Festa mexikarra

Hezitzaile baten azken eguna ospatzeko eta gero arte batez agurtzeko, ostiralean festa mexikarra ospatu genuen ludotekan.

Mexikarrez mozorrotu eta bibote ikusgarriak nabarmendu ziren gure jai giroan.PENTAX DIGITAL CAMERA

Emozioz beteriko arratsaldea pasatu genuen elkarrekin aste osoan zehar prestatutako ikuskizunak antzeztuz. Besteak beste, musika eta tresna desberdinez osatutako emanaldiak, dantzak, mimika saioak, hezitzaileari agurtzeko sortu genuen rantxera elkarrekin abestuz… Ikuskizun guzti hauek borobiltzeko hiruhilabete honetan bizi izandako une goxo eta hunkigarri anitzen bideo emanaldi bat eskaini genion, malko, irri eta muxu artean. Beste behin ere, guzti hau urtean zehar elkarrekin pasatako uneen, harremanen eta lanaren islada ikusi izan genuen, berak utzitako arrastoa nabarmenduz. Arratsalde mundiala igaro izan genuen elkarrekin eta ez ditugu erraz ahaztu elkarrekin pasatako momentuak! Eskerrik asko Ane!

PENTAX DIGITAL CAMERA

Sorte on zure bizitzako etapa berrian!!! Txokolatezko muxuak ludokendoren partez, ludotekan elkar ikusiko dugulakan, besarkada erraldoi bat!

PENTAX DIGITAL CAMERA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude