Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketak Txapeldun berria du

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

Txapelketa bikaina
aurtengoa ere!

Bikain joan zen lehengo azaroaren 27an Euskal
Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa. Laugarren edizioa genuen eta inoizko
jendetsuena gertatu zen guztiz ere.

Giro eta umore ederrean bildu zen jendea, eta
aspaldiko lagunekin batean, hantxe azaldu ziren lehiakide berri batzuk
ere.  Pozgarria datua, pittinka-pittinka
aitzina goazela erakusten diguna. Hogeita zortzi lagunek ekin zioten lanari eta
bost akats baizik ez zituen egin hogeigarrenak, finalaurrekorako sailkatu zen
azkeneko lehiakideak, berea eskatzen zuen taulari aurre egin ondoan! Bikaina
lehiakideek erakutsi zuten maila!


Finalaurreko
saltsa eta komeriak

Finalaurrekoak ez du barkatzen eta gero eta
urduriago sumatzen ziren hartan lehiatu beharreko lagunak. Sendo ekin zioten
halere lanari, aurrekoaren aldean aparteko zailtasunik ageri ez zuen
egitekoari. Ezustekoak izan ziren ordea.

Mayi Iza izan zen lehendabizikoa lana
entregatzen, akatsik gabeko lana hain xuxen ere. Horra lehenengo finalista!
Hiru minuturen buruan bukatu zuen Ainhoa Arregi bilbotarrak, baina lauki bat
behar bezala bete gabe. Zain egon behar. Haren ondotik etorri zen Xabier
Dorronsoro eta Ibon Zaldua donostiarren txanda. Finalistak izanak ziren 2009an
eta akatsik ez zieten erreparatu epaileek haien lanei. Finalean ziren berriro
ere… ustez. Ondoren  bukatu zuten Beñat
Intxauspe zarauztarrak eta Iker Zarraga zaratamoztarrak, akatsik gabe berauek
ere. Finalean zen beraz Beñat, laugarren finalista! 

Hantxe genituen lau finalistak eta, hori
ustekabe handia, finaletik kanpo zeuden ordurako Txipi Ormaetxea, aurreko bi
urteetako txapelduna, eta Oier Zulaika gasteiztarra, iazko finalista.
Bitartean, xuxen eta akatsik gabe entregatu zuen lana Txema Garcia-Vianak…
ustez oraingoan ere.

Proban aurrera egin arau entregatu zituzten
gainerako lehiakideek beren lanak, akats bakarrarekin haietako askok. Eta
horretan geundela hona non antolatzaileengana jo duten Xabier Dorronsorok eta
Ibon Zalduak esanez berek ere akats bat eginak zirela eta egoera hura zuzendu
beharra zegoela. Lanak berriro zuzendu eta epaileen hutsa egiaztatu zenean,
honako lehiakide hauek genituen finalean: Mayi Iza, Beñat Intxauspe, Iker
Zarraga eta Txema Garcia-Viana. Halaz ere, lanak badaezpada ere berriro zuzendu
eta Txemak adierazi ez zitzaion oker bat egin zuela ohartu ziren epaileak.
Horrenbestez gertatu zen finalean Ainhoa Arregi bilbotarra. Ez ziren, ez,
finegi ibili epaileak, baina zuzentasuna nagusitu zen azkenean Xabier
Dorronsoro eta Ibon Zalduaren portaera jatorrari esker. Bestalde, gogoan
edukiko dute lehiakide askok “baketuak” madarikatu hura.

Mayi Iza garaile

Finalari ekin eta urduritasuna sumatu ahal
izan zen kubo berdearen inguruetan. Aurrera jo zuen ordulariak, finalistek
kanpokook oso garbi dauzkagun hitz horietara iristeko dituzten zalantzek eta
ezinek tenkaturiko giroan, eta pixkana-pixkana ohartu ginen bi emakume
finalistak aiseago moldatzen eta lana ari zirela bi gizonak baino. Ordu
erdiaren hegian bukatu zuen Mayik lana, bikain, eta bukaeraraino eutsi zioten
gainerako hirurek, lanari fin eta zuzen ekinik.

Giro aparta
bazkaritan eta bazkalondoan

Gauza askori buruz hitz egiteko aukera izaten
dugu txapelketa egun guztian zehar, baina bazkalondoa da inolaz ere une
aproposena  horretarako, bertsoek, musikak
eta jai-giroak alaitutako emanean. Momentu hunkigarriak bizi izan genituen
sarien banaketan, aurren gelditu zirenen dohainak txaloen artean aitortzen
genituen bitartean, eta une laxoagoak etorri ziren ondotik, mahaiaren inguruan
betiere.

Bestalde, egokiera polita izaten dugu egun
horretan antolatzaileok txapelketako gorabeherei buruz hitz egiteko. Iradokizun
ugari eta zein baino zein interesgarriagoak jaso ditugu aurten, eta oraingoz
hauxe baizik ez dezakegu aurreratu: aldaketa garrantzitsuak, hoberako jakina,
bideratuko ditugu heldu den urteko saioan. Iragarriko.

Esker mila txapelketan lehiatu zinetenoi eta,
oro har, lumazale guztioi. Zuek gabe ez dago LUMArik, ez eta txapelketarik ere.
Mila esker anitz!

 

SAILKAPENA

1. Mayi Iza

2. Ainhoa Arregi

3. Beñat Intxauspe

4. Iker Zarraga

5. Xabier Dorronsoro

6. Ibon Zaldua

7. Mikel Agirresarobe

8. Oier Zulaika

9. Beñat Muguruza

10. Txema Garcia-Viana

11. Josu Zabalo

12. Idoia Genua

13. Txipi Ormaetxea

14. Xabier Azkue

15. Erruben del Cura

16. Erlantz Ibargurengoitia

17. Olga Genua

18. Mertxe Calafel

19. Ander Epelde

20. Joseba Lizeaga

21. Beñat Elosegi

22. Arantxa Iraeta

23. Xabier Ormaetxea

24. Patxi Beltran de Heredia

25. Miren Irigoien

26. Ander Agiriano

27. Egoitz Larrañaga

28. Gotzon Aizpiolea