Truke azoka Usaetxen

 Hilabete batzuk badira Usaetxen ortua prestatu eta letxugak eta marrubiak landatu genituela. Egunero ardura hartu dugu gure barazki eta frutak ureztatzeko eta mimotxoak ematearen ondorioz, itxura paregabeko letxugak eta marrubiak atera zaizkigu.

MARTXOA 225 -1 maiatza 081

maiatza 079-1        maiatza 080-1

Guraso, bazkide zein hezitzaileak oso pozik geunden lortutakoarekin. Beraz, aste honetan asanblada batekin erabaki dugu letxugekin zer egin. Saltzen jartzeko ideia atera zen, baita zozketa bidez etxera eramatearena ere… baina azkenean guztioi gustatu zitzaigun ideia bat izan genuen: TRUKE AZOKA egitea.

maiatza 045-1  maiatza 085-1

Zer emango zeniguke letxuga batengatik? leloaren izenpean, letxuga etxera eraman nahi zuen edonork parte hartu zezakeen eta trukean, tomateak, gazta, azeitunak, ogia, sagarrak… eman.

maiatza 083-1 maiatza 090-1

Atzoko eguna heldu zen eta guraso zein bazkide ugari gerturatu ziren trukea egin eta merienda goxoa dastatzeko asmoarekin.

maiatza 095-1  maiatza 110-1

Argazkietan ikusi daitekeen bezala, gogotsu aritu ziren haurrak eta primeran pasatu genuen beroari aurre egiteko janari freskoak jaten.

maiatza 093  maiatza 111-1

                        maiatza 112-1

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude