Guatemalara bidaltzeko liburu eta material bilketa egiten dihardute aste hauetan zehar Arrasateko 3 ludoteketan.
Liburuak biltzeaz gain, irakurtzen eta idazten irakasteko baliagarriak izan daitezkeen tresnak ere sortzen ari dira ludoteketan Arrasateko haurrak eskulanen bitartez.
Asmoa, hile amaierarako ludoteketan bilduko ditugun liburu eta eskulan guztiak, Guatemalako Santa Maria de Tseja komunitatean dagoen liburutegira bidaltzea da.
Horretarako, zer hobe Santa Maria de Tsejan bizi izandako Arrasatear baten eskutik zuzenean bertako gora beherak entzun baino?

