LUDOTEKA IBILTARIA

Txatxilipurdi Elkarteak aurten ere, ludoteka ibiltaria martxan jarri du.

Pasa den astean, Musakolan hasi zen eta parte hartzaile ugari gerturatu zen. Bertan egon zirenek aste honetarako sukaldaritza egitea proposatu zuten.

Goizeko 10:30etan Musakolako  Gaztetxokoan elkartu eta gerturatzen direnen artean zer eta nola egin erabakiko da.

Gerturatu bertara eta parte hartu! Goiza primeran pasatu eta hamarretakoa egiteko aukera egon daiteke.

janaria

DESFILE KOLORETXU ETA JAKI GOXOEZ BETERIKO INAUTERIAK

Aurtengo inauterietan ere haur mordoxka gerturatu dira gure ludotekara. Haur bakoitza bere mozorroaz gure ludotekari kolore eta argi distiratsua emanez. Haurrek ondo pasatzeko eta jai girorako zuten motibazioa aprobetxatuz, desfile bat antolatu genuen. Bertan haurrek beraien mozorroen paperean sartu eta gure alfonbra gorri ibiltarian dantzatu eta amestu genuen elkarrekin.

bloga1    bloga2

Desfilatzen ibiltzeak gosea iratzarri eta haurrek jaki batzuk erostera joatea proposatu zuten , hau honela, herriko dendetara irten ginen erosketak egitera eta kaleak alaitzera.

bloga3

Taldetxo batek iniziatiba hartu zuen erositakoa prestatzeko eta banatzeko. Arratsaldeari amaiera bikain bat emanez, borobilean merendola goxoa dastatu genuen gure mozorroa batak besteari azalduz.

bloga4

Honela, goxotasunean eta irribarre handi bateaz agurtu genuen aurtengo martitzen inauteri euritsua.

Hurrengo arte eta bidai ona izan Aitor !! Maite zaitugu !!

Azken urteotako egunerokotasunean ludotekako erabiltzaile izan den Aitor badoa Bolibiara bizitzera, eta Santamainako Ludotekako lagunok agurrik beroena eskaini genion pasa den ostiralean. Agur festan, ludotekako gainontzeko haurrek ostegunean sukaldatutako bizkotxo goxoak eta zukuak izan genituen dastatzeko. Honetaz gain, argazki eta bideo emanaldia izan genuen Aitorrek eta bere lagunek elkarrekin ludotekan izandako momenturik onenekin.

?

IMG-20160205-WA0050IMG-20160205-WA0051

Ludotekako haurrek prestatu zuten guztia hezitzaileen laguntzarekin eta globoak, opariak, argazkiak eta jatekoez gain, giro ederra izan genuen agur egunean. Ludotekako lagunez gogoratu dadin, jaialdia amaitzean ludotekako lagunen argazkiez ostatutako liburuxka oparitu genion Aitorri.

Ludotekatik guztia ondo joan dadila opa dizugu eta ez ahaztu asko maite zaitugula !! Hurrengo arte eta bidaia ona izan !!

?

?

ZORIONAK LUDOKENDO! 13 URTE ELKARREKIN!

Aurten ere iritsi da gure ludoteka kuttunaren 13.urteurrena. Azken urteetan indar asko hartu du egun honek eta gure ludotekako artistatxoak deseatzen egoten dira eguna noiz helduko.

Hau honela izanik, aste batzuk dela asanbladan elkartu ginen denok urteurrena antolatzeko. Aurreko urteko bazkideek berrienei azken urtetako dinamika azaldu zieten; hau da, eszenatokian ikuskizun desberdinak egitea eta ondoren dragoi txiki tabernan jaki goxoez amaiera ematea ospakizunari. Ideia bikaina iruditu zitzaien eta aurpegi margoketa gunea gehitzea proposatu zuten.

2

Denok ados eta gogotsu ekin genion lanari, batzuk ludoteka apainduz (kartel, zintzilikario, mural … ), beste batzuk tabernako zuku eta sandwichak herriko dendetan erosi eta azkeneko taldetxoa txamarrak uzteko gunea antolatzen ibili ziren.

