Eguraldi onarekin batera, kanpora atera gera!

bloga3Aste honetan Usaetxeko kanpo espaziua erabiltziaz gain, Monterron parkeraino juen gare

jolastera.bloga2

Bertara eruateko materiala danon artian erabaki eta kontu kontari juan ginen naturaz gozatzera.bloga1

Txoko berria zanez, lehenengo esploratzailiak bagina bezala ibili ginen aldapa gora eta behera. Hostoak, arramak, harrixak… danak balixo zauen jolasteko edo sormenerako.

Ostian, batzuk ezkutaketan jolasteko nahia azaldu zauien eta beste batzuk aldiz, Slike Line-an zirkuko orekarixak moruen.

Gaurkuan Monterron izenda, baina hurrenguan… Batek jakin!bloga5

LUDOTEKARI BATZUEI GERO ARTE ETA BESTE BATZUEI ONGI ETORRI

LUDOTEKARI BATZUEI GERO ARTE ETA BESTE BATZUEI ONGI ETORRI

Dakizuen bezala aldaketak etorri dira Okendoko ludotekara, hezitzaileen aldaketa egon baita. Jaione eta Inaxio, ludoteka honetako erreferente nagusiak, arrazoi ezberdinegatik gero arte esan behar izan dute baina bueltatzeko ateak zabalik utziz.

Inaxio eta Jaione

 

Beste alde batetik, ludotekari berriak sartu dira, Andoni eta Nerea hain zuzen ere. Honek aire berriak ekarriko ditu ikasturteko azken txanpari begira, izan ere, indarra eta bizitasuna beraiekin dakartelako.

nere andoni

 

 

Umeak hezitzaile berriak ezagutzen dituzte eta gustura egoten dira beraiekin jolasten, behin baino gehiagotan etorri izan baitira gurera. Hori guztia esanda, ikasturte amaiera honi xarma berezia emango diogu denon arteko elkarlanarekin. Aupa gu!!

gu

Zorionak Santamaina !!!

Pasa den astean Santamainako ludotekak bere 24. urteurrena ospatu zuen, eta bertako erabiltzaileek jaialditxo ederra antolatu zuten Okendo eta Usaetxeko lagunekin batera egunaz gozatzeko. Arratsalde hasieran Aldai plazan guztiok elkartu eta jolas desberdinetan aritu ginen, ondoren altxorran bila erraldoiean murgiltzeko. Santamaina ludotekako haurrak izan ziren jolasen antolatzaile eta bidelagun, eta primeran pasa genuen guztiok auzoan gora eta behera !

20160422_17514620160422_181947

20160422_182504

Aldai plazan hasi zen altxorraren bila jolasa, eta auzoko inguruetan jarraitu genuen frogak gaindituz eta pistak aurkitzen, guztiok batera oihu lasterketa batekin amaituz eta ludotekara joanez azken altxorraren bila.

20160422_18281620160422_183955

Ludotekara heltzean, jolasean aurkitutako yogur pote eta haziekin batera altxorra osatzeko aukera izan zuten, izan ere ortuko txokoan lurra zen azken altxorra, eta bertan landatu zituzten haziak. Amaitzeko, hiru ludoteketako haurrek eginiko jakiez gozatu ahal izan genuen urteurreneko merendolan, napolitanatxo, sandwich eta bizkotxo goxoa !!!

IMG-20160422-WA0025

Eskerrik asko guztioi eta urte askotarako Santamaina !!!

UsAeTxEkO aZkEn BeRrIaK

IEPE IEPE!

Gaurkuen, gure egunerotasunien ein ditxugun ekintza batzuen berri emungo dutzuau. Behin “Nor da nor?” jolasian genbiltzela, guria sortzia otu jakun. Hau ikusitxa, ludotekako kide bakotxan aurpegixan argazkixa ateratziai ekin geutzen. Bestetik, argazki horreik jarteko panel erraldoian biharra ikusi eta gure modura jarteko, apainketa lanetan hasi gitzen.

IMG-20160414-WA0006

Ikusi leiken moruan, ideiak forma hartu dau eta laster, gure aurpegixak bertan ikusi eta danon artian jolasteko aukeria eukikou.

Gainera, aste honetan bazkide batzuk natur eskolan egon die. Bueltan, yogur potietan ereindako ekiloria ekarri euien. Egunetik egunera ekiloria hazten hasi da eta lekuz aldatzeko ordua heldu jakonez… ludotekako tresnak hartu eta ludoteka kanpoko zelaitxuan landatu gauen.

IMG-20160414-WA0007 IMG-20160414-WA0008IMG-20160414-WA0010 IMG-20160414-WA0011 IMG-20160414-WA0012

Oin pipak jateko zai gauz!!

UDABERRIKO OPORRAK LUDOTEKETAN!

Aukera desberdinak izan dituzte ludoteketako haurrek udaberriko oporretarako.

Batzuek, Arrasaten geratzea aukeratu eta ekintza desberdinak egin zituzten egunetan zehar. Hiru ludoteketako haurrak batu, ezagutu eta elkarrekin gozatu zituzten egun zoragarri hauek.

Hasteko sukaldaritzaz disfrutatu genuen, eguraldi eguzkitsua lagun genuela irabiatu freskagarriak prestatuz.

Sin título-1-12 DSCN3337-2 DSCN3356-2

Bigarren egunean baina, eguzkia atera ez eta euria izan genuen arratsalde osoan zehar. Hala ere, “Wii dance”-a muntatu eta dantzan ibili ginen arratsalde guztian erritmoa mantenduz!

DSCN3359-2

Azken egunean, eguzkia berriro bisitan etorri zela aprobetxatuz, autobusa hartu eta Eskoriatzako jolas parkera hurbildu ginen bertan dauden jolasekin gozatzera! Arratsalde aparta pasa genuen!

DSCN3365-2 DSCN3371-2DSCN3391-3 DSCN3385-3

 

Beste batzuekin berriz, urtero bezala, aurten ere 4,5 eta 6. mailako ludotekako erabiltzaileekin bi gau pasatzera joan gara. Ludoteka ezberdinetako 40 lagun eta 4 hezitzaile joan gara Lizarrako kanpinera eta ederto ibili gara bertan ekintza eta jolas ezberdinak egiten. Ur jolasak egin ditugu, mini golfean eta eskalatzen ere ibili gara eta eguraldia lagun izan ez dugunean pelikula ikusten, sua-ra jolasten eta beste hainbat jolasetan jolasten ibili gara. Bi egun hauei behar bezalako bukaera emateko diskoteka ere izan genuen eta izerdi ederrak bota genituen dantza egiten!

lizarra-2 talde erabakia-2talde argazkiaEderki pasatu genuen denok oporretan!!

Aniztasuna nabari, antzerkia bitartekari!

Ingurura begiratuz gero, ezin dugu ukatu gure ludotekako haurrek inguru horren aniztasunaren isla direla. Aniztasun handia, ezaugarri, behar zein komunikazio era ezberdinetan. Hori horrela, okendoko ludotekan komunikazio era ezberdinak elkarbanatzea pentsatu dugu. Era horretara, hezitzaileok ludotekako hainbat egoera identifikatu eta antzeztu ditugu haurren aurrean, ondoren guztion artean horretaz hausnartzeko helburuarekin.

DSCN3192-2

Izan ere, pentsatu dugu antzerkia oso bitartekari egokia izan daitekeela haurrek beraien aisialdian ere euskara erabili eta aberasteko. Era horretara, hezitzaileon rol playingaren ostean, haurrek euren artean zein hezitzaileokin batera beste hainbat egoera identifikatu, antzeztu eta hausnartu ditugu!

DSCN3196-2

Gainera, arlo psikologikoan, norberaren buruan konfiantza eta ziurtasuna hartzeko, autoestimua indartzeko, talde-lanean parte hartzeko; beren ekarpenak eginez, besteenak ontzat hartuz eta denen artean koordinatuz lan bat aurrera ateratzeko estrategia egokia dela iruditzen zaigu. Baita jende aurrean hizketan eta komunikatzen ikasteko ere. Arlo fisikoan, berriz, gorputza bere osotasunean lantzeko ere erabili dugu, mugimendua, oreka eta abar.

DSCN3195-2

Eta, jakina, euskara bera ere bitarteko bezala erabiltzen den neurrian, landu eta aberastu egiten da.

Irakurleok, animatzen al zarete gurekin rol playingaren bitartez gozatzera?

BILDUR ETA LOTSA BARIK, M-8 EGUNERO DA!

Martxoak 8 egun esanguratsua den honetan, Usaetxeko ludotekan ere berezia egin dugu egun hau. EMAKUME LANGILEEN NAZIOARTEKO EGUNA da eta!!

Haurrak animatuta eta gaiaren inguruko jakintza batzuekin batera, borobilean jarrita egunerokotasuneko hainbat jarreren inguruan jardun dugu hizketan.

20160308_174653

Proposamen gisa, mezua jendeartera edatzeko murala egitea pentsatu genuen. Hau honela, lelo ezberdinen zerrenda osatu genuen eta ondoren, haur bakoitzak gustukoena bozkatu zuen.

20160308_175644

Behin guztia erabakita, muraleko rol ezberdinak banatu genituen eta LANARI EKIN GENION!! Esan beharra dugu,ekintza honetan adin tarte ezberdinak nahastu zirela, bakoitzak bere oinatzak utziz.

20160308_183958 20160308_182509

Koloreak gure eskuetan sentitu ondoren, kalera ateratzeko prest genuen murala.Erakusleiho apropos baten bila “Iker sukaldeak” dagoen biribilguneraino iritsi ginen. Eguraldia ez zen aitzakia izan!

20160310_190754

20160310_190845

Bestalde, haurrek eta baita gerturatutako guraso zein hezitzaileek, historian zehar esanguratsuak izan diren emakumeen inguruko liburua izan dugu esku artean. Interesgarria izan da informazioa partekatzea eta haurrek zituzten aurrezagutzakin osatzea.

 

Adi adi, ludotekako lagunak!!

Oraingoan kontu berri batekin gatoz zuengana. Ludokendoko eszenatokia teloi ikusgarri batekin atondu dugu.

Hasiera batean, botila kaxa batzuk besterik ez ziren. Gerora, sprayak eskuetan hartu eta hauek margotzeari ekin genion, elkarren ondoan txukun txukun jarri eta eszenatoki itxura hartzen hasi zen. Honekin gutxi ez, eta foko batzuk egitea pentsatu genuen, earra ideia! Eta orain… teloia!!! Osatua dugu iada gure eszenatokia, orain gozatzera!2

Zuen antzerki dantza eta gorputz adierazpenak ikusteko eta gozatzeko irrikan gaude! Beraz, lotsak alde batera utzi, argiak itzali, fokuak jarri eta etor zaitezte gurekin barneak askatzera!

1

Ate irekiak!

Ostegun honetan ate irekiak izan dira eta aurreko astean asanblada baten bitartez jolas ezberdinak burutzea pentsatu genuen. Horretarako, asanbladan atera ziren jolasez gain, bertan egon ez zirenek jolasak proposatzeko aukera izateko kaxa bat jarri genuen.

IMG_2330[1]

Eguna iritsi zenean, arratsalde hasieran guztiok elkartu eta kaxan proposatutako jolasak haur zein gazte guztiei helarazi genizkien .Bertan, bozkaketa bitartez, jolasak aukeratu genituen guztion artean.

 

IMG_2335[1]

IMG_2339[1]

Arratsalde polita izan zen, nahiz eta eguraldia lagun ez izan eta proposatutako jolasetako batzuk ezin burutu, ederto pasa genuen suara jolasten, muxika kaxaren frogak asmatzen, mahai jolasetan …

Jolas guztietara jolasteko denborarik izan ez genuen arren, proposamenak kutxan gordeta jarraituko dute datozen egunetan jolasteko!!!

Usaetxeko azken barrixak!!

Aste hontan zer kontau pentsetan ibili ga ta azkenien gure egunerokotasunien gertatzen diezen ekintzen berri emutia pentsau dou. Aste honetan gainera araia ekarri du ludotekara eta honek aukera ezberdinak emun dittu. Batez be era kolektibuen eta era indibidualien dinamika ezberdinak sortu die eta honeik giro lasai eta goxuen bizi izan dittugu.IMG_20160217_191841_1 IMG_20160218_174118_1 IMG_20160218_184513_1 IMG-20160217-WA0028IMG-20160217-WA0026 IMG-20160217-WA0030

IMG_20160216_190122_1

Areiaz aparte askotan marrazki indibidualak eitteko ohitura daukou baina aste hontan mural kolektibuak eittia proposatu auien umiek. Kolore, forma eta adinak nahastuta gustora asko ibili ginen geure marrazkixa sortuaz.

Bukatzeko esan biherra dau gure ludotekan asko erabiltzen dogula eraikuntza jolasa eta aurreko baten nahiz ta modu indibidualien hasi era kolektibuen bukatu gauen eraikuntzak ezberdinak eitten. Gainera, haur talde batek, gainontzeko erabiltzailientzat beldurrezko etxia ein zauien arpegixa margotu eta koltxonetekin egitura ezberdinak einaz.

Hurrengo baten berri gehixaukin etorrriko garenez, hurrengo arte!!