asanbladaren bat edo beste aurrera eramanez argazkian ikus daitekeen moduan. Irudietako asanblada honen ostean errespetua eta maitasuna ardatz izanda mezu mordoa idatzi genituen ludotekako paretetan amaitu duten poster ezberdinetan.

2014-02-10 17.51.08

Eta egun euritsuak izan diren arren azken asteotakoak, euriak atseden eman dizkigun egunetan kanpo espazioa erabili dugu jolas eta dinamika ezberdinak aurrera eramateko. Santamaina auzoko txoko desberdinetan jolasean aritu gara eta nola ez, gure ortutxoan ere jarraitu dugu bizia sortuz, oraingoan tipulak landatuz gure txikienekin batera !!

2014-01-31 17.37.13 2014-02-17 18.24.18

Ludoteka ezagutzen ez duzuenok, animatu eta etor zaitezte ate irekietara !!!

 

Ludoteka ibiltaria

Dirudienez, gaur egungo gaztetxoak sukaldean aritzea dute gustuko eta honen inguruan trebeak bezain langileak direla erakutsi dute. Lehenengo ludoteka ibiltarian, bizkotxoa egin zuten eta bigarrenean berriz, magdalenak.

musa 2 aldatu  musa 2 bestea

   Kanpoan jolasteko ez dute eguraldi oso onik izan orain arte, baina ibili dira.

musa 2 hau

Ea asteburu honetan eguraldiak gehiago laguntzen dien kanpoan jolasteko eta…. Prestatuko al dute beste zerbait hamaiketakorako????

 Animatu parte hartzera eta lagun taldearekin adostu ondoren, erabaki zer egin nahi duzuen. Zuen esku dago!!!