Gabonetan ere zabalik

Gabonetan….. ludotekan…..PLAN, PLIN, PLAN


 


Zer ote da hau????


Abenduak 28,29 eta 30ean dakizuen bezala ludotekak zabalik egongo dira eta ekintza dibertigarri,berezi,erakargarri eta bikainak prestatu ditugu.


Oporretan ere gurekin primeran pasatzeko, zatozte Arrasateko ludoteketara.


Olentzeroren opariekin nahiko jolastu ondoren, zerbait berria egin nahi duzula eta lagun artean ondo pasatu nahi duzula,…..ba zatoz gure ludoteketara.


Ekintza berezi guzti hauek egingo ditugu hiru ludoteketan, hori bai, egun desberdinetan:


 



  • Pizzak egingo ditugu

  • Buztinarekin arte lanak egingo ditugu

  • Eskaiolaz karetak ere

  • Fimorekin bitxiak

  • Play mais edo gusanitoekin ere eskulanak

 


Ez duzue aspertzeko aukerarik izango, eta hau baino plan hoberik ba ahal dVer imagen en tamaƱo completoago ?


 


Ez ahaztu Abenduak 28,29 eta 30ean, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, zuen zain egongo gara ludotekan,


 


ZATOZTE!!!!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude