BADATOR IKASTURTE BERRIA USAETXEN SAHARA BEGITAN

Ikasturte berriari ongi etorria eman diogu Usaetxen ere!

Dakizuen bezala, Bedoñabe ondoko parkean hasi ginen jolasean, Arimazurin haur dexente batu ginen eta Munarren ere jolas pare bat eginez, Usaetxeko ludotekara igo ginen festaz jarraitzeko asmoz.IMG-20150922-WA0016

IMG-20150922-WA0014

Patatak eta zumoaz gozatuz iazko argazkiak ikusteko aukera eduki genuen eta bai guraso zein haurrak primeran pasatu zuten. ONGI ETORRI IKASTURTE BERRIRA!

IMG-20150922-WA0015

Bestalde, batzuei ongi etorria egin diegun bezala, iaz gurekin jolasean une ezberdinak bizi izan zituen haur bati Gero arte festa egin genion. Bere familia bisitatzera joan da Saharara baina uste baino lehenago izango dugu gure artean. Oroigarri bezala, Txatxilipurdik sorturiko Salamalekum jolasa oparitu genion.

IMG-20150919-WA0015

GERO ARTE LAGUN!

Santamaina ludotekako zabalkundea!

Irailak 16an ludoteka guztiak itxi eta Santamainako ludotekan elkartu ginen hezitzaile zein haurrak jolasteko irrikaz. Hasiera batean ludotekako kanpo espazioan baloi erraldoiekin jolasten aritu ginen gustura asko.

?

Ondoren haurrekin batera musakola auzoko txoko ezberdinetan aritu ginen jolasean, jauzgailuarekinn, zapi jolasean, ohiu karrera, lurra, haizea,itsasoa… honetaz gain, haurrek proposatutako jolasak ere egin genituen.

imageimage Jarraitu irakurtzen

LUDOTEKAK MARTXAN!!

Ludotekak jada zabalik daude eta gure berri herri osoak izan dezan ekintza bereziak burutuko ditugu iraileko 3 egunetan. Horretarako hiru ludoteketako hezitzaileak batu eta kalejiran ibiliko dira (egun hauetan beraz, ludotekak itxita egongo dira).

Elkarguneak, arratsaldeko 17etan:

  • 17an, Santamainako ludoteka
  • 22an Kurtzetxiki plazan (San Andres)
  • 24ean Biteri plaza

 

Ludo irekiera

 

Animatu gurekin jolastera!

 

Ludotekak laster zabalik!

Gogotsu ludoteketako ateak zabalik ikusteko? Zure ideia berriak eta ametsak gurekin konpartitu nahi?

                        Irailaren 14tik aurrera ludotekak zabalik!

3-12 urte bitarteko haurrek badute, besteak beste, amestu, gozatu eta jolasteko aukera. Irailaren 14etik urriaren 2 ra bitartean ate irekiak izango dira nahi duen orok ludoteka ezagutu eta gurekin gozatzeko aukera izango duelarik.

Non:     Santamaina auzoan

Usaetxe plazan

Erdigunean (Okendo kalea)

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara

Izena emateko:

  • Ludoteketan edo Gazte Bulegoan.
  • Izena emateko fitxa bete, bi argazki ekarri eta ikasturteko 30 euroko kuota ordaindu.

 Animatu eta hurbildu ludoteketara!

Imagen 832

Laster arte lagunok!

Iritsi da ludotekak ixteko ordua eta honekin batera azken festa. Haurrekin ludotekan elkartu eta eskutik oratuta eta saltoka hurbildu ginen Biteri plazara. Bertan musika, jolas eta jaki desberdinak zain zeuden.

 

Haurrak gerturatu ala ekin genion festaren hasierari. Txapak eskuetan hartu eta garai baten moduan lurrean klarionekin marraztutako zirkuitu eta jolas desberdinetara jolasten ibili ginen, baita zibarekin ere. Honekin batera hasi ginen karaokeko lehenengo abestiak entzuten eta gure artisten dantza eta kantuez gozatzen, eskerrik beroenak gure aurkezle zoragarriei, handiak zarete! Aurpegi margoketarako eta fruta freskoak dastatzeko parada ere izan genuen, bakoitzak bere modura margotu, pintxo morunoak osatu… ta sortu!

DSCN1698DSCN1684

Arratsalde aurrera zihoan heinean sorpresaren unea iritsi zen. Begira nor datorren handik!!!! PORROTXIN!! Ahoa zabalik eta distira begietan antzematen zitzaien denei. Porrotxinek ahoa zabaldu bezain laster, eman zion bidea besarkada eta muxuei, benetako sorpresa izan zen bizi genuena, ESKERRIK ASKO PORROTXIN!

DSCN1683

Bukaerako argazkia atera eta laster arte erraldoi batekin eman genion amaiera aurtengo ikasturteari!! Eskerrik asko lagunok, ederra izan da aurtengo ikasturtea!!

Patxo erraldoi bana, gozatu udaz eta izan bihurriak!!DSCN1699

LUDOTEKETAKO AZKEN FESTA!

kaixo!

Ikasturte eder honi amaiera emateko, asteazken honetan arratsaldeko 17.00etatik 20.00etara, udal ludoteketako AZKEN FESTA ospatuko dugu. Jaialdi bateratua egingo dugu Biteri plazan eta bertan KARAOKEA, fruta pintxoak eta jolasak burutuko ditugu.  Animatu!

IMG_6472Aldi berean, eskerrak eman nahi dizuegu bidai zoragarri honetan parte hartu duzuenoi! Eskerrik asko eta pozik bizi!

GURE HERRIAZ GOZATZEN!

Aurreko asteko gure lorentzoren bisita aprobetxatuz, azoka plaza gure bilakatu genuen eta urarekin bustitzen gustura asko aritu ginen jolas ezberdinak egin genituen bitartean.

 DSCN1559

Arratsalde polita igaro genuen eta haurrek hurrengo egunean Santa Barbarara merixenda irteera egitea proposatu zuten. Borobilean eseri eta bozka bidez gogotsu eta ilusioz irteeratxoa planifikatu genuen elkarrekin.

 DSCN1560

Hurrengo egunean motxilan merixenda eta freskagarri goxoarekin Santa Barbarara abiatu ginen, bertan naturaz gozatu eta urarekin jolasean gustura aritu ginen.

DSCN1570

Gure herriko txoko ezberdinetan esperimentatzen eta gozatzen jarraitzeko gogoz!!!

Aurpegitxo berria egin diogu ludotekari!!!

Pasa den astean martxan jarri ginen Usaetxen. Haur guraso eta hezitzaileen gogoarekin ludotekako kanpoko paretari itxura aldatu genion. Erguingo gaztetxoko gazteei ere laguntza eskatu genien eta pozik hurbildu ziren gurera. Gainera, gonbita eskertzeko asmoz, patata tortila, gaileten pastela etab ekarri zuten guztion artean dastatzeko.

Zenbait haur pareta margotzen.

Zenbait haur pareta margotzen.

Iazko ikasturtean haurrek bozkaren bitartez aukeratu zuten bazkideen artean egindako marrazkirik gustokoena beraz, astean zehar paretan plasmatzen saiatu gara.

Gazteek eginiko merienda begiekin dastatzen...

Gazteek eginiko merienda begiekin dastatzen…

Esperientzia asko gustatu zaie izan ere, askok inoiz ez dute horrelako ekintzarik egin eta brotxaren bitartez marrazkiak egitea aberasgarria izan zaie. Honekin batera, txandak errespetatzea eta elkarri aholkuak emanez disfrutatu ditugu egunak.

tripa bete-bete eginda. Ummm ze goxua.

Tripa bete-bete eginda. Ummm ze goxua.

Horrez gain, hain azkar bizi dugun egunerakotasuna lasaiago eta pausatuago bizitzeko aukera eman digu ekintza honek eta haurren jarrera eta gaitasunak azaleratu dira bertan.

Guraso bat bere ideiak paretan islatzen.

Guraso bat bere ideiak paretan islatzen.

Pareta kolorez betea

Pareta kolorez betea

 

JAKI, JOLAS ETA IRRIZ BETERIKO ATE IREKIAK!!!

Astean zehar ludokendoko haur, gazte eta hezitzaileok asanbladatxo baten elkartu ginen, guztion artean ate irekiak antolatzeko.

okendo 001

Haur eta gaztetxoek ideia anitzak izan zituzten, horien artean; patat tortila, zirkoa, madalenak,irabiatuak, ikuskizunak, jolasak asmatu… . Konturatu ginen jaki eta jolasetan gozatzeko gogoz geundela, ondorioz, bozka bidez jaki bat eta beste aukera bat bozkatu genituen. Emaitza irabiatuak eta ikuskizun anitzak egitea izan zen.

 

3,2,1… iritsi dira okendoko ate irekiak eta ateak zabaldun bezain laster, gure haur eta gaztetxoak pozez gerturatu dira ate irekiei hasiera emateko gogoz. Hau honela, batzuk herriko denda ezberdinetara irten gara behar genituen jakiak erostera eta besteak bitartean azoka plazarako materiala prestatzen aritu dira.

okendo 005

 

Azoka plazan gozatzeko unea iritsi da eta, ikuskizunak egin ez ditugun arren material berdinarekin jolas pila asmatu dituzte gure ludokendoko artistek! Bikain pasatu dugu irri,irabiatu eta jolas artean!!! Bizi pozez beteriko ate irekiak izan dira, eskerrik asko gure ludotekako artista kuadrillia, txikitasunien haundixak zarie!!!okendo 006

MAIATZEKO ATE IREKIAK!

Hile bukaera heldu da berriro ere eta askotan egiten dugun moduan, ostegun  honetan ere ATE IREKIAK izango ditugu udal ludoteketan.

Okendon ikuskizun anitzak eta irabiatu goxoak izango ditugu, Santa Marinan ortuan ditugun barazkiak jango ditugu eta Usaetxen kanpoko pareta margotuko dugu.

irabiatua                                                         Hurbildu guregana!