31

Eguna iritsi zen eta kirioak dantzan ludotetako ateak ireki genituen gure ludolaguntxoei  eta gainontzeko ludoteketako haurrei harrera bikaina emateko. Hauek ere jaki eta ikuskizunez beterik gerturatu ziren gugana. Elkarrekin arratsalde aparta pasa genuen, dantza abesti eta jaki goxoez gozatzen!

54

Eskerrak ematea denoi ludokendori oparitutako arratsalde bikainagatik. Eta nola ez gure ludotekako gaztetxoei  aurre-prestaketetan eta egunean bertan izandako jarreragatik! Izugarriak zarete eta hurrengo urtean zuetariko asko gurekin egunerokotasunean egon ez arren, jakin betirako izango zaretela LUDOKENDO!! Ez ahaztu hemen egongo garela beti, maite zaituztegu!

Pentsatu eta ekin denok elkarrekin!!

Aste honetan buru belarri ibili ga Usaetxeko ludotekan astebukaeran daukogun ospakizunerako zer ein pentsetako. Horretarako, astelenien, 18rakaldera danok borobilien eseri eta Okendoko urteurren jaira zer eruen pentsetan jardun gauen. Behin ideiak guztiak zerrendatuta euzela bozketa bidez erroskilak eingo genitzula erabaki gauen.

asanblada (1) asanblada (3) asanblada

Bestalde, ikuskizunak eitteko aukeria eongo zala jakinarazi zuzkuen Okendoko lagunek eta batzuk hori preparetan ibili die.

Eguenien erroskilen errezeta aurrien gaukela auzoko dendan erosketak ein eta sukaldatzen hasi ginen. Jende ugari gerturatu zanez, txanda ezberdinak antolatu zittuzten beraiek sukaldeko protagonismo guztixa eukitta.

sukaldia montatzen

Sukalde txokua eitten

masa eitten

masa eitten (1)
Haurrak osagaiak nahasten

pelotitak masa eitten (2)

frijitzen

Atzo eindako erroskilak probetako goguekin zaz?

BA ETORRI OKENDORA GAUR, ASKO DAUKU OSPATZEKO TA!!

Azken berriak Santamainatik!

Gabonak pasa dira eta honekin negua  geratzeko datorrela dirudi!!!Aste honetan lagun ugari bildu gara Santamainako ludotekan.

Eguneroko jolas ezberdinetan aritzeaz gain,

IMG_20160113_175300

Asanbladan ere bildu gara, Olentzerok ekarritako jolas eta ipuin berriak aurkezteko,

IMG_20160113_172212

eta hauen erabilera egokia zehazteko.

IMG_20160113_172422

Bertan ere, Okendoko urteurrenaren berri eman dou, datorren asterako motorrak berotzen fateko!.

IMG_20160113_171852

Bestetik, hemendik gure agurrik beroena bidali nahi diogu baita, Gabonak arte gurekin ludotekan egon den Ioneri!!!

Agur xumea prestatu genuen denon artean eta haurrek asmatutako kantu eta bertsoekin laster arte agurtu ginen!

IMG_20151216_174435

Plazer bat izen da Ione!!!

IMG_20151216_184619

Patxo haundi bat danon partez eta zu ere etorri bixitan!!!

GABONETAN ERE EKINTZA UGARI LUDOTEKETAN!!

Gabonetan ere ekintza desberdinak egin genituen ludotekan. Haurrak oporretan zeudela kontutan hartu eta ekintza berezi batzuk prestatu genituen.

Hiru ludoteketako haurrak Okendoko ludotekan batu ginen, bertan, lagun berriak egin eta denok batera ekintzetan oso pasatzeko.

Lehenengo egunean, “Inuxente” eguna zela aprobetxatuz, batak besteari txantxak egiteko aprobetxatu genuen. Barre ugari ere egin genituen, bai!!

