GABONETAN ERE LUDOTEKAK MARTXAN !

Gabon hauetan zehar ere ludotekan geratu gabe ibili gara ondo pasatzen ! Abenduaren 29an Zine Erraldoia izan genuen Okendoko ludotekan, eta Santamaina eta Usaetxeko erabiltzaileekin batera Ametsen lapurra filma ikustea erabaki zuten haurrek.

Jada tradizio bilakatzen ari den izotz pistara bisitatxoa ere egin genuen, eta Abenduaren 30ean 75 pertsona inguru joan ginen Durangoko izotz pistara bertan irrist egitera eta primeran pasatzera barre artean, guraso batzuk ere animatu zirelarik txikienekin batera !! Argazkian ikus daitekeen bezala espedizio itzela gerturatu ginen izotz pistaraino !

IMG-20141230-WA0002

IMAG2205

Urte berriari ongi etorria emateko ludoteka bakoitzean trufa goxoak gertatu genituen Urtarrilaren 2an. Azpiko irudian Santamainako Ludotekan gertatu genituen trufa goxoekin gozatzen bertako haur batzuk !!

 IMAG2224Urte berriari indarrez ekingo diogu, beraz badakizu, gerturatu ludoteketara eta etorri gurekin euskaraz jolastera !!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude