Ate irekiak!

Ostegun honetan ate irekiak izan dira eta aurreko astean asanblada baten bitartez jolas ezberdinak burutzea pentsatu genuen. Horretarako, asanbladan atera ziren jolasez gain, bertan egon ez zirenek jolasak proposatzeko aukera izateko kaxa bat jarri genuen.

IMG_2330[1]

Eguna iritsi zenean, arratsalde hasieran guztiok elkartu eta kaxan proposatutako jolasak haur zein gazte guztiei helarazi genizkien .Bertan, bozkaketa bitartez, jolasak aukeratu genituen guztion artean.

 

IMG_2335[1]

IMG_2339[1]

Arratsalde polita izan zen, nahiz eta eguraldia lagun ez izan eta proposatutako jolasetako batzuk ezin burutu, ederto pasa genuen suara jolasten, muxika kaxaren frogak asmatzen, mahai jolasetan …

Jolas guztietara jolasteko denborarik izan ez genuen arren, proposamenak kutxan gordeta jarraituko dute datozen egunetan jolasteko!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude