Santamañako haurrek luzatutako nahia eta eginiko lanketa kontatzera gatoz!
Sarritan ludotekako eraikineko kanpokaldeko espazioa erabili ohi dute haur dexentek. Bertan beraien “mendia” eskalatzen,
berriketan eta hainbat jolasetan aritzen dira gustora asko.
Baina modu ziurrean eta lasai jolastu ahal izateko, oztopo batekin topatzen ginen. Izan ere, eraikinaren ondoan dagoen aparkaleku haundiaren zatitxo bat da.Espazio horrekiko interesaren inguruan hitzegin dugu beraiekin, baita bertan egon ahal den arriskuaz ere.
Horrelako berriketaldi batean, haurrentzako babestutako tokia izatea proposatu ziguten. Izan ere, ortua eta ludoteka lotzen dituen zatitxoa da eta espazio honekin lotu ezkero pasoa erosoagoa izengo zela zeritzoten.
Beraien nahia eta interesa kontuan izateko asmoz, haurrei, egin beharrekoen inguruan galdetu eta segituan proposamenak botatzen hasi ziren…
Eskaera udaletxera luzatzea proposatu zuten eta hau burutzeko ideiak botatzeari ekin zioten. Argazki ugari atera genituen, espazioa zehazki adierazi ahal izateko,
Eskaera gauzatzeko ideiak zerrendatu genituen,
Arratsaldea deskribatu zuen bertso bat ere asmatu eta abestu zuten!
Eskaera isladatzen zuten kartelak diseinatu
eta eremua sinbolikoki adierazteko asmoz, sokatxo batean zintzilikatu genituen gure nahia adieraziz eta bide batez eramua markatuz.
Egun batzutako lanketaren ondoren, eskutitza idatzi eta udaletxera bidali genuen!
Eta…egun gutxi pasata…
Eremutxoa marra horiz markaturik eta aparkatzeko debekua adierazten zuen seinalea topatu genuen gure txokotxoan!!!
Haurrak pozez zoratzen helarazi zieten berria hezitzaileei, hauek bertaratzen ziren bitartean!
Orain marra horiak zelai errerako sarea bilakatu dira!!!
Emozioak tarteko, eginiko lanketaren emaitzaz eta ametsei heltzearen garrantziaz hitzegin genuen beraiekin!
Santamañako haurren nahia entzutea eta gauzatzea eskertzek asmoz, argazki eder batzuk atera genituen!!!
HAURREN AMETSAK EGI BIHURTZEN LAGUNTZEARREN, MILA ESKER!!!