Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak
asteburuko eskaintza
Aste buru honetan ere badago arratsaldez Arrasaten zer egin.
San Andres auzora, hirugarren astean jarraian gerturatuko dira IRAJOSI eta PLAZALAI egitasmoekin.
Larunbat arratsaldez, 16:30tatik 18:30tara, Munarre plazan oraingoan, IRAJOSIri jarraipena emanez liburu erraldoia osatzen joango dira gerturatzen direnak, aurrez jolas batzuk egin ondoren.
Igandean berriz, arratsaldez ordu berean PLAZALAI egiten jarraituko dugu. Oraingoan ere azken asteburuan San Andres auzoan, Maiatzak 1-eko plazan jolasak egiteko aukera izango da. Hezitzaileak gerturatzen diren guztientzat ginkana prestatuko dute.
Eguraldi txarra eginez gero ere, ekintzak aurrera eramango ditugu gertuen gelditzen den aterpe batetara gerturatuz.
Datorren astean Musakola aldera gerturatuko gara.Zatozte jolastera eta ondo pasatzera
Santamañako ludotekaren 17.urteurrena
Arrasateko ludoteketako haurrak Santamañako ludotekaren 17.urteurrena ospatu zuten pasa den apirilaren 30ean.
Horregatik, hiru ludoteketako haurrak bertan prestatutako festa hawaiarrean bildu ziren lepoko eta koroi eder eta guzti.
Bertan, karaokeaz gain, ludotekako hezitzaile eta gurasoen laguntzaz prestatutako fruta goxoen merendolaz eta tarta eder batetaz ere gozatzeko aukera izan zuten.
Zorionak guztioi eta urte askotarako!!!
Guatemalarako liburu bilketa
Guatemalara bidaltzeko liburu eta material bilketa egiten dihardute aste hauetan zehar Arrasateko 3 ludoteketan.
Liburuak biltzeaz gain, irakurtzen eta idazten irakasteko baliagarriak izan daitezkeen tresnak ere sortzen ari dira ludoteketan Arrasateko haurrak eskulanen bitartez.
Asmoa, hile amaierarako ludoteketan bilduko ditugun liburu eta eskulan guztiak, Guatemalako Santa Maria de Tseja komunitatean dagoen liburutegira bidaltzea da.
Horretarako, zer hobe Santa Maria de Tsejan bizi izandako Arrasatear baten eskutik zuzenean bertako gora beherak entzun baino?
Asteburuko eskaintza
Aste buru honetan ere badago zer egin San Andres auzoan arratsaldeak gustura eta lagun artean pasatzeko.
Jaiak direla eta IRAJOSI eta PLAZALAI bereziak izango ditugu.
Txatxilipurdik eskaintzen dituen eskaintza berri hauetan, jaietan ere 3 – 12 urte bitarteko haurrentzat eskulan ugari eta politak egiten erakutsiko dizuegu.
Larunbat arratsaldean, 16:30tatik 18:30tara IRAJOSI egitasmoarekin ipuina osatzen jarraitzeaz gain, orri puntuak egiten erakutsiko dizuegu zuen ipuin edo liburuan jarri ahal izateko, eta ez ahazteko zein orrialdetan zoazen irakurketarekin.
Igandean berriz, ordutegi berberarekin baina PLAZALAI egitasmoaren barruan, puzzleak eta gusanitoekin eskulanak egiteko aukera izango duzue
Elkarrekin ondo pasatu eta etxera eskulan berriak eraman eta nola egin ikasi nahi baduzue, zatozte aste buru honetako arratsaldeetan San Andres auzoko Maiatzak 1 plazara.
ANIMATU ETA PARTE HARTU !!!!!
BADATOR ASTEBURUTAKO ESKAINTZA ZABALA!!
Udaberria heldu dela eta, Txatxilipurditik eskaintza zabala dugu Arrasateko haur eta gaztetxoentzat.
IRAJOSI:
Irudimena erabiliz, Arrasateko auzo desberdinetako haurren artean ipuin erraldoi bat sortuko dugu. Honenbestez, auzoz auzo gerturatuko gara larunbatero 16:30etatik 18:30etara bitartean. Beraz, aurreko auzoan hasiera emandako ipuinari jarraipena eman eta eskulanen bitartez ipuina sortzea gustuko baduzu, zatoz gurekin irakurri eta jostera!!
Larunbat honetan Arimazuriko plazan elkartuko gara 16:30tan, zatoz zu ere guztion artean sortuko dugun ipuinari hasiera ematera!
PLAZALAI:
Herriko plazetan jolas ezberdinak ikasi, lagun berriak egin eta auzoetako plazak kolorez busti nahi badituzu, zatoz igandero arratsaldetan 16:30etatik 18:30etara gurekin jolastera!
Igande honetan San Andreseko Maiatzak 1 izeneko plazan elkartuko gara 16:30tan, zatoz plazak alaitzera Plazalai-ra!!
LARUNBLAI:
Hilean larunbat batez lagunartean tailer ezberdinetaz gozatu nahi baduzu, zatoz gurekin larunbat honetan Musakolako San Antolin herri eskolara 11:00etatik 13:00etara bitartean. Beraz, larunbat honetan poltsak apaindu nahi badituzu, zatoz gurekin eskulan zoragarriak egitera!
