SANTAMAINAKO LUDOTEKAKO ORTUAREN HURRENGO URRATSA!!!

Ortua sortzeko proiektuari jarraipena emateko asmoz, beste

asanbladatxo bat ospatzea pentsatu genuen, eta bertatik ideia politxak irten
zien!!!

 

Duela aste batzuk idatzitako baimen eskutitzak prest zeudelarik…
haurrek, eraikineko erabiltzaileei zabaltzeari, eta honen inguruko azalpenak
emateari ekin diote!

 

Liburutegian, eraikinaren erdiguneko erabiltzaile diren gurasoei…

 

 

baita jubilatuen tabernan eta txokoetan ere!!!

Bertan, sorpresa goxoa…

 

txokolatea eskeiniz ongietorria egin ziguten !!!

 

Eskerrik asko!!!

 

Bestetik, baimenak jaso bitartean, jendearen partehartzea
bultzatzeko asmoz, haurrek ortuaren inguruko proposamen kaxa bat sortzea
erabaki zuten. Horrela, ortuari dagokion edozein ekarpen batu ahalko dugu!

 

Hau ere martxan da dagoeneko!!!Animatu eta bota zeure
ideiak!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude