Martxoko ate irekietan, Usaetxeko ortuari beste itxura bat eman diogu. Lehendabizi lurra ongarriarekin nahastu eta bitartean lorontziak margotzen hasi gara.
Lorontziak margotzeko lehendabizi tenperaz zuritu ditugu.
Jarraian lurra lorontzietara bota eta marrubien landareak eta letxuga landareak landatu ditugu.
Bukatzeko lorontziei beste itxura bat eman diegu
Batzuek hau egiten zuten bitartean, beste batzuek ludotekako kanpoko paretak itxura aldaketa bat behar duela eta, marrazki bidez nolakoa izatea gustatuko litzaiekeen irudikatu dute.
Argazkietan ikusi daiteken bezala, gustura aritu dira usaetxeko bazkideak eta egun horretan hurbildu ziren neska- mutikoak. Orain ortuari mimotxoak ematea tokatzen zaigu!!