Aste buru honetan ere badago zer egin San Andres auzoan arratsaldeak gustura eta lagun artean pasatzeko.
Jaiak direla eta IRAJOSI eta PLAZALAI bereziak izango ditugu.
Txatxilipurdik eskaintzen dituen eskaintza berri hauetan, jaietan ere 3 – 12 urte bitarteko haurrentzat eskulan ugari eta politak egiten erakutsiko dizuegu.
Larunbat arratsaldean, 16:30tatik 18:30tara IRAJOSI egitasmoarekin ipuina osatzen jarraitzeaz gain, orri puntuak egiten erakutsiko dizuegu zuen ipuin edo liburuan jarri ahal izateko, eta ez ahazteko zein orrialdetan zoazen irakurketarekin.
Igandean berriz, ordutegi berberarekin baina PLAZALAI egitasmoaren barruan, puzzleak eta gusanitoekin eskulanak egiteko aukera izango duzue
Elkarrekin ondo pasatu eta etxera eskulan berriak eraman eta nola egin ikasi nahi baduzue, zatozte aste buru honetako arratsaldeetan San Andres auzoko Maiatzak 1 plazara.
ANIMATU ETA PARTE HARTU !!!!!