365 EGUN EUSKARAZ JOLASTEN!!

Aste honetan euskararen eguna ospatu dugu urtero bezala. Ospakizun hau egiteko astean  zehar euskararen aldeko  txapa batzuk egin genituen. Aldez aurretik haurrei azaldu genien zertarako geunden txapak egiten eta poz handiz ibili ginen margotzen, mozten eta behar bezala atontzen.

Azkenean iritsi da abenduaren 3a, urte osoan euskaraz jardun eta gero, ospatzeko ordua. Horretarako haur guztiak batu bezain laster, auzoko dendetara hurbildu gara txokolatada egiteko osagaiak erostera.

Beharrezkoak genituen osagaik erosi eta gero, haur batzuk txokolatada prestatzen geratu eta beste batzuk kalera joan gara. Bai, kalera irten gara euskaraz, kalera irten gara euskaraz ari diren herrikideak zoriontzera. Belarriak garbitu eta Arrasatetik bueltaka hasi gara, euskaraz entzuten ditugun herritarrei gure opari xumea emate erabaki dugu, euskararen aldeko txapa! Herritarrak poz handiz jaso dute oparia eta urte osoan zehar euskaraz jarduteko konpromisoa erakutsi digute.

Haurrekin batera ere, mural bat egin dugu, eskuak zikinduz eta talde lanean burutu dugu lan hau, ondoren Seberoko plazan jarri dugularik.

MARGOTZEN

MURALA

Azkenik haur denak elkartu eta egun honi bukaera polit bat emateko prestatu dugun txokolate beroaz gozatzeko aukera izan dugu.

TXOKOLATEA

Hemendik aurrera ere, datozen 365 egunetan euskaraz jolasten jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu. 365 egun euskara erabili, erabiliz!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude