EUSKARAZ SENTITU, PENTSATU, EKIN!


“Euskal Herrian euskaraz, nahi dugu hitz eta jolas, lan eta bizi euskaraz eta, hortara goaz…

Ludotekan
sarri entzundakoak gara abesti hau, txikitatik ikasi ditugu abesti
honen hitzak, lagunartean abestu dugu, jolasean gaudela entzun dugu…
Euskarak gure barruan, ezin azal daitekeen zirrara eragiten digu, ozen
eta SENTIMENDUZ  bete diogu, EUSKARA MAITE ZAITUGU, ILARGIRAINO ETA BUELTA!

Baina
guk badakigu maitatzea ez dela nahikoa, bihotzak ez baitauka mingainik
hitz egiteko, eta hizkuntza batek behar duena hori da mingaina! Beraz
denon artean batu gara eta zer egin PENTSATZEN aritu gara. Eta zer hoberik herria euskaratik eta euskaraz konkistatzea baino?

<a name="DSC08682
Ba hori, SENTITU, PENTSATU eta lanari EKIN
genion, paperak eta margoak eskutan hartu eta bakoitzak nahi zuen mezu
eta marrazkiak egin genituen ondoren Seberoko plazako zuhaitzetan
zintzilikatzeko!

<a name="DSC08700

<a name="DSC08718

Eta nola ez, jolasa izanik gure ikur, mezu eta
marrazkiak zintzilikatu ostean, seberon haur guztiei euskaraz ere
jolastu daitekeela erakutsi genien!

<a name="DSC08715
….bada garaia noizbait dezagun guda hori gal edo irabaz!

<a name="DSC08709

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude