Diabolus est simia Dei (Deabrua Jainkoaren tximinoa da)
Asteburuan egin dut bideotxo hau.
Gure munduaren metafora egokia al da?
Tximino ero gaizto batek sorturiko unibertsoa, dena abiada, entropia, zarata.
Diabolus est simia Dei (Deabrua Jainkoaren tximinoa da)
Asteburuan egin dut bideotxo hau.
Gure munduaren metafora egokia al da?
Tximino ero gaizto batek sorturiko unibertsoa, dena abiada, entropia, zarata.
Ze ona! Pila bat gustatzen zaizkit horrelako bideoak, bitxiak baina esanahiez beteak. Gehiago nahi dut!
Ondo segi 😉
Eskerrik asko Ibai.
Bideoak, ordea, alde txarra dute, ez daudelako behar bezain beste baloraturik blogintzan: lana handia eskatzen dute (ohiko idatzizko mezuak baino gehiago, normalean) eta ezin dira oso maiz egin. Horren ondorioz, bloga gutxiago baloratzen da, parametroak ezarrita daudelako gehien berritzen diren blogen alde (begiratu gabe mezuek duten lana).
Horrez gain, postuak galtzen dira Google bilaketetan, Googlen armiarmek ez dutelako oraindik ikasi bideoan agertzen dena sailkatzen.
Edonola ere, nire apostua argia da: bideo bat egin (edo ekar) badezaket, ez dut idazki luze bat jarriko.
Baina ezin da beti egin. Nik behintzat ez.
(Ez dut inor desanimatu nahi, dena den. Animo bideoblogariok! Ez da traste garestirik behar bideo-mezuak egiteko. Nik argazki kamera txar bat erabiltzen dut)
Oso ona bideoa. Zorionak.
Zure blogean sartzen naizen aurreneko aldia da, baina uste dut ez dela azkena izango….
Ondo segi!
EVVIVA LA SIMIA!!!