UDABERRIKO ASTEBURUTAN…
EZ ZAITEZ ETXEAN GELDITU!
LUDOTEKETAN ERE OPOR GIROAN!!
ZATOZTE LUDOTEKAK EZAGUTZERA!!
3-12 urte bitarteko haur eta gaztetxoak oporretan zaudetela eta ekintza berezi ugari prestatu ditugu zuentzat Arrasateko ludoteketatik. Beraz, opor hauek ezinhobeto pasa nahi badituzu, zatoz zuretzat prestatutako ekintzetan parte hartzera!
Honenbestez, 9-12 urte bitarteko gaztetxoek lagunartean asteazkenetik ostiralera bitartean Orioko Txurruka aterpetxean egonaldi ahaztezina pasatzeko aukera izango dute, besteak beste, kaiak-ean ibiltzeko aukera ere izango dutelarik.
Hala ere, Orioko irteeran izena eman ez baduzu edo 3-9 urte bitartean badituzu ere, zaude lasai ATE IREKIAK dituzu ludoteketan eta. Hona hemen egun bakoitzean NON eta ZER dagoen:
Normal
0
21
false
false
false
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}
APIRILAK 15, asteazkena ATE IREKIAK OKENDOKO LUDOTEKAN material ezberdinekin eskulanak egiteko aukera izango duzue!
APIRILAK 16, osteguna ATE IREKIAK SANTAMAÑAKO LUDOTEKAN makilaje eta ileapaindegi tailerraz gozatzeko aukera izango duzue!
APIRILAK 17, ostirala ATE IREKIAK USAETXEKO LUDOTEKAN jolas ezberdinak ikasteko aukera izango duzue lagunarte paregabean!
Beraz, lagun berriak ezagutu eta euskaraz momentu ahaztezinak pasa nahi badituzu, zatoz Arrasateko ludoteketara !!
AMAITU DA PAZKO ASTEA
Azkenean 20 gaztetxo eta 3 hezitzaile joan ziren Orioko irteera eta bikain pasa zuten bertan. Ginkanak, jolasak, eskulanak eta kaiak-ean ere ibiltzeko aukera izan zuten.
Beste urte batez Pazko Asteko irteera arrakastatsua izan dela eta, pentsatu al duzue hurrengo urtean nora joan nahi duzuen??
udalekuak
TXATXILIPURDIKO Arrasateko UDALEKUETAN parte hartzeko aukera zabalik dago.
Izugarrizko udalekuak antolatzen ditugu 2 urtetik hasi eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzat.
Udaleku ireki eta itxietan parte hartzeko aukera duzue zuen adinaren arabera.
Udaleku irekietan, lehen hezkuntzakoa bazara; ur jolas, irteera, aterpetxean lo egin eta beste hainbat ekintzekin ondo pasatuko duzu.
Txikiagoa izanik, Arrasate inguruan ibilalditxoak, piztina egunak, San Fermin eguna eta abar luze bat ospatu ahal izango dituzu.
Udaleku itxietan berriz, gaztetxoagoa izanik, Orio, Etxarri edo Kosta ala Kosta ibiltzeko aukera eskaintzen dizuegu.
Aspertzeko denborarik ez duzue izango eta ziur udaleku ahaztezinak izango direla.
Izena emateko, zatoz TTXATXILIPURDIRA ( Arrasateko Pablo Uranga kalean, 6.zenbakian gaude) MAIATZAK 8a baino lehen.
Arin ibili PLAZAK MUGATUAK baitira.
ATE IREKIAK LUDOTEKETAN
Hemendik aurrera, hilero egun batez ludotekak ezagutzeko aukera izango dute Arrasateko 3-12 urte bitarteko haurrek arratsaldeko 5etatik 8etara bitartean
.
Honenbestez, martxoaren 25ean Okendoko ludotekan, 26an Santamañako ludotekan eta 27an ostirala Usaetxeko ludotekan izango dira ate irekiak.
Ate irekien baitan, jolasak, pintxo tailerra eta besteak beste aurpegi margoketa tailerraz gozatzeko aukera ere izango duzue. Martxoko ate irekiak konturatu orduko pasa badira ere, lasai egon, apirilaren 15, 16 eta 17an berriz ere ate irekiez gozatzeko aukera izango duzue eta. Hortaz, adi:
– apirilak 15: Erdialdean dagoen Okendoko ludoteka
– apirilak 16: Santamañako ludoteka
– apirilak 17: Usaetxeko ludoteka
bertan sukaldaritza tailerraz, eskulanez, ginkana, altxorraren bilaz…lagunartean euskaraz ezinhobeto pasatzeko aukera izango duzue, beraz, animatu eta gerturatu ludoteka mundialak ezagutzera!!!
ludoteka ibiltaria
Ikasturte honetako azken ludoteka ibiltaria, larunbat honetan egongo da Garagartzan.
Beti bezala larunbat goizean goizeko 11etan hasi eta eguerdiko 13:30ak arte egongo gara bertan.
Gogoratu lehenengo aste buruan esan bezala, azkenengo honetan gure bike-ak eramango ditugula eta euririk ez bada bertan ibiltzeko aukera izango duzuela.
Ludoteka ibiltariari agurra emateko gerturatu ahal duzuen guztiok eta ondo pasatu gurekin. Ekintza eta jolas asko egiteko aukera izango duzue. ZATOZTE!!!!