Hala ere, Wii dance jolasaz ere gozatu genuen, gorputzak dantzan ipiniz!

inuxente eguna ondowii dance ondo

Bigarren egunean berriz, pizzak egin eta jan genituen ludotekan. Asko ginela eta, txandak egin genituen guztiok parte hartzeko. Baina bitartean, karaokearen laguntzaz gustuko abestiak abestu genituen.

pizzan kola egitenpizza egiten ondopizzak egiten 3 ondopizza jaten ondo

Azken egunean berriz, Oñatiko Arrikrutz kobetara egin genuen txangoa. Familia batzuk ere etorri ziren gurekin. Goiz ederra pasa genuen kobetan zehar galeriak ezagutzen eta bertakoen azalpenak entzuten!

IMG-20151230-WA0003IMG-20151230-WA0005IMG-20151230-WA0012

IMG-20151230-WA0004IMG-20151230-WA0017Gabonak amaitu diren arren, ekintza piloa egingo ditugu oraindik ludotekan. Animatu zaitezte etortzera!!

GERO ARTE ENARA!

Bi hilabetez egon da Enara Usaetxeko ludotekan praktikak eitten. Nahiz eta guretzako oso azkar pasau dan, gaur gero arte festa egin dotzagunian, hainbat momentu ekarri dittugu gogora eta esaldi honeik izan die geixen errepikatu dienak:

“Neska alaia eta beti jolaserako prest eon da”

“Mozorro eta eskulanetarakoinspirazio iturrixa izen da”

“Ipuinak irakurri dozku”

“Oparixak be ein dozku”

20151214_195300

Egia esan, oso gustura egon ga berekin, horregattik, gutaz ahaztu ez dein jaitxo bat antolatutzau. Ezustian harrapatu dotzanez, asko poztu da jai eta sorpresatxuan ondorioz. Sorpresatxua logelan jarriko dauela be aitortu dozku.

20151214_181732

Merixenda ederra jan dou danok eta kanpoko zein barruko espazioak ibili dittugu Enarakin jolasteko: ezkutaketan, futbolian, ipuinak irakurtzen….

Oso atsalde polita izen da eta muxu potolo batekin esan dotzau gero arte gure lagunai.

20151214_182012

ESKERRIK ASKO ENARA! ETA ETORRI BISITAN!

365 EGUN EUSKARAZ JOLASTEN!!

Aste honetan euskararen eguna ospatu dugu urtero bezala. Ospakizun hau egiteko astean  zehar euskararen aldeko  txapa batzuk egin genituen. Aldez aurretik haurrei azaldu genien zertarako geunden txapak egiten eta poz handiz ibili ginen margotzen, mozten eta behar bezala atontzen.

Azkenean iritsi da abenduaren 3a, urte osoan euskaraz jardun eta gero, ospatzeko ordua. Horretarako haur guztiak batu bezain laster, auzoko dendetara hurbildu gara txokolatada egiteko osagaiak erostera.

Beharrezkoak genituen osagaik erosi eta gero, haur batzuk txokolatada prestatzen geratu eta beste batzuk kalera joan gara. Bai, kalera irten gara euskaraz, kalera irten gara euskaraz ari diren herrikideak zoriontzera. Belarriak garbitu eta Arrasatetik bueltaka hasi gara, euskaraz entzuten ditugun herritarrei gure opari xumea emate erabaki dugu, euskararen aldeko txapa! Herritarrak poz handiz jaso dute oparia eta urte osoan zehar euskaraz jarduteko konpromisoa erakutsi digute.

Haurrekin batera ere, mural bat egin dugu, eskuak zikinduz eta talde lanean burutu dugu lan hau, ondoren Seberoko plazan jarri dugularik.

MARGOTZEN

MURALA

Azkenik haur denak elkartu eta egun honi bukaera polit bat emateko prestatu dugun txokolate beroaz gozatzeko aukera izan dugu.

TXOKOLATEA

Hemendik aurrera ere, datozen 365 egunetan euskaraz jolasten jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu. 365 egun euskara erabili, erabiliz!