LUDOTEKAK ZABALIK

Kaixo Kaixo Santamainatik!

Dagoeneko ireki ditugu ludotekak. Eguraldi eguzkitsua dela eta, ekintza piloa egin ditugu kanpoan. Gogoratzen duzue iaz Anporretara bidean hasi genuen txabola? Ba aurten ere bertara egin dugu irteera eta gogotsu ibili gara lanean.

Ortuan ere buru belarri gabiltza, gainera tresna berriak eta lokatzetan ibiltzeko oinetako egokiak ere eskuratu ditugu. Bestalde mahai jolas berrietara jolasteko aukera izan dugu.

Beheko parkera ere jaitsi izan gara eta ezkutaketan, baloi errean eta beste hainbat jolasetara jolasten aritu gara denok batera.

Ikusten duzuen bezala martxan gaude jada eta gogo biziz ikasturteari gogor heltzeko, beraz animatu ludotekan izen ematera, zuen zain egongo gara.

GOGORATU BIHAR OSTIRALA LUDOTEKAKO ZABALKUNDEA IZANGO DELA SANTAMAINA ETA MUSAKOLAKO AUZOETAN ZEHAR!! HURBILDU ZAITEZTE EDERKI PASATUKO DUGU